pestaƱak

Pagasarri-Ganekogorta mendi irteera

Santurtziko Mendilagun taldea martxan da! Ikasturteko lehen irteera Pagasarri-Ganekogorta izango da, edozeinek egiteko moduko ibilbidea izango da. Hurbil dago, erraza da, Pagasarri tontorrean taberna dago eta euskaraz goiza gustura pasatzeko aukera paregabea da!

Bilboren bihotzean bertan sortzen dira Ganekogorta edo Belaute mendiaren lehen aldapak, Araba eta Bizkaiaren arteko muga zehazten duen mila metroko tontorra, Bizkaiko bost deiadar mendietako bat. Mendi honetan hasi ziren 1914an Euskal Herriko mendizale lehiaketak, eta horra abiatuko gara mendilagunok azaroaren 23an.

Hiru ordu eskas beharko dugu Bilbotik bertatik, neguko zeharkaldietan hainbeste eskertzen den Pagasarriko aterpe ospetsuan geldialditxoa eginez, Bizkaiko eta Arabako paisaia paregabeak eskaintzen dituen gailurreraino heltzeko. Gurekin animatuko zara?

Hitzordua: azaroaren 23an , igandean, 9:00etan Santurtziko tren geltokian.
Izena emateko: ezkerraldea@aek.org eta 678 422 573
Ibilbidea: 12 kilemotroko ibilbide zirkularra. Ikusi ibilbidea