2013/05/31

Ekainean... denetarik Ezkerraldean!!!!

Betiko moduan, hemen duzue hilabete honetako agenda!!!! ikusi, ikusi!!! gauza asko dago aukeratzeko!!!!

2013/05/29

BERRIAk 10 urte

BERRIAk aurten 10 urte beteko ditu ekainaren 21ean. Ospatzeko, hamarnaka kontatzekoak gara lelopean 32 kultur ekitaldi antolatu ditu; horietako bat Santurtzin:

RUPER ORDORIKAren kontzertua, ekainaren 14an, barikua, 20:30ean SKAn. Sarrerak salgai daude hemen: http://www.berria.info/berriataldea/agenda_ikusi.php
Prezioa: 10€

Kontzertuaren aurretik, Zertan ari da BERRIA? aurkezpena egongo da. Ondoren, BERRIAk hamar urte bideoa, eta, amaitzeko, kontzertua.


Euskara hutsean dagoen egunkari bakarrak behar gaitu, euskarak bizirauteko BERRIA behar du, eta guk euskaraz bizi nahi dugu, gure erabakia da eta.

Santurtziko Bai Esan euskara elkarteak hainbat sarrera zozketatuko ditu. Zozketan parte hartzeko bidali mezu bat ondoko helbidera: baiesan@kaixo.com

KORRIKA OUTLET-a

Korrika garaian ez baduzu arropa erosteko aukerarik izan, orain da zure unea! Izan ere, KORRIKA OUTLET DENDA irekiko dugu Portugaleten, Salcedo kalean, ekainaren 7, 8 eta 9an.
Ordutegia:
- Ekainaren 7an: 18:00etatik 20:00etara
- Ekainaren 8an: 12:00etatik 14:30era
- Ekainaren 9an. 12:00etatik 14:30era

Pagotxa hau aprobetxatu behar! Udan, heltzen denean, dotore egoteko. Arropa 5, 10 eta 15€-an.

2013/05/28

ZORIONAK Kultur!!

Berriz ere Mamarigako Kultur Etxearen Eguna ospatu genuen. Eguraldia lagun, egun ikaragarria pasa genuen Kulturri esker: ikastaroen erakustaldiak, poteoa, zikiro-jana, kontzertuak... Jai giroa aparta Mamariga auzoan. Gaur egun autogestioa posible dela erakutsi zigun, eta auzolanak onurak baino ez dituela ekartzen, hau da, auzoko kultura beharrak asetu.

ZORIONAK KULTUR!!

ELURRA SUTAN liburua Irakurzale Klubean

Datorren astelehenean, ekainak 3, Juan Kruz Igerabideren ELURRA SUTAN liburuaren inguruan berba egingo dugu. Mahai-inguruan parte hartu nahi baduzue, gonbidatuta zaudete.
Lekua: Santurtziko AEK
Ordua: 19:15



2013/05/20

Pizza tailerra Sestaon!!!

Asteazkenean, pizza tailerra egingo dugu Sestaon, bertako Gurasolagunak antolatua. 
Kueto eskolako labea eta jantokia utzi dizkigute eta bertan izango da tailerra, arratsaldeko 18:00etan.

Mmmmhhhh, dastatzeko gogorik????

2013/05/15

Portugaleten "Musika airean" Karmele Jaioren liburua eztabaidagai



Karmele Jaioren "Musika airean" liburuari buruzko irakurketa tailerrean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Irakurzaletasuna hurbiletik bizi duzun afizioa bada eman ezazu izena: tradu03@portugalete.org

TOKIA: Maiatzaren 21a Asteartea.
ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan.
LEKUA: Santa Klara Kulturtegia

AEKren liburu eta disko eskaintza

Urtero bezala, AEK-k liburu eta disko eskaintza dakarkigu. Hainbat liburuk eta diskok deskontua daukate, AEKren bidez erosiz gero. Eskaintza maiatzaren 22an amaituko da, baina eskaerak, beranduenez, 21erako. Eskaintzaren barruan irakurtzeko liburuak eta diskoak egoteaz gain, gramatika liburuak eta mahai-jokoak ere badaude, bai ikasteko baita ondo pasatzeko ere.
Interesaturik bazaudete, jo zuen herriko AEKra eta eskaintzaz galdetu.





2013/05/13

Soinujolearen semea antzezlana

Pasa den ostiralean, maiatzak 10, 50 berbalagun eta herriko hainbat euskaldun elkartu ginen soinujolearen semea antzezlana ikusteko. Santurtziko berbalagunok elkartzeaz gain, Getxoko eta Portuko hainbat berbalagun atxiki zitzaizkigun talde polita osatuz.
Antzezlanaren ostean, trago batzuk hartu genituen Txitxarran, eta berbalagunek elkar ezagutzeko aukera izan zuten, herriak hurbilduz eta elkarren berri emanez.

Zorionak Santurtzi, Portu, Getxo eta, jakina, berbalagun egitasmo guztiak!!

Palestinaren aldeko kontzertuak Bilborocken

Maiatzaren 17an, 21:00etan, Bilborock aretoan Palestinaren aldeko jaialdia Adarrots, Maysa Daw eta Palestinian Unit taldeen eskutik.
Bideoak ikusteko: http://youtu.be/c2GCT-tFthk
                               http://youtu.be/QzTAqZQ2Zbg

Sarrera doan!

2013/05/11

Portuko fafutxa panpinak egiteko tailerreko ARGAZKIAK ikusgai


Fafutxa panpinen tailerra arrakastatsua izan da oso, hau guztia Maiteri gure begiraleri esker izan da. 15 pertsona jo ta ke aritu zarete panpina polit hauek sortzen. Eskerrik asko Maite!!! Hurrengoetan ere eskulanen tailerrarekin aurrera egingo dugu!!! Ikus itzazue ARGAZKIAK!!!

Klik egizu hementxe: Tailerreko ARGAZKI guztiak

2013/05/09

Santurtzin kamisetak margotzen

Atzo Santurtziko AEKn 14 lagun elkartu ginen kamisetak margotzeko. Izan ere, uda ate joka daukagu eta dotore-dotore egon behar.
Argazkiak ikusteko: http://www.flickr.com/photos/santurtzineuskaraz/sets/72157633457594660/

Mila esker Itxaso eta Marijo irakasleei!

Mikel Martinezen "Denboraren korapiloak"

Gaur arratsaldean, Mikel Martinezen "Denboraren korapiloak" antzezlana ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu.

19:30ean jarri du hitzordua Sasiburu euskara elkarteak, San Bizenteko kultur etxean.

Barakaldon aisia euskaraz gozatzeko aukera dago, aprobetxatu!!!!

2013/05/08

Mintza Eguna badator!

Gure Eguna gero eta hurbilago dago, eta aurten Elgoibarren izango dugu hitzordua ekainaren 1ean. Izan ere Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu, eta ospatzeko mintzalagun, mintzakide eta berbalagunok elkartu nahi gaitu. Urtero bezala, egun osoko egitaraua prestatu dute gure elgoibartarrek egun ederra pasa dezagun. Gogoratu bazkarirako txartela erosi beharko duzuela; nola? Zuen tokian tokiko dinamizatzailearekin harremanetan jarriz. Txartelen prezioa 20€-koa (bazkaria+kafea+kopa).
Eman izena maiatzaren 24a baino lehen.

Informazio gehiagorako: http://www.mintzapraktika.org/bloga/?p=206

Berriz ere mingainak dantzan! 

Kultur Etxearen Eguna 2013

Maiatzaren 25ean Mamarigako Kultur Etxeak bere eguna ospatuko du. Beste urtebete auzolana egiten, auzoan dauden gabeziak betetzen lan kolektiboa eginez eta era autogestionatu batez. Horretarako, ekintzaz beteriko egun bat prestatu digu:
12:00etan ikastaroen erakustaldia
13:00etan triki-poteoa
15:00etan bazkaria (txartela erosi behar)*
18:00etan elektrotxaranga
22:00etan kontzertuak: ABRA KADAVER + WILLIS DRUMMOND

* Txartelak salgai hurrengo lekuetan: Herriko Tabernan, Armintzan, Taxkan, Lunan, Soteran, Miriam tabernan eta Kultur Etxean. Prezioa 20€.

2013/05/06

Bilboko Arte Ederretako Museora maiatzaren 17an

Santurtziko berbalagunok maiatzaren 17rako Bilboko Arte Ederretako Museorako bisita antolatu dugu, Nestor Basterretxearen erakusketa bisitatzeko, hain zuzen ere. 18:00etan bisita hasiko denez, 17:20ko trena hartuko dugu Santurtziko tren geltokian denboraz heltzeko. Bisita doan da eta gehienez 15 lagun.

Anima zaitezte!

Portugaleten "Munduan barrean bizikletaz" IKUS-ENTZUNEZKOA



Txentxo Rojo bidaiari arabarrak bizikletaz munduari bira eman dio. Asia, Amerika, Afrika, Ozeania eta Europa zeharkatu ditu zenbait urte iraun dituen bidaian. Bidaia 2013an amaitu du azkeneko herrialdetik etorrita. Abentura luze eta bizi honi buruzko testigantzak entzun eta irudiak ikusi nahi badituzu ez ezazu aukera hau galdu!!! Txentxo Rojoren bloga: Munduan Barrena Bizikletaz

DATA: Maiatzak 8 Asteazkena
1. TXANDA: Goizeko 10.00etan Udal Euskaltegian
2. TXANDA: Arratsaldeko 17.00etan Gazte Gelan

2013/05/02

Barreterapia Barakaldon!

Barre egitea oso garrantzitsua da, batez ere eguneroko aspertasunari ihes egiteko.

Sasiburu euskara elkarteak barreterapia ikastaroa antolatu du horretarako, egun euritsuei koloretako irria jartzen ikaste dezagun.

San Bizenteko kultur etxean izango da, maiatzen 7an eta 14an, arratsaldeko 19:15ean

Izena emateko: sasiburu@gmail.com edo Barakaldoko AEK euskaltegian
 
Etorri!!! Primeran pasatuko dugu, euskaraz ondo pasatzen!!!

Maiatzeko agenda


Berbalagunok! Betiko moduan, hemen duzue hilabete honetako agenda. Ekintza eta ekimen ugari dago. Beraz, adi egon eta anima zaitezte!!!