pestañak

Urriko agenda, bero-bero!!!

Ikasturteko lehenengo agendaren zain zeundeten? Ba hemen duzue, labetik atera berri!!!

Gogoratu beste ekintza batzuk ere izango direla. Horien berri izateko, adi blog-ari!!!

Sakelakoen bidez egindako argazki-sekuentzien 1go lehiaketa

Gazteei zuzendutako "Elkar ekin" programaren barnean "Sexuen arteko bizikidetza sustatzeko, sakelakoen bidez egindako argazki-sekuentzien 1go lehiaketa" antolatu da. Oinarriak www.santurtzi.net webgunean daude eta Santurtziko Gaztebox bulegoan.

Non aurkeztu argazkiak: elkarrekin2014@gmail.com
Noizko: azaroaren 7an 19:00etarako.
Adin tartea: 15-29 urte artekoak.
Parte hartzea: doakoa.
Antolatzailea: Gaztebox, Ezkerraldea Gaztedi programan.

Emakumeenganako bortxakeriari buruzko sentsibilizazio lantegia

"Elkar ekin" ekitaldi saioen barnean kokatzen da Gazteei zuzendutako sentsibilizazio lantegia hau.
Izena emateko Santurtziko Gaztebox bulegoan edo gaztebox@santurtzi.net helbidean egin ahal da eta urriaren 5ean azken eguna izango da.

Eguna: urriaren 6a eta 8a.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Lekua: Mamarigako Kulturgunea.
Izen ematea: doan.
Antolatzailea: Gaztebox, Ezkerraldea Gaztedi programan.

Gazteentzako jokuak, ekintzak eta musika

Gazteen aisialdiari egindako ekarpena dugu hauxe. Asteburuetan elkar ezagutzeaz gain jokuak, ekintzak eta musika izango dute udazken honetan.

Eguna: larunbatetan, irailaren 20tik azaroaren 29ra.
Ordua: 18:00etan.
Lekua: Santurtziko Mahastietako eskolan.
Adin tartea: 12-17 urte artekoak.
Antolatzailea: Gaztebox

Urriko Santurtziko euskara agenda

Berriro ere martxan gara!
Adi! Urriaren 17an Santurtzin Berbalagunen topaketa izango baitugu. Laster informazio gehiago!

#lotsarikgabe, praktikatu gurekin!!

Udazkenarekin batera gatoz Ezkerraldeko Berbalagunak, urtero bezala. Aurten, #lotsarikgabe, praktikatu gurekin leloa erabiltzea erabaki dugu, guztion artean eta lotsa alde batera utzita euskara kalera ateratzen dugulako. 

Ekintza, tailer, ikastaro eta hitzordu gehiago egin nahi ditugu. Eta astero, taldean elkartu eta euskaraz egiteko aukera gehiago izan nahi ditugu.

Horregatik, zuen parte hartzea ezinbestekoa da. Irakasle, ikasle, euskaldun zahar edo berri izan, anima zaitezte eta izan berbalagun!!! #lotsarikgabe, praktikatu gurekin!!!!

Portugaleten... sardina freskue

Haurrentzako berbena:
SARDINA FRESKUE

Taldea: Eidabe
Irailak 28 (igandea)
San Roke plaza
18:30ean

Portugaleten BOLI BILI BOLI antzezlana



"Pantzart" antzerki konpainiaren eskutik 2 eta 6 urte bitarteko umeentzako saioa prest izango dugu. Letrak, puxikak, bidaiak, koloreak... Zatoz!!!

DATA: Irailak 26 ostirala
LEKUA: Santa Klara kulturtegia
ORDUA: 17:30
ANTOLATZAILEA: Udaleko Kultura Saila

Eñaut Elorrietaren kontzertua

Eñaut Elorrietak, Ken Zazpi talde ezagunaren kantariak “deserriko kantak” aurkeztuko du Serantes Kultur Aretoan, bakarlari gisa egin duen lehenengo diskoa. Bertan erbeste eta deserriari buruz Sarrionandiak, Atxagak, Canok edo Benedettik idatzitako olerkiei musika jarri die eta soinu melodiko eta gozoen bidez, halabeharrez jaioterria utzitako askok bizi duten bakardadera hurbildu gaitu, bidean nortasuna eta bihotza galtzera ere heldu direnen herrimina erakutsiz.
Eguna: irailaren 26a, ostirala
Ordua: 20:30
Lekua: Santurtziko Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: 18 euro (15 euro bazkideentzat)
Informazio gehiago: SKA-Eñaut Elorrieta