pestaƱak

EKHI, Bizkaiko diru berriari buruzko hitzaldia


Ekhi txanpona, Bizkaiko dirua, gure ekonomia sustatzeko sortu den egitasmoa da. Otsailean abiatu zen eta, oraingoz Bilbon baino erabili ezin den arren, Bizkai osora zabaldu nahi dute.
Taldekideen esanetan ”Ekhia, etikoa da; alternatiboa; diruaren jatorrizko eginkizuna berreskuratu nahi dugu: herritarrentzat eta ekonomia errealarentzat elkartrukerako tresna baliogarria izan dadin. Horretarako, gure asmoa dirua eskuetan behar baino denbora gehiago ez izatea da, dirua mugiaraztea. Era honetan dirua esku gutxi batzuetan pilatzea ekidingo dugu eta Ekhiak gehiago trukatuko dira. Berba gutxitan esanda, moneta burujabetza berreskuratu nahi dugu, herritarrak izan daitezen diruaren agintari eta modu demokratikoan beraren inguruko erabakiak hartzen dituztenak”
Ekhia ezin izango denez Bizkaitik kanpo erabili, sortzen duen aberastasuna gure inguruan geratuko da, saltokien artean mugituz eta finantza merkatuetara ihes egiteko aukera barik.
Hau gutxi balitz, bertoko ekonomia indartzeak ingurumenean ere baditu eragin onuragarriak: Bertoko ekonomia sustatzeak  garraio beharrak gutxitzen ditu eta ekoizpen eredu ekologikoak sustatzen ditu. Gainera, Ekhi bat eskuratzen dugun bakoitzean, 3 zentimo gizarte-ekimenetara bideratzen dira.

LEKUA: Kresala Aretoan
DATA: Apirilak 29
ORDUA: 16:00etan
HIZLARIA:  Pello Lopez de Munain. Ekhi taldeko ekintzailea
ANTOLATZAILEA: Santurtziko Udal Euskaltegia