pestañak

Euskara lehiaketa, Sestaon


Mingaiak astintzeaz gain, primeran pasatu nahi baduzue, etorri hurrengo ekainaren 24an Sestaoko txosnagunera. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera taldekako lehiaketa antolatuko dugu, guztion artean euskara praktikatu, ikasi eta elkarbanatzeko.

Gurasoak, seme-alabak, ikasleak, irakasleak... guztiek izango dute lekua. Anima zaitezte!!!

Euskal kanta tailerra-kronika

Ikasturte honetako azken saioan beti bezain gogotsu elkartu ginen. Nork bere kantari buruzkoa prest eta besteenak ezagutzeko asmoz.
Oraingoan beste 3 kanta izan genituen, gure zerrenda luzatuz.

Katamalo taldearen "Katamalo" kanta izan genuen. Doinu mexikar antzekoa duena eta Maialen Lujanbioren hizduna.

Betagarriren "Zorion argiak" doinu dantzagarri eta mezu zuzena duena.

Kanta herrikoia den "txantxibiri". Oskorrik ere kantatzen badu ere, Txatanuga Futz Bandena entzun genuen.

Urrian berriro elkartuko gara eta gurekin batera tailer hauetan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Udako oporrez gozatu eta bueltan egongo gara!

Eki Eguna Mamarigan

Uda gero eta gertuago dugu! Udako solstizio gauean, eguna ahalik eta gehien luzatu nahian su txikiak pizten dira herri guztietan.
Mamarigan aspaldiko ohitura dute "Eki Eguna" ospatzea ekainaren 23an.
Animatu, gerturatu eta parte hartu!

Eguna: ekainaren 23an, astelehena.
Ordua: 17:30etik aurrera.
Lekua: Mamariga.

BERB@BORDAJERAAAAA!!!!!


Hurrengo ekainaren 27an Sestao abordatuko dugu!!!!

Santurtzin hasiko du ibilbidea gure itsasontziak, bertako piratak hartu ondoren Portugalete eta Barakaldokoen bila joango delarik. Eta guztiok batera Sestaon berb@bordajea egingo dugu!!!

Bertsolariak, trikitilariak, mozorro lehiaketa.... Animatu eta etorri gugaz!!!!

Itsasontzian gurekin etorri nahi baduzue, eman izena ezkerraldea@aek.org helbidean edo 678 626 567 telefono zenbakian.

Portugaleten "Apelliduak" abizendu formazio tailerra



"8 apellidos vascos" filmari keinua eginda Euskaltzaindiko onomastika batzordeko Mikel Gorrotxategi izango dugu gurekin. Berak Euskaltzaindiak arlo horretan (leku izenak, pertsona izenak...) egiten duen lana azalduko digu ikusentzunezko eta guzti. Euskal abizenak euskal grafiara ofizialki nola alda daitezken ere azalduko digu udaleko euskara zerbitzuko Garbiñe Okerantzak.

DATA: Ekainaren 19a osteguna
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (Portugalete)
ORDUA: 19:00etan

Santurtziko Itsasoa Museoan familientzat ekitaldi bereziak


Santurtziko Itsasoa Museoa bera bisitatzeaz gain, ume eta familientzat ekitaldiak antolatzen dituzte. Esaterako, ondoko hauek biak:

Ipuin kontalaria: ekainaren 21ean, larunbatean, 12:00etan. Sarrera: 7 eta 16 urte artekoentzat euro batean, 7 urte baino gazteagoentzat eta helduentzat doan.

Familientzako marinel tailerrak: ekainaren 22an, igandean, 12:00etan Energia berrerabilgarriei buruzkoa izango da. Izena ematea: 7 eta 16 urte artekoentzat euro batean, 7 urte baino gazteagoentzat eta helduentzat doan. 

Hauetan izena emateko Museoan bertan edo turismo santurtzi loturan klikatuz.

"Festa dezagun gaurdanik geroa" dokumentala Santurtzin


Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Emaginek burututako "Festa dezagun gaurdanik geroa" dokumentala aurkeztuko dugu eta prozesuan ibilitako bi pertsona etorriko dira honen inguruan hitz egitera. 
Dokumentalaren helburua herriko festak betaurreko morez begiratzea da, eta jai hauetan emakumeen papera zein eta zelakoa den hausnartzea, jai parekideak nola ulertu eta praktikan jarri ditugun aztertzen duen gogoeta feminista, alegia.

Eguna: ekainaren 20an, ostiralean
Ordua: 19:30ean
Lekua: La Kelo gaztetxean

Musika tresna bitxiak, Sestaon

Bihar, hilak 12, musika tresna berezi eta bitxien inguruko hitzaldia izango dugu Sestaoko AEK euskaltegian. 

Juanjo Abad izango dugu hizlari, urteetan bilduma oso berezi eta ikusgarria lortu duena. Bere zaletasunaz eta tresnen berezitasunetaz mintzatzeaz gain, abesti pare batetaz gozatzeko aukera ere luzatuko digu.

Anima zaitezte!!

Non: AEK euskaltegian, Sestao
Noiz: Ekainak 12, osteguna
Ordua: 19:00

PORTUGALETEN lepoko eta buruko MASAJEAK ematen ikasteko tailerra



Zure burua erlaxatzeko edo zure inguruko lagunen bati edo bikotekideari masajeren bat emateko TAILER praktikoa da hauxe. Fisioterapeuta baten eskutik noski. Zatoz eta parte hartu, doakoa izango da!!! 16 pertsonentzako lekua izango da eta dagoeneko 10 leku bete dira. Arin ibili zaitez eta izena eman ezazu!!!

DATA: Ekainaren 13a ostirala
LEKUA: Pando Aisia kiroldegia (Portugalete)
ORDUA: 19:00etan
IZENA EMATEKO: alfre-e@aek.org


"Euskaraz bizi nahi dut" herri lasterketa

Kirola egitea ona da eta euskaraz egitea ere bai, noski! Euskaraz bizitzeko nahia aldarrikatu nahi dugu Ezkerraldean. Ez da korrikalari profesionala zertan izan! Bi ibilbide izango dira: bata km bakarrekoa eta bestea, 4 kilometrokoa. Eta aldaparik igo gabe, non eta Portugaleten!
Animatu! Euskara merezi du eta!

Data: Ekainak 15
Ordua: 12etan
Izen ematea: AEKn edo Udal euskaltegian, egunean bertan edo e-posta:
Prezioa: Umeek 2€, helduek 5€ (dirua larsterketaren antolaketarako izango da)
BI IBILBIDE: Laburrak km1 eta luzeak 4km ( Txurruka pasealekuan, Rialiatik Itsasargira)

Aralarren ibilaldia-Kronika

Duela bi aste jaso genuen oinarrizko eta GPS bidezko orientazio ikastaroa. Oinarrizko hainbat kontu ezagutu eta praktikan jarri genituen ariketa praktikoen bitartez. Ondoren, GPSak eman ditzakeen hamaika erabileren berri izan genuen.
Hurrengo larunbatean Aralar aldera abiatu ginen gogo handiz GPS, makulu eta motxilak eramanda. Dolmenen ibilbidearen hasieran milaka urtedun zuhaitz erraldoiak ikusi genituen eta ondoren hainbat dolmen. Batzuk txondor izandakoak, beste batzuk hilobi, ... Eguraldia lagun lasai asko egin genuen bidea.
Ostean Etxarrira joan eta bertan merezitako bazkaria egin genuen etxera bueltatu aurretik.

Hauxe duzue egindako ibilbidea:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6945032
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=22974 

Portugaleten "MUNDUA OSATZEN" atala



EUSKARA JENDEA dokumentalaren azken atala ikusteko aukera izango duzu. Hogeigarren mendean gure hizkuntzak izandako bilakaerari buruzko testigantzak, azalpenak eta bideoek osatuko dute nabarmentzen dizugun honako hitzordua. Ezin duzu galdu!!!

DATA: Ekainak 4 asteazkena
ORDUA: 19:00
LEKUA: Santa Klara kulturtegia (Portugalete)