pestaƱak

Praktikatu gurekin!

Zure herriko euskarari lagundu nahi badiozu, eman izena berbalagunen; horrela, zure herriko jendeari laguntzeaz gain zure euskara indartuko duzu. Euskaldun berri ala zaharra izan, behar zaitugu, euskara guztiak beharrezkoak dira eta.

SESTAOK ERE EUSKARAZ BIZI NAHI DU!!!

Igande honetan, jantzi kamiseta eta etorri herri lasterketara!!!

Sestaon II. euskaraz bizi nahi dut lasterketa ospatuko dute, goizeko 11:00etan. Ibilbidea musika eskolatik Kuetoko gurutzera izango da.

Izena eman dezakezue AEK euskaltegian edo egunean bertan, 10:00etatik 10:45etara Kasko plazan. Zozketak, diplomak... eta giro euskaldun ikaragarria!!!

Animatu!!! Sestaon ere EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO!!!

Ongi etorri Pupu eta Lore bideo emanaldia



Santurtziko Udal Liburutegi Sareak antolatuta, irailaren 27an arratsaldeko 18:00etan Mahastietako Liburutegian, Ongi etorri Pupu eta Lore filma ikusteko aukera paregabea izango dugu.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT! lasterketa, Barakaldon

Bihar, irailak 21, hitzordua dugu Barakaldoko Errontegi auzoan. "Euskaraz bizi nahi dut!" lasterketaren bigarren edizioa ospatuko dugu. 
Zozketak, sariak, kamisetak, diplomak... eta giro euskaldun itzela!!!

Animatu ta hurbildu eguerdian 12:30ak aldera eta izena eman!!! Errontegiko Ainara plaza izango da abiapuntua. (Plazara heltzeko jarraibideak, azpian)

Barakaldon ere, euskaraz bizi nahi dugulako!!!!



Matrikulazio kanpaina abian

Udari agur esan diogu, eta ikasturte berria hastear dago. Zuen herriko AEKn eta Udal Euskaltegian matrikula egin dezakezue. Gainera, Berbalagun egitasmoan parte hartzeko behar besteko informazioa topatuko duzue. Postaz ere informazioa jaso dezakezue: ezkerraldea@aek.org. Izan zaitezte berbalagunak eta euskara praktikatzeaz gain, herriko euskaldunak ezagutu eta hainbat deskontuz gozatzeko aukera izango duzue.

Euskal pilotaren historia Rialian

Asteazken honetan, irailak 4, Portugaleteko Rialia Museoan euskal pilotaren historiaren inguruko erakusketa izango dugu. 12:00etan bisita gidatua euskaraz izango dugu, eta doan. Animatuz gero, asteazken honetan, 12:00etan Rialiako sarreran.