pestaƱak

Korrika abian da!!

Atzo, martxoak 14, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Korrika 18ri hasiera eman genion; euripean eta hotzari aurre eginez, baina grinaz, ilusioz beterik. Hasierako ekitaldiaren ostean, KORRIKA 18 hasi zen, txalo zaparrada eta jendetzaren artean. Une hunkigarria izan zen.
Goizaldean Gipuzkoa utzi du atzoko hasiera jendetsuaren ostean, eta Altsasura iritsi da. Irurtzun eta Lekunberri zeharkatu ondoren iritsi da IruƱerrira, Berriozartik. Gaur gauean Donibane Garazira eta Maulera iritsiko da. Orain 2.000 km baino gehiago ditugu Baionara heldu arte. 22an ezkerraldetik pasako da, eta merezi duen ongietorria emango diogu.
GORA KORRIKA!!