pestañak

ZORIONAK ETA URTE EUSKALDUN ON!!!

Zuei esker EUSKARAK hiztunak, entzuleak, irakurleak, idazleak... irabazten ditu egunetik egunera. 

Horregatik, esan bezala... ZORIONAK ETA URTE EUSKALDUN ON; BERBALAGUNOK!!!!

Euskal Herriko altxorretan barrena


Gogoratu ostiral honetan, hilak 20, arratsaldeko 20:00etan La Kelo gaztetxean bideo-emanaldi eta solasaldia izango dugu.
Euskarazko 50 minutuko dokumental honek Arkaitz Astiazaran-ek 2013ko udaberrian Euskal Herri guztian zehar egindako 4400 kilometroko txirrindu bidaia kontatzen du, euskal musika anitzaz lagundurik, gure herrialdeko paisaia, tradizio, mendialde, animalia, itsasalde, herri eta natur inguruneak erakutsiz. Guztira, 37 etapatan 800 herri eta 175 mendate igaro zituen. Berak, ibilbidean zehar motxilan zeraman bideo-kamerarekin hartutako irudiekin osatutako dokumentala da, oso aurrekontu eta baliabide xumeekin, baina gogo eta ilusio handiarekin egina. Asmoa, gure herrialdetik irten gabe eta modu xume batean zer nolako planak egin ditzazkegun ideiak ematea da; etxetik pauso batera askotan konturatzen ez garen altxor paregabeak baititugu.

XARIBARI AEKren jaia Portugaleten

 
 
Gabonak ate joka ditugun sasoi honetan Xaribari AEK-k hitz egiteko, abesteko, dantzatzeko eta gozatzeko jaia prestatu du. Ostiral honetan Portugaleteko Alde Zaharretik egingo den kalejirara gonbidatu nahi zaitugu!!! Xaribari AEK-k antolatuta mundu guztiari deialdia zabalduz Iban eta Aner trikitilarien doinuekin abenduko hotzari arropa gorria erantsi eta giroa berotuko dugu!!! Zatozte!!!
 
DATA: Abenduak 20 ostirala
ORDUA: 19:30ean  
LEKUA: Zirimiri tabernan  (Erdiko kalea)

INTXAUR-SALTSA egiteko tailerra Portugaleten



Ba al zenekien gabonetako euskal postrerik ospetsuenetarikoa dela?? Oso, oso, oso gozoa dela? Osagai gutxi behar direla? Intxaur-saltsa nola egiten den ikasi nahi baduzu, zatoz!!! Berbalagun egitasmotik antolatuta, mundu guztiari zabal-zabalik. Izena emateko: alfre-e@aek.org

DATA: Abenduak 19 osteguna
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: "La Guia" txokoa (Koskojales kalea-Portugalete)

Negu Eguna Mamarigan



Urtero lez Mamarigan Negu Eguna ospatzen da eta aurten igande honetan, abenduaren 22an, ospatzeko Kultur Etxeak antolatutako egitaraua hemen duzue:

13:00etanDenok Kultur Etxera! Hemen bilduko gara 13:00etan gure triki-kantu-poteori hasiera emateko:
  • Animatu zaitezte zuen koadrila, lagun edo ezagunekin gure kantu poteo lehiaketan izena ematen. Koadrilen arteko "Kantu Rally poteo" mundiala izango da..... ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
  • ...gainera trikitilariek auzoa alaituko dute!!!

15:00etan Bazkari autogestionatua Kultur Etxean!: Taperra eskuan eta denok Kultur Etxeko Txokora...

Pottokiak: Bihurriren txotxongiloa

Ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etan Santurtziko Mahastietako liburutegian Pottokien "Bihurriren txotxongiloa" bideoa ikusi ahal izango dugu. Ume eta gurasoek elkarrekin joateko aukera aproposa dugu hau. Beraz, badakizue: animatu!

Bide batez gogoratu ostiral honetan bertan Santurtziko Aek euskaltegian arratsaldeko 19:00etan Euskal kanta tailerra izango dela, eta hurrengo egunean Dario Regoyosen erakusketa ikustera joango garela. Azken bi hauetan izena eman nahi izatekotan ondoko helbidera idatzi: ezkerraldea@aek.org.

Euskal topaketa Sestaon!

Ostegun honetan zerrenda pasatuko dugu, eta guztiok bertan egotea espero dugu!!!! 

Sestaoko BOCK tabernan elkartuko gara arratsaldeko 18:30etan, eta 19:00etatik aurrera euskara eta Sestaori buruz mintzatuko gara, bideo-aurkezpena ikusteko aukera izango dugu eta askaria hartzeko ere! 

Ondoren, Barry Manley hurbilduko zaigu, bere esperientzia gurekin konpartitzeko: Zer egiten ote du irlandar batek Euskal Herrian? Eta zergatik hitz egingo ote du euskaraz??

Animatu ta etorri, primeran pasako dugu!!!!!

KURDISTAN - Urtzi Urrutikoetxea, Portugaleten



Kurdistanen eta munduko beste mila bazterretan ibilitako free-lance kazetaria dugu Urtzi Urrutikoetxea. ETBko kazetaria gaur egun, PEN klubeko kidea, Hamaika TBko zuzendari ohia eta "Auzoak" edo "Sahara Express" bezalako liburuak idatzi egin dituena. Kasu honetan KURDISTAN herrialdeari buruz arituko zaigu hizketan (hango jendea, herrialdearen historia, egoera politikoa...) berak ekarritako argazkiekin girotutako hitzaldian. 

DATA: Abenduak 12 Osteguna
LEKUA: Santa Klara Kulturtegia
ORDUA: 19:00tan 

Olentzero eta Mari Domingiren bila

Sestaoko Kueto eskolan laguntza eskatu digute. Hurrengo abenduaren 19an Olentzerok beraien eskola bisitatzea nahi dute, baina ez dute topatu. Zuetako norbait Olentzero edo Mari Domingi pertsonaien azalean jartzeko prest badago, goiza eskolan umeekin pasatzeko prest, esan mesedez!!!

Eskolan eskertuko dute eta primeran pasatuko duzue, ziur!!!

678 626 567, aintzane-p@aek.org 

Izenadubara bisita

Aurten ere, Bai Esan elkartearen eskutik Olentzeroren etxea ezagutzeko aukera izango dugu. Heldu eta umeentzako ekintza aproposa da eta gertu, Mungian baita.
Oraindik ezagutzen ez baduzu edo jadanik ezagutu bai, baina berriro bueltatzeko gogoz bazabiltza; animatu!

http://baiesanturtzi.blogspot.com.es/
Joan nahi baduzu idatzi ondoko helbidera: baiesan@kaixo.com

Bertsoak Barakaldon

Aste honetan bertsoaz gozatzeko aukera izan dugu eta izango dugu. Atzo, Barakaldoko hizkuntza Eskolan Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra ibili ziren oholtza gainean, ikasleen gozamenerako.

Ostegunean, berriz, bertsoak kalean ikusi eta entzuteko parada izango dugu. San Bizenteko elizako arkupetan, Gazte asanbladak bertso-saioa antolatu du, arratsaldeko 19:30etan.

Gozatu bertsoak, gozatu euskara!!!

Portugaleten "Zer duzu Amy?" komedia

 
 
‘Zer duzu, Amy?’ Oh My God! taldearen antzezlana da, Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren obra irabazlea. Proiektu honetan parte-hartze zabala dago: besteak beste, Leire Ucha (aktorea), Eguzki Zubia (zuzendaria), Itziar Markiegi (eszenografia), Ugaitz Alegría (koreografia) eta Natxo Gómez (musika). 14 eta 35 urte bitartekoei zuzendutako antzezlana da.
 
DATA: Abenduak 4 asteazkena
ORDUA: 19,30ean
LEKUA: Gazte Gela (Portugalete)

Atzo, abenduak 2, Barakaldoko euskaldunon 1.go topaketa burutu genuen. Bihotz-bihotzez eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!!!

80 lagun inguru bildu ginen eta, gure artean Barakaldoko euskaldunei buruz, euskararen erabilerari buruz, berbalagunari buruz... hitz egin genuen
Ondoren, Laureano laguna etorri zitzaigun bere esperientzia kontatzera eta primeran pasatu genuen bere istorio xelebreekin. Mila esker!!

Irudi gehiago ikusteko, klikatu  hemen
Hurrengorako, prest!!! Aupa zuek!!!

Eskerrik asko euskaraz aritzeagatik!


Nahiz eta bihar Euskararen Eguna izango den, euskara eguneroko kontua da. Euskaldun berriek inork baino hobeto dakite zer den euskara ikastea. Askotan nekagarria den arren, bere emaitza du: euskarak bizirautea, zabaltzea, normalizatzea, ...
Euskaldun berriek ere euskaraz gorrotatzen, tristetzen, maitatzen, alaitzen, ... ikasten dihardute.

Honengatik guztiagatik, ESKERRIK ASKO!

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/tribuaren-berbak/2832983980001/2854039739001/monumentu-bat-euskaldun-berriei/


Abenduko agenda

Hemen duzue abenduko agenda. Dakizuenez, aste honetan euskararen eguna ospatuko da eta horren harira hainbat ekintza burutuko dira. Adi, blog-era!!!