2014/02/28

Euskal inauteria Barakaldon

Asteburu honetan euskal inauterietaz gozatzeko aukera izango dugu. Barakaldoko lau dantza taldeek emanaldia eskainiko dute, gure herriko hainbat inauteri eta dantza erakutsiz.

Eguraldiak baimentzen badu, Herriko plazan izango da eguerdiko 13:00etan. Euria egiten badu, frontoira mugituko dira.

Anima zaitezte!!!

2014/02/27

Ipuin kontalaria


Haurrentzako irakurketa sustatzeko kanpainaren barruan hainbat saio egingo dituzte ipuin kontalariek. 2013-14 kanpainan Apika taldeak kontatuko ditu ipuinak mozorroz, diapositiba emanaldiz, musikaz edo antzinako itsuen kopletako taula gaineko marrazkiez lagunduta.

Martxoan bi emanaldi izango dira Santurtziko Mahastietako liburutegian: martxoaren 6an eta 20an 17:30ean.

Alex Txikonen hitzaldia






Alex Txikon abenturazalea ezaguna egin da "Txikon Extreme" telebista saioan gauzatzen dituen ekintzengatik. Ez da ezerren beldur!
Bertatik ezagutu eta bere abenturei buruz gehiago jakin nahi izanez gero,
Santurtzin izango dugu martxoaren 5ean Kultur Gunean 19:00etan.

Alex Txikoni buruzko informazio gehiago bere blogean: http://alextxikon.com/blog/

2014/02/26

Aladino antzelana


Gorakada konpainiak ipuin ezagun honekin batera, sormen plastiko handiko lan bisuala aurkeztuko digu, harea, oihalak, zaindutako argiztapena, itzalak eta manipulazio teknika ugari. Hutsetik hasita mundu oso bat eraikiko dute, bertako pertsonaiak eta giroa “1000 gau eta bat gehiago” liburukoak gogora ekarriz. 
 
Santurtziko Serantes Kultur Aretoan igande honetan 12:30ean Aladino ikusteko aukera izango dugu. Ume eta gurasoek elkarrekin egiteko ekitaldi aproposa da. Bertan erosi behar dira sarrerak eta 4 euro balio dute. 

Zazpi aldiz elur


Santurtzin martxoaren 7an, ostirala, antzelan hau ikusteko aukera izango dugu Serantes Kultur Aretoan 20:30ean:

Mikel Laboari buruzko ikuskizun honetan musika eta antzerkia eskutik helduta agertuko zaizkigu, eta bertan irudi hunkigarriak eta musikari aparta honen kanten zatiak gozatzeko aukera izango dugu.

Oholtzan bost musikarik egingo dute topo, etxeko egongelan egongo balira bezala, elurte handia erori eta dena geldiarazi balu bezala, denborak beste denboraldi bat hartuko du, eta ilunabarrean kanpotik etxe barrura (oholtzara) argia sartzen den arren, argia piztuko dute, argi beroa, intimoa... eta elkartzeko gogoa ere piztu egingo da, oroitzapenak konpartitzeko gogoa, barre egitekoa...

Eta kantatzen hasiko dira, Mikelen kanta bat jakina. Eta txoriei buruz esaten zuenaz solastuko dira, elurraz...., psikiatriaz..., konfiantzaz..., komunikatzeko bere inkomunikazioaz... bere lotsaz eta irribarreaz..., bere ausardi artistikoaz...

Hori guztiori batzuetan doinu edo nota ezagunek lagunduta, eta beste batzuetan doinu berriek, bereziek, harrigarriek. Den-dena, jakina, Mikelen gisara, horrela ikasi genion eta. 

Berbalagunentzat sarrera 6 euroan izango da. Gaurtik hasita eta martxoaren 5era arte ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi sarrera eskatzeko.

2014/02/25

Italiar sukaldaritza tailerra Portugaleten


Pastaren mundua hurbilagotik ezagutzeko aukera izango duzu. Adibidez BENETAKO karbonara ezagutuko dugu esnegainik EZ daramana. Ikastaroa Amaia Beltzak eta Sergio Amorrek eskainiko dute, Italiako gastronomia ondo baino hobeto ezagutzen duten Xaribari AEK-ko irakasle bat eta berbalagun bat dira. Izena emateko azken eguna otsailaren 26a izango da. Izena emateko: alfre-e@aek.org

DATA: Otsailak 27 osteguna
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: Elai-Alai taldearen txokoa (Santa Maria kalea-Portugalete)

2014/02/17

Portun: "Marrakechetik Merzougarako bidaia"



Bidaiarien txokoan hilabete honetan Amaia Urkijok Xaribari AEK-ko zuzendariak Marokoko basamortutik egindako bidaiaren berri emango digu, argazki eta guzti. Atlas mendikateko hegoaldea, Todrako arroila, Aljeriako muga, Marrakech...

DATA: Otsailak 19 asteazkena
ORDUA: 19,00etan
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (Portugalete)

Irakurzale Kluba

Aurreko asteartean, otsailak 11, Santurtziko irakurzaleok lotu ginen Garbiñe Ubedaren HOBE ISILIK liburuaren inguruan berba egiteko. Betiko lez, oso elkarrizketa interesgarria izateaz gain, hurrengo liburua aukeratu genuen: Uxue Alberdiren EULI-GIRO. Hurrengo hitzordua martxoaren 11n, asteartea, izango da Santurtziko AEKn. Gogoratu talde irekia garela, eta nahi izanez gero, parte hartu dezakezuela. Animatuz gero, esaguzue, eta martxoaren 11n egongo gara.

Taldean parte hartzeko: ezkerraldea@aek.org

Gernikako Mendilagunak Gernikatik Mundakara

Hilero lez Gernikako Mendilagunek txangoa antolatu dute. Oraingoan Gernikatik Mundakara joango dira. Ezkerraldera zabaldu nahi dute haien ekitaldia eta gu guztiok gonbidatu.
Izena eman nahi izanez gero gernika_berba@aek.org helbidera idatzi.

2014/02/11

Tailerra: Fofutxa panpinak


Hurrengo otsailaren 20an eta 27an fofutxa panpin polit-politak egiten ikasiko dugu Sestaon. 

Gurekin batera etorri nahi baduzue, izena eman Sestaoko AEK euskaltegian edo aintzane-p@aek.org helbide elektronikoan

Leku mugatuak egongo direnez, lehen bait lehen eman izena!!!! Materialerako 3€ ordaindu beharko dugu.

Noiz: Otsailak 20 eta 27
Non: Sestaoko AEK euskaltegian
Ordua: 18:00-20:00

2014/02/10

Portugaleten GOIENER kooperatibaren aurkezpena


Iberdrolak edota Naturgasek bidaltzen dizkizuten fakturekin nekatuta bazaude argindarraren faktura ulertzeko beste eredu bat ezagutzeko aukera izango duzu. GOIENER kooperatibaren xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz. Portugaleten aurkezpena Goiener-eko kidea den Alberto Ugartek egingo du. Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosleen kooperatiba berria aurkeztuko da Portugaleten. 

DATA: Otsailaren 13a osteguna

LEKUA: Santa Klara kultur etxea (Portugalete)
ORDUA: 19:00etan

2014/02/08

Ipuin kontalaria!


Gauden lekutik mugitu gabe bidaiatzeko aukera ematen digute bai heldu bai umeei ipuinek. Ume eta gurasoek elkarrekin parte hartzeko aukera ona da ipuin kontalaria ikustera joatea, ipuinek ez baitute zertan adinik kontuan hartu.

Santurtziko liburutegi sareak antolatuta hil honen 13an, osteguna, Liburutegi Nagusiko haur-gelan arratsaldeko 17:30ean ipuin kontalaria izango dugu.



Euskara Jendea dokumentalaren lehenengo atala


Juan Carlos Etxegoienek idazle nafarrak "Euskaldunak, haien hizkuntza historian zehar" lanaren ikusentzunezko bertsioa da "Euskara Jendea". Dokumental honek 6 kapitulu ditu eta Santurtzin hilero hauetako bat ikusi ahal izango dugu Aek-ren eskutik.

Lehenengo kapitulua hil honen 14an, ostirala, Dorretxean goizeko 10:00etan ikusgai izango duzue.

Euritakoak margozteko tailerra Santurtzin

Udazken eta negu partean alboan eramaten dugun tresna da euritakoa, oso erabilgarria baita. Baina funtzionala izateaz gain, polita ere izan daiteke. Zergatik ez?

Irudirik gabeko euritakorik duzu etxean eta hau apaindu nahi duzu?
Santurtzin hau egiteko aukera izango duzu!

Otsailaren 17an eta 24an, astelehenak biak, Artelier estudioan arratsaldeko 19:00etan egingo diren bi orduko bi saioetan zure euritakoa apaindu ahal izango duzu. Laguntzeko irakaslea izango duzu, margoak, plantilak, lisaburdinak, ... eta hau guzti hau 10 euroren truke.

Umeek gurasoekin batera parte hartu ahal izango dute!

Izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

2014/02/05

Keinu hizkuntza tailerraren kronika


Urtarrilaren 22an eta 29an arratsaldeko 19:30ean Santurtziko Aek euskaltegian elkartu ginen keinu hizkuntzaren inguruko hainbat komunikatzeko baliabide ikasteko Mar berbalagunaren eskutik. Izan ere, Mar keinu hizkuntza irakaslea eta itzultzailea da.
Hasieran, hizkuntzaren inguruko hainbat azalpen eman zizkigun, adibidez Santurtziko Gorrak izeneko elkartearen berri eman zigun. Jarraian alfabeto daktilologikoa banatu zigun eta aurkezpenak egiteari ekin genion. Esan beharra dago keinu hikuntzaren alfabetoa erreferentzia dela, izan ere, geure burua aurkezteko ondoen definitzen duen keinua aukeratu behar dugu, hau da gure nortasunaren ezaugarri bat.
Esaldi ohikoenak ere adierazten ikasi genuen, esaterako "zer moduz?", "zer ordu da?", ... beti ere modu erraz eta adierazkor batez.

Informazio gehiagorako: santurtzikogorrak@gmail.com

Zatoz Sagardotegira!


Hil honen 22an Aek-k Hernaniko Larre Gain sagardotegira irteera antolatu du. 17:00etan Santurtzi Parkeko arkupetatik autobusa aterako da eta Portugaleteko Abaro kalean, Ercoreca supermerkatu parean dagoen autobus geltokian jendea jaso eta zuzenean Hernanira joango da. Bertan poteoa, ostean Sagardotegian afaria eta 1:00etan etxera bueltatuko da. Asteburu horretarako plan hoberik? Autobusa eta afaria 38 euroan.

Izena emateko Portugaleteko eta Santurtziko Aek euskaltegietan, santurzti@aek.org-n eta xaribari@aek.org-n.

2014/02/04

Txangoa: Agate Deuna

Gaur Agate Deuna bezpera izanik, zuetako asko kalera aterako da, makila eskuan, ta abestera joango da bere auzo edo herrian zehar.

Eta bihar? Ba bihar Agate Deuna eguna da eta plan polita antolatu dute Barakaldoko AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleek: Agate Deunara igoko 

Etortzera animatzen bazarete:

9:15ean Barakaldoko AEKn edo 9:45an Gurutzetan (BM ondoko rotondan). Goizeko plana izango da, bazkalorduan etxean egingo dugu; baina hamaiketakoa eraman eh!

Etorri eta gozatu Barakaldoko erromerian, euskaraz!!!!

Haur zinemaldia Santurtzin



 

Liburutegi sareak Mahastietako liburutegian hilero haur zinemaldiak antolatzen ditu. Otsailean bi saio izango dira:
Lehenengoa otsailaren 7an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etan eta bertan "Hiru mosketariak" ikusi ahal izango da.
Bigarrena otsailaren 28an izango da, ostirala, arratsaldeko 18:00etan eta "Pailazokeriak" ikusi ahal izango da.

Kakorratz ikastaroa




Iaz izan zen kakorratz ikastaroaren hasiera eta hainbat lagunek parte hartu zuten. Aurten, ikastaro hau berriro egitea erabaki dugu zenbait lagunek horrela eskatuta.

Oraingoan otsailaren 12an eta 19an, asteazkenak biak, izango dira ikastraoaren bi saioak Aek euskaltegian goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Izena eman nahi izanez gero ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.

Santurtziko irakurzale kluba

Hurrengo asteartean, otsailaren 11n, arratsaldeko 19:15ean Aek euskaltegian Santurtziko irakurzale kluba elkartuko da Garbiñe Ubedaren "Hobe isilik" liburuaren gainean hitz egiteko. Hilean behin elkartu, aurretiaz adostutako liburuari buruz aritu eta hurrengo liburua aukeratzen dute. Euskaraz irakurtzea gustuko baduzu hementxe duzu aukera. Irakurri eta gozatu!

Liburuari buruzko informazio gehiago: hobe isilik

2014/02/03

PORTUn Agate Deuna abestera!!!



Portuko Berbalagun egitasmokoek, Udal Euskaltegikoek zein Xaribari AEK-koek Agate Deuna abestera aterako gara eta ZU GUREKIN NAHI ZAITUGU!!!  Ekimena Kanpazar Ikastetxeak eta Ballonti Institutoak antolatu dute Udaleko Euskara Zerbitzuaren babesarekin. 

Adi ibilbidearekin: La Florida parkea (18:00), Etxe berdeak (18:20), San Roke plaza (18:30), Kristo plaza (18:45), Araba kaleko iturria (19:00), La Bola parkea (19:15), Nazareth elizaren aurrealdea (19:30).

DATA: Otsailaren 4a asteartea
LEKUA: Portugaleteko kaleetan zehar
ORDUTEGIA: Gorago adierazita

Kurutzeganera igoera, bigarren saiakera

Larunbatean Kurutzeganera igotzekoak ginen, baina tamalez eguraldia zela eta bertan behera geratu zen irteera. Mendiaz gozatzeko gogoak bultzatuta irteera hau otsailaren 15ean ,larunbatean, egitea erabaki dugu. Santurtziko Parkean goizeko 9:00etan lotuko gara.Guk bezala mendira joatea gustuko baldin baduzu eta ibilbidetxo hau egiteko gogoa baduzu, izena emateko idatzi ondoko helbidera: ezkerraldea@aek.org