pestaƱak

Ikasturtea amaitu da eta oporrak bertan ditugu

Ikasturtea amaitu egin da, eta honezkero, batzuk oporretan egongo zarete. Udan hainbat berbalagunek jarraituko dute, baina gehienak irail-urrian itzuliko zarete. Alde batetik, eskerrak eman nahi dizkizuegu urte polit honengatik, ezkerraldea poliki-poliki euskalduntzeagatik. Bestetik, animatu nahi zaituztegu jarraitzera, hurrengo ikasturtean berriz ere euskara kaleratzera. Lagun, ezagun euskaldunak animatu, euskaldun guztiak beharrezkoak dira eta.
Opor onak izan eta hurrengo ikasturtera arte!