pestañak

Urtarrileko Santurtziko euskara agenda!

Urtea hasteko ekitaldi ugari izango dira Santurtzin. Hauen guztien artean Berbalagun egitasmoak antolatutakoak 3 dira:

-16an, ostiralean, "Sirena hotsak" liburuari buruz hitz egiteko elkartuko da Irakurzale Kluba idazlearekin berarekin, Xabier Etxaniz Rojorekin.
-21ean, asteazkenean, "Barreterapia" saioa egingo da.
-25ean, igandean, Mendilagunek mendi irteera egingo dute: "Serantes-Punta Luzero".

Hauei buruzko informazioa eskatzeko edota izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi.