pestaƱak

Santurtziko Berbalagun topaketa-kronika

Urrian hasi da Berbalagun martxan eta aurreko ostiralean izan genuen topaketa.
Arratsaldeko 20:00etan lotuak ginen, baina aurretik batzuk jada gerturatu ziren. Luntxa atera, edaria eskatu eta besteak etorri bitartean entretenituta ibili ginen. 
Egonaldia ez zen asko luzatu eta jolasten hasi ginen. Hasteko, elkarren izenak ikasteko jolasean aritu ginen eta ostean elkar ezagutzekoan. Giro bikaina izan zen hasieratik. Jolasak bukatuta guztiok hasi ginen lagun, ezagun eta ezezagunekin euskaraz hitz egiten Santurtziko bihotzean!

Berbalagunen izena eman nahi baduzu jarri gurekin harremanetan:
678 422 573 telefonora deituz edo ezkerraldea@aek.org helbidera idatziz.