pestañak

Euskaraz gara; Hala Dzipo arnasgune

Larunbat honetan, Barakaldo eta euskarari buruzko hitzaldia eskainiko du Kike Vivancok Hala Dzipo musika eskolan. 
Erdaldun inguruan bizita, gure hizkuntzaren garrantzia eta erabilera baloratzeko aukera eskainiko du.

Goizeko 12:00etan izango da eta guztiak zaudete gonbidatuta!!! Etorri!!

Larunbata, azaroak 30, eguerdiko 12.00etan. Hala Dzipo musika eskolan (El Rosario, z/g)


Kakorratz ikastaroa



Pasa den asteazkenean hasi zen Berbalagunek antolatutako kakorratz ikastaroa. Marijo oso ondo dabil irakasle lanetan, ikasleak finak ere badira. Lehenengo saioan oinarrizko puntuak egiten ikasi zuten, hauekin poltsoak, txanoak, ... egin ahal izateko. Baina hori hurrengo saioan egingo dute.

Portugaleten BTN13 ulertzeko saio didaktikoa


Bertsolari Txapelketa Nagusia ulertzeko trukoak eta pistak. Zer da Txapelketa Nagusia? Eta bertsolaritza? Zer gertatzen da Bertsolari Txapelketetan? Zer egin behar dute bertsolariek? Zertan pentsatzen dute? Zertarako gai-jartzailea?

Azaroak 27, asteazkena, 19:00, Santa Clara kulturtegia
Saio didaktikoaren emailea: Itsaso Paya

Abenduak 5, osteguna, 10:00, Santa Clara kulturtegia
Saio didaktikoaren emailea: Beñat Vidal

Antolatzaileak: Xaribari AEK euskaltegia / Portugaleteko Euskara Zerbitzua

Dario Regoyos ezagutzeko bisita gidatua

1857an Asturiasen sortu zen Dario Regoyos. Margolari honek inpresionismoa, aurre-sinbolismoa eta puntilismoa ezagutu eta landu zituen.
Bere helduaroan Bizkaiko eta Gipuzkoako paisaiak margoztu zituen, Sestaoko paisaia hau esaterako.
Berbalagunok artista honen lana ezagutzeko aukera izango dugu abenduaren 14an goizeko 11:30ean BBK Aretoan.
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.
Erakusketari edota artistari buruz gehiago jakiteko: http://www.museobilbao.com/eu/exposiciones/dario-de-regoyos-1857-1913-202

Abenduko Santurtziko euskara agenda

Urteko azken hilean ere ekitaldi ugari izango dugu. Denetariko ekintzak izango ditugu: Euskara Eguna, Izenadubara irteera, Durangoko azoka, Negu Eguna, Olentzero Eguna eta honi gutunak... eta hauetaz gain, berbalagunek proposatutako 2 ekitaldi oso interesgarri.

Ikastaroen jaia




Ostiral honetan, azaroaren 29an, ikastaroen jaia ospatuko da, 20:00etatik aurrera Mamarigako Kultur Etxean. Ikastaroetan parte hartzen dutenentzat elkar ezagutzeko aukera aparta izango da. Ikastaroetan ez zabiltzala? Lasai egon, zu ere gonbidatuta zaude eta!
Ikastaro eta etxean egiten diren ekintza guztien aurkezpena egingo da eta Sukaldaritza ikastarokoek egindako pintxo jana!

Ametsetatik auZogestiora...auZogestiotik Ametsetara!!!

Euskal Herriko altxorretan barrena atzeratu egin da.


Hil honen 29an izan behar zuen "Euskal Herriko altxorretan barrena" bideo-emanaldia eta hitzaldiak. Azkenik, abenduaren 20an, ostiralean, arratsaldeko 20:00etan izango da Santurtziko La Kelo gaztetxean.

29an horren ordez, "Bizimartxa" bideo-emanaldia izango dugu arratsaldeko 20:00etan.

Euskararen aldeko herri bazkaria


Euskara Astearen egitarauaren barruan, herri bazkaria dugu azaroaren 30ean eguerdiko 15:00etan, Gernika parkean.

Menua: kalabaza krema, oliasko paella, ogia, edaria, postrea, kafea eta kopa.

Helduentzat 13 euro eta umeentzat 8 euro. Merke-merke!

 ezkerraldea@aek.org, santurtzi@aek.org, Aek-n, Udal Euskaltegian eta ikastetxeetan eman dezakezue izena.

On egin!

Santurtzin berbodromoa




Santurtzin abenduaren 3an, Euskara Egunean, Berbodromoa izango dugu!

Zer da berbodromoa?
Gernika parkean talde txikitan elkartuta hainbat gairi buruz hitz egingo duzue labur. Bozeramaileak ideiak jaso eta post-it batzuetan bertan utziko duzue hitz egindakoaren testigantza. Jendearekin euskaraz hitz egin eta zuen iritzia eman. Zer deritzozue?
Nahiz eta parte hartzea doakoa izan, aldez aurretik izena eman behar da ondoko helbidera mezu bat bidaliz eta zehaztuz zein ordutegitan joango zareten, 3 baitaude aukeran: santurtzi@aek.org

Ordutegiak hauexek dira: 9.30ean, 17:00etan eta 19:00etan.

Santurtziko Euskara Astea




Euskara Astea ekintzaz lepo datorkigu!

Aurten herriko elkarte, ikastetxe eta euskaltegien artean sortu dugu egitaraua. Parte hartu nahi duen orori luzatzen diogu gonbitea. Adin tarte eta gustu guztientzako ekintzak prestatu dugu. Beraz, ez izan zalantzarik eta animatu! Gora Santurtzi euskalduna!

Etorri, parte hartu, hitz egin!!!

Abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen eguna ospatuko da, baina Barakaldon pixka bat aurreratuko gara. Abenduaren 2an elkartuko gara, Clara Campoamor kultur etxean. ikasle, berbalagun, euskaldun, gazte nagusi... guztiak zaudete gonbidatuta!!!! 19:00etan bakarrizketa, bideoa, aurkezpentxoa... 

Anima zaitezte eta hurbildu!!! Zuen zain egongo gara!!!

GAUR, EUSKARA PRAKTIKATU, BIHAR, EUSKARAZ BIZI!!!

"Gure esku dago-Zubi zati bat" ekimenaren aurkezpena Portun



Erabakitze eskubidearen alde sortu den plataforma anitzaren aurkezpen honetan ekimenaren jatorria, ildoak, helburuak eta hitzorduak azalduko dira. Portugaleten jatorri eta ideia desbardineko pertsonek ekimen honekin bat egin dute. Zatoz ezagutzera!!!

DATA: Azaroaren 21a Osteguna.
LEKUA: Zibikoa (Orube enparantza-Portugalete)
ORDUA: 19,15ean

Kantu-musika-poteoa Barakaldon!

Gaur arratsaldean planik ez daukazuela??? Ba animatu eta etorri gurekin egun euritsu hau alaitzera!!

Arratsaldeko 19:30etan Barakaldoko AEK euskaltegiko atean elkartuko gara eta, musikariak lagunduta, auzoan ibiliko gara kantatzen, poteatzen, jendea ezagutzen...


KAKORRATZ IKASTAROA






Inoiz saiatu al zara kakorratza erabiltzen? Nahi bai, baina jakin ez? Ba oraingoan aukera paregabea duzu!
Hil honen 20an eta 27an arratsaldeko 18:00etan Santurtziko Aek Euskaltegian, Berbalagunek antolatuta Kakorratz ikastaroa izango dugu. 10 laguneko taldea izango da, beraz parte hartu nahi baduzu izena eman ahalik eta azkarren.
Izen emateko edota informazio gehiago nahi izanez gero ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

HIRU antzezlana


Adela, Nekane eta Maitek ez dute elkarren berri izan joan deneko hiru hamarkadetan, hain zuzen ikasketak amaitu zituztenetik. Lagun minak, separaezinak ziren, bizitzaren joan-etorrian, bakoitzak bere bide eta esperientziei ekin zien arte.

Tenore  honetan,  berrogeita  hamarrak  betetzeko trantzean, gauza bat dute argi eta garbi: zein  baino  zein  bakartiago  bizi  direla,  hirurak ere, ama izateko ametsa erdietsi gabe. Berandu ote? Eta gustuko gizona aurkituko balute? Eta gizon horrek hirurak haurdun utziko balitu? Benetako familia bat osa lezakete...

Amesturiko gizon-katxarroarekin egin dute topo eta galdera nagusia dator jarraian: “Hiru espermatozoide utziko al zenizkiguke?”.

Santurtziko Serantes Kultur Aretoan antzezlan dibertigarri hau ikusteko aukera izango dugu hil honen 21ean 20:30ean. Berbalagun eta Euskaltegietako ikasleentzat 5 euroan sarrera.
Izen eman nahi baduzu idatzi ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org

Errigora, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroako hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa du. Horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Bertako ekoizleei laguntzea eta Nafarroako "zonalde ez euskalduna" deritzoteneko euskalgintzari ekarpena egitea ere badu helburu.
Aek, Sortzen eta Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da kanpaina hau.

50 euroren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun nabarmen batekin: % 25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan bolondresari esker. Dirua ondoko proiektuetara bideratuko da:
-Egoera larrian dagoen Lodosako ikastolara.
-"Euskaraz bizi eta ikasi" herri ekimenera.
-Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzera.

Merezi du ezta?

https://www.youtube.com/watch?v=IRJeUyUvvOE

Eskariak egiteko:
Ezkerraldeko Aek euskaltegietan eta Santurtzin beste hainbat lekutan.