2013ko martxoaren 14an Andoainen, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte.Ezkerraldera 09:22an helduko da, Trapagaranetik Portugaletera helduko baita, eta Portutik Santurtzira. Santurtzira 09:33an helduko da Kabiezesetik eta 10:11n berriz ere Portugaletera. Portutik Sestaora, 10:37an, eta Barakaldora 10:57an helduko da.
Korrika 18ren web orrialdean ibilbidea herriz herri deskargatzeko aukera duzue: www.korrika.org.