pestañak

Euskara Jendea IV. atala: Mugetan gaindi

Aro Modernoan egungo estatuak (Frantzia, Espainia) finkatzen hasi ziren: administrazioa, hezkuntza, hizkuntza-politikak…
XVI. eta XVIII. mendeen artean egungo mugak erabaki zituzten Frantziak eta Espainiak. Euskaldunak, bada, bi erresumatan izan ziren bereiziak.
Besteak beste erresuma biok ezarritako legeen ondorioz, hizkuntza-komunitatea galtze eta gutxiagotze-prozesuan abiatu zen.
Hala ere, mugak ere hautsi zituen hizkuntzak aro honetan. Batetik, arrantzaleen eskutik, Ternuara eta Islandiara iritsi zen eta han pidginak sortu. Bestetik, euskara testu idatzietan agertu zen lehenengoz (Etxepare, Leizarraga, Axular…), erlijio testuetan batez ere.
Hizlariak: JosebaAgirreazkuenaga (Euskal Herriko Unibertsitateko Historia katedraduna), BeñatOihartzabal (euskaltzaina eta IKER-CNRS zentroko ikerlaria), Miren Egaña Goya (Batxillergoko Institutuko Euskara katedradun ohia) eta Peter Bakker (Danimarkako Aarhus Unibertsitateko ikertzailea.
Eguna: maiatzaren 23a, ostirala
Ordua: goizeko 10:00ak
Lekua: Dorretxeko Higarillo aretoa (Santurtzi)
Ekitaldi mota: Ikusentzunezkoa
Antolatzailea: AEK