pestañak

Otsaileko agenda, bero-bero!!


Hemen duzue otsaileko agenda, labetik atera berri!!!! 

Dena den, gogoratu ekintza gehiago egongo dela, adi blog, facebook eta postara!!!

Aupa Ezkerraldeko Berbalagunak!

Eskuekin josten

Ikusten duzue ze irribarretsu gauden? Hori da primeran pasatu dugulako gaurko tailerrean!!! Gauza berri bat ikasi dugu eta gainera, gure eskuekin!!!

Argazki gehiago ikusi nahi baduzue, klikatu hemen

Aupa Sestaoko berbalagun eta gurasolagunak!!!!

Otsaileko Santurtziko euskara agenda!

Hilero lez hamaika ekitaldi dakar agendak! Santa Agedako tradizioa, dastaketa gastronomikoa, haur zinemaldia, literatura, eskulanak, ipuin kontalaria, dokumentala eta sagardotegia.
Adin tarte eta zaletasun ezberdinek dute lekua, beraz badakizu:
Animatu eta parte hartu!

PORTUGALETE KANTARI ostiral honetan


Bi hilabete dira gure herrian kantuak eta abesti herrikoiak kalera ateratzen hasi ginenetik. Berbalagun talde batetik sortu dena Alde Zahar osora zabaldu eta erraldoi bihurtu da. Portugalete Kantari ekimenaren bitartez hilabete bakoitzeko azken ostiralean pertsonak kantuan ateratzen dira/gara kalerik kale euskal kantutegi tradizionalean aukeratutako abestiak kantatuz. Ez zara profesionala izan behar, ez zara koru bateko kide zertan izan. Kantatzea gustuko baduzu, etorri gurekin!!! Kantutegia ere lortu ahalko duzu!!! Abenduko azken ostiralean 60 pertsona inguru bildu ginen.

DATA: Urtarrilak 31 ostirala
ORDUA: 21:00etan
LEKUA: Azokako aterpea (Koskojales kalearen beheko aldea)

Dario de Regoyosen erakusketa-Kronika





Hasteko eskerrak eman nahi nizkizueke Arte Ederretako museoari berbalagunontzat euskaraz antolatzen dituzten bisita gidatuengatik eta hauetan parte hartzera animatzen zareten guztioi.
Nahiz eta eguraldia kaskarra izan haraino hurbildu ginen margolari honen lana hobeto ezagutzeko gogoz. Bertan, Betitzeren hitzek Regoyosen lana ulertzen lagundu ziguten. Bere gaztaroko lanak inpresionistak ez ziren arren, argia irudikatzeko saiakerak izan ziren.
Espainia beltzaren irudiak, folklorismotik at orduko bizimodu eta tradizioetan oinarrituak. Eta nola ez trena! Etorkizunaren ikurra izan zena, bidaiatzeko modu azkarragorik ez baitzegoen garai hartan.
Lan inpresionistak, kolorearen ezagutzak posible egin zituenak eta gaia paisaia. Hauen artean Euskal Herriko hainbat hiri eta herri ikusi genituen.
Artelanak ezagutzeaz gain, ulertzeko aukera izan genuen eta Regoyos beraren bizitza ere bai.

Ardo, txakolin eta gazta dastaketa

Ardoa, txakolina eta gazta gustuko dituzu?
Hauek zelan dastatu behar diren irakasteko Mikel Garaizabal somelierra izango dugu Santurtzin otsailaren 7an 19:30ean Dorretxean. Ostiral arratsaldeari hasiera emateko modu ezin hobea!
Hazi koporazioak eta Bai Esan elkarteak antolatutako ekitaldia dugu hau.

Informazioa gehiago nahi izanez gero: http://baiesanturtzi.blogspot.com.es/2014/01/ardoari-ardo-txakolinari-txakolin-eta.html

Izena emateko helbide honetara mezu bat igorri: baiesan@kaixo.com. Azken eguna otsailaren 3a izango da.


Eskuekin josten ikasi nahi?

Ostegun honetan tailer polit-polita egingo dugu Sestaoko AEK euskaltegian:

Artilez egindako bufanda bereziak egingo ditugu, orratzak erabili gabe. Tresna bakarrak gure eskuak izango dira!!

Ikasi nahi baduzue eta guztion artean tarte ona pasatu, etorri!!!

Noiz: Urtarrilak, 30, osteguna
Non: Sestaoko AEK euskaltegian
Ordua: 18:00-20:00

Euskara kalera ta pintxoak ahora!!

Urtero bezala, bihar hitzordu garrantzitsua dugu berbalagunok San Bizente auzoko jaietan: PINTXO DASTAKETA!!!

Sasiburu euskara elkarteko kideek (gure laguntza xumearekin) pintxo goxo-goxoak prestatuko dituzte. Galduko al duzue??? 

Salneurri sinboliko baten truke pintxoak dastatuko ditugu, ardoz eta sagardoz lagunduta, eta guztion artean euskara kalera aterako dugu. 

Anima zaitezte!!

Gora Berbalagunak! Gora San Bizenteko jaiak!

Noiz: Urtarrilak 24
Non: Martxoak 8 plazan (Union Sport San Vicente ondoko plazan)
Ordua: 19:30etan

Portugaleten EUSKARA JENDEA ikusgai


Gure hizkuntzaren historia eta jatorria ikertzen duen 2013ko ikusentzunezko aparta ikusgai izango dugu. Zenbat Garak eta Ibaizabal TBak elkarlanean egindako produkzioaren lehenengo kapituluaren proiekzioa izango da. Estreinaldia Portugaleten. Hona hemen trailerra: Euskara Jendea

DATA: Urtarrilak 23 osteguna
LEKUA: Santa Klara kultur etxea (Portugalete)
ORDUA: 19:00etan

Galdamesetik Kurutzeganera igoera

Santurtziko Mendilagun taldea berriro ere martxan dago. Otsailaren 1ean Galdamesetik Kurutzeganera igotzeko ibilaldia prestatu du. Mendiaz edozeinek gozatzeko ibilbidea da hau. Ez izan zalantzarik mendia eta euskara uztartzen dituen aukera ezin hobea baita!

Goizeko 9:00etan Santurtziko parkeko arkupetan lotu gara autoz Galdameseraino joateko.

Izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

Kapsulak antzelana


Kapsulak”, Samfaina de Colors konpainia katalanaren eta Markeliñeren artean sortutako antzelana da. Musika, kontzertua eta antzerkia elkartu dituzte haur baten ikuspegitik. 
Protagonistak tranpak egiten dizkio erlojuari eta gogoratu nahi dituen uneak kapsuletan gordetzen ditu.

Hil honen 26an, igandean, Santurtziko Serantes Kultur Aretoan ikusteko aukera izango dugu 12:30ean.

Informazio gehiago nahi izatekotan:

Bide batez gogoratu ostiral honetan, urtarrilaren 24an, Liburutegi Sareak antolatua, Mahastietako liburutegian "Makarroiak" ikusentzunezkoa ikusteko aukera izango dela 18:00etan.

Bi hauek guraso eta umeek elkarrekin egiteko aukera paregabeak dira. Animatu!

ARGAZKI ERAKUSKETA IBILTARIA

Barakaldo herri handia da, eta auzo bakoitzak berezko nortasuna duela ezin da ukatu. Horren adierazlea da argazki erakusketa hau, jaiak aitzaki, Barakaldoko auzoak eta herria bera islatzen dituena.

Asteburuan San Bizente auzoko jaiak hasiko dira eta bertan egongo da erakusketa hau, Atari tabernan hain zuzen.

Bihar, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan, egileek azalpentxoa emango dute, zergatik, nola eta zertarako prestatu duten erakusketa. 

Hurbil zaitezte!!!!

Eta asteburuan, gozatu auzoko jaiak, euskaraz!!!

Dario de Regoyosen erakusketa ikusteko bisita gidatua

Dario de Regoyos inpresionistaren lana sakonago ezagutzeko aukera emango digu Arte Ederretako Museoak. Berbalagunontzat debalde izango den bisita gidatua prestatu baitute. Arte gustuko baduzu, inpresionismoa gustuko baduzu, Dario de Regoyos gustuko baduzu, animatu eta etorri gurekin.

Urtarrilaren 24an, ostirala, museoan 17:45ean izango da bisita. Joan ahal izateko aurretiaz izena eman beharko da 20a baino lehenago ezkerraldea@aek.org helbidean.

Keinu hizkuntza ikastaroa

Keinu hizkuntza hizkuntza bat da, esanahia transmititzeko, akustikoki transmititutako soinu ereduak erabili beharrean, esku mugimenduen komunikazioa eta gorputz hizkuntza darabiltzana. Ikastaro honek gor-mutuen hizkuntzaren oinarrizko baliabideak irakastea du helburu.

Santurtziko Aek euskaltegian hil honen 22an eta 29an, biak asteazkenak, izango dira ikastaroaren 2 saioak. 19:30ean hasiko dira eta ordu eta erdiko iraupena izango dute.
Izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

Animatu eta parte hartu!

Eureka! museoa ezagutu

Larunbat honetan Bai Esanen eskutik Donostiako Eureka! zientzia museoa ezagutzeko aukera izango dugu. Ez ukitzea debekatuta dagoen museoa da hau. Teoriaz haratago, praktika zuzenaren bidez ikasteko bidea ematen du museo honek.
Informazio gehiago nahi izatekotan: http://baiesanturtzi.blogspot.com.es/2013/12/eureka-zientzia-museora-urtarrilean.html

HAMLET antzezlana

Berea uste zuena esku artetik kendu diote eta traizionatuta sentitzen da; mendekua hartu nahi du, baina ekintzara jotzerakoan zalantza da nagusi.

Hamlet ez da klasikoa aspaldikoa delako bakarrik; klasikoa da, batez ere, antzinakoa izan arren, aldiro irakurketa berriak sortzen dituelako.
“Errautsak” ikuskizunaren ondoren, Arte-drama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra berrinterpretatu dute, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin.

Shakespearen lan honen gaineko antzezlana euskaraz ikusteko aukera izango dugu Santurtziko SKAn urtarrilaren 23an, ostegunean, 20:30ean.

Berbalagunontzat eskaintza berezia: 5 euroan izango da sarrera. Izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi urtarrilaren 22a baino lehen.

Gazta zati bat dokumentala


Ikuslea historiaren protagonista bihurtzen duen dokumentala

Dokumental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimentak aurrera eramandako ekimena da. Jon Maia bertsolariak zuzendutako lana da.

Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da.

Historiaren “making off”-a da erakusten diguna. Denek ikusten dutena baino, ikusten ez dena erakutsiko digu: giza faktorea. Eta izen handien liluran erori gabe, herritar xumeengan jartzen ditu fokuak. Iragan gatazkatsua eta iluna atzean utzi eta aurrera begira era positiboan jartzen gaituen istorioa da Gazta zati bat. 

Ostiral honetan, 17an, ikusi ahal izango dugu 19:30ean Santurtziko Kresala Aretoan debalde. Gure Esku Dagok antolatua.

PERUn ibiltako abenturazalea Portugaleteko Bidaiarien Txokoan


Perun kostaldea, basamortua, Andeak eta Amazonia nabarmendu genitzake. Ehundaka indigena mota desberdin bizi dira herrialde horretan. Machu-Pichu ezaguna ez eze makina bat leku zoragarri topa ditzakegu Ozeano Bareak musukatzen duen lur honetan: Cordillera Blanca, Titicaca lakua, Cuzco, Arequipa, Lima, Iquitos... Gehiago ezagutu nahi izanez gero zatoz honako hitzordura!!! Garbiñe Okerantza mendizale eta abenturazaleak irudiz eta hitzez hornituko digu PERUri buruzko bere kontakizuna.

DATA: Urtarrilak 10 ostirala
LEKUA: Santa Klara Kulturtegia (Portugalete)
ORDUA: 19:00etan

Hansel eta Gretel txokolatezko etxean

Grimm anaien ipuin klasikoaren antzezlana euskaraz ikusteko aukera izango dugu Glu Glu antzerki konpainiaren eskutik. Santurtziko SKA aretoan igande honetan, urtarrilak 12, goizeko 12:30ean. Umeak eta gurasoak elkarrekin euskaraz gozatzeko plan ezin hobea!
Informazio gehiago nahi izatekotan:

TOR magoaren "Hator magiara" ikuskizuna Portugaleten


Ume zein helduei zuzendutako magia ekimenarekin topo egingo dugu urtea hasi eta lau egunera. Barre egiteko eta aurrez aurre biziko duzuenaz harrituta eta txundituta geratzeko aukera emango dizue TOR magoak.

DATA: Urtarrilak 4 Larunbata
ORDUA: 12:00-13:00
LEKUA: Rialia Industria Museoa (La Canilla ibiltokia-Portugalete)