pestañak

Erlaxazio masaje tailerra-Kronika


Santurtzin otsailaren 11n eta 18an "Erlaxazio masaje tailerra" burutu zen. Bertan dozena bat lagunek parte hartu zuten.
Lehenengo saioan bizkarrean, sorbaldetan eta buruan eman eta jaso zituzten masajeak.
Bigarren saioan hanketan eta idorreriaren kontrakoa nola eman ikasi zuten.
Lanegun luzearen ostean erlaxatuta heldu ziren etxera partehartzaileak.
Eskerrik asko Lali emandako ikastaroa bikaina izan baita!

Eman zure bozka!

Hauek dira "Zein da Santurtziko zure txokorik gogokoena?" argazki lehiaketan parte hartutako argazki eta azalpena. Zure bozka emanez gero, KORRIKA materialaren zozketan parte hartuko duzu. Animatu bozkatzera!
Hemen bozkatu

1-Elurra Serantesen:
Duela urte asko ez nuela elurra ikusten Serantes mendian. Eskolatik etxera heldu, argazki kamera hartu eta kalera joan nintzen elur momentu hori betirako gordetzeko intentzioarekin. Nire intentzioa bete egin dut. 12 argazki egin nituen, 12 momentu  betirako gorde nituen, eta bat, nire gustukoena, hemen usten dizuet. 
 


2-Portua I:
 
Portua da, arraun taldearen eta igerilekuen artean dagoen tartea, hain zuzen ere.
Leku ederrenetan ederrena izan ez arren xarma berezia dauka.  Urteak pasa ahala 
hainbat modutan disfrutatu dut. Han egoteak gurasoekin paseatzen nintzeneko 
egunak ez ezik, lagunekin jaietan mozkor egunakere gogorarazten dizkit. Orain, aldiz, 
seme-alabekin oroipenak biltzen ditut han.

 
 

3- Villar auzoa:

Nire txokorik gogoena Villar auzoa da, auzo honek Santurtzi zaharraren esentzia daukala eta. Etxetzar eta baserriak aurki ditzakezu, baita etxabereak ere. Leku izugarri naturala da; Alde batetik, Serantes izugarria ikus dezakezu eta beste aldetik meatzaldearen ikuspegi guztiz politak daude. Villar auzoa Kabiezesen dago. Kabiezeskook "Moñoger@"-okgara, eta erantzuna Villar auzoan aurki dezakezu.


4- Serantes I:

Nire ustez Serantes da gehien gustatzen zaidan legua.Baina mendia zeharkatu ondoren tontorrera heltzen zara eta bidean aurrera egiten baduzu Zierbenarantz, badago leku polit-polita, "El cortado " izenekoa. Leku honetan egoteak lasaitzen nau, batez ere ederra bezain bakartia da eta. Mendiko zati hori erre izanak, oso triste sentiarazi ninduen, baita oxigeno gabe utzi ere. 

5- Oriol jauregiaren parkea I:
Oro har, Santurtziko parkeak mirestea gustatzen zait, denak ikaragarriak direlako baina, batez ere, horietako bat bereziki nabarmentzen da. Izan ere, politenetan politena da parke hori. Hantxe bertan egoten naizenean, lasaitasun handia sentiarazten dit. Santurtzi bukatzean, Portugaletetik gertu geratzen den parkea, Oriol jauregiaren ondoan dagoena.
 6- Murrietako muinoa:
Nire Santurtziko txokorik gogokoena Murrietako muino bat da. Jende gutxik ezagutu duen arren, niretzat begiratoki berezia dela esango nuke: gazteagoa nintzeneko oroitzapen polit samarrak datozkidalako. Bukatzenezziren elkarrizketak eta zentzurik gabeko zurumurruak harrizko etxe honetan biltzen ziren. Baina, gehien gustatzen zitzaidana zen leku hartatik Santurtzi osoa ikustea.

7- Mamarigako plaza:

8- Serantes II:
Serantes mendia, gure harrotasuna

Antzinean, defendatzeko eta komunikazioak egiteko leku estrategikoa zen eta gaur egun, aldiz, naturaz gozatzeko etxetik hurbil dagoen esparru ezin hobea da.Tontorrera igotzen den bakoitzean, haizea, euria, animaliak, lokatza, elurra ikustean, badirudi, beste unibertso batean gaudela.Sinesten ez badidazue animatzen zaituztet egiaztatzera.
9- Oriol jauregiaren parkea II:
Santurtziko gehien gustatzen zaidan lekuarik Oriol Jauregia da, goizez lekuhonetatik itsasadarrean gainean eguzkiko erreflexua ikus dezaket eta.

10- Itsasadar ertzeko pasealekua:

Itsasadarraren alboan dagoen pasealekua da nire Santurtziko txokorik gogokoena. Paseatzeko aproposa da jende guztientzako, laua delako. Bertan nola eguzkiaren argia hodeien koloreekin jolasten den ikusi ahal duzu, itsasoan islatua, udako arratsaldeetan. Beste urte sasoienetan ere leku egokia da paisaiaz, aireaz eta lasaitasunez gozatzeko.



 11- Seranteseko tontorra:
Serantes mendiko tontorra leku hurbila eta lasaia. Lekua ez da bereziki polita, baina berezia bai. Gailurrak ez du izugarrizko altuera; dena dela, nahikoa du, oztopo hurbilik ez daukalako, bertatik ikusten den paisaiaz gozatzeko.
Mendia bera ez da gehien gustatzen zaidana, gustatzen bazait ere, tontorretik ikusten diren Bizkaia maitea eta itsasoa baizik.

12- Serantesetik Santurtzi:

Nire txokorik gogokoena Serantes menditik dauden bistak dira.
Hortik Santurtziko argazki ederrenetakoak ateratzen dira. Leku hori lasai eta garbiena da. Bakea eta isiltasuna ematen digu.


13- Serantes III:


14- Skate eremua:

Eremu hau aukeratu dut skate-a betiko lez gustoko izan dudalako eta argazki bitxia dela iruditzen zaidalako. Uste dut irudi honetan hitzak soberan daudela eta zuhaitz honetan emozio eta sentimendu asko somatu daitezkeela.
Espero dut zuen gustokoa izatea.

15- Serantes IV:

Gehien gustuko dudan tokia Serantes da, santurtziarren bizitzan parte hartzen duelako. Argazki honen berezitasuna, egun batzuetan zehar elurra utzi zigun paisai zuria da, negu maite eta era berean gorrotatu honetan.

 16- Bullon auzoa:

Soro berde samar batean, Serantesen azpian kokatuta, Bullon auzoa dago, zeinetan oso lasai bizi naizen. Etxetxoz beteta, zelaien artean, behiak larratzen dira. Solik txakurren zaunkek apurtzen dute isiltasuna. Gure auzoaren onena da guztiok elkar ezagutzen dugula. Bullonek nahikoa sufritu du: uholdeak, espekulatzaileen jazarpena, batez ere Udalaren utzikeria, baina oraindik bizirik.


 17- Oroitzapenak gogoan, etorkizuna ahoan

Asteazkenero elkartzen gara berbalagunok "La Viuda" tabernan geure kontuez aritzeko. Bertan nagoela, ezin dut saihestu txikia nintzela aitonarekin han pasatutako momentu onak gogoratzea; etxerako bidean bost urterekin aitonari beti eskatzen nion mosto bat.
Urteak pasatu dira eta orain, mostoa edan beharrean, euskara dastatzen dut berbalagunekin.

18- Santurtziko portua, marinelaren pasalekua,...baina jaietan.

Batzuek deitzen dute "El Bronx", baina soilik mozkortuta daudenek Karmen jaietan; urtean zehar marinelek euren aparailuak konpontzen dituzte txokoetan. Ez da Santurtziko lekurik politena, baina niretzat berezia da oroipen atseginak gogorarazten dizkidalako: han "lapurtu" nion nire lehen musua neska bati, mozkor handiak, ... Zorionez, hantxe zegoen Karmen Birjina gure bekatuak zaintzen...

19- Casa Torre jauregia:

Ez daukat Santurtziko lekurik gogokoena, dela eta leku interesgarri asko daude Santurtzin, vaina eraikin hau aukeratu dut : Santurtziko erakusketak onenak ipintzen dute eta dorretxea antzina eta berria artean nahasketa perfektua delako
20- Portua II:

Santurtzi herri arrantzalea da, eta, herri arrantzale bezala, portu izugarri ederra dauka. Hain da polita, guzti-guztia ikusi ahal izaten dugula: Karmen Birjina, eskuinaldea, Portugaleteko Zubia, parkea eta Serantes Mendia. Portua da gure lotura gure iraganaldi arrantzalearekin eta bere itsasontziek gure herriko tradizioak eta bizimodua gogorarazten dizkigute. 

 21- Portua III:

Nire txokorik gogokoena Santurtziko portua da.Santurtziko lekurik maitatuena baita.Sardinei esker,Santurtziko portua oso ezaguna da mundu osoan.
Urtero,uztailaren 16an “El Carmen” herriko festa ospatzen dugu portuan.Zalantzarik gabe,merezi du leku hau bizitatzea.
Izan ere,portutik paseatzen askatasun sentsasioa handiagoa da.Nire ustez,han egoteak lasaitzen nau. 
22- Serantes V:

Serantes Mendia da, nire ustez Santurtziko leku ikaragarri ederra da.
Igo ahala ikuspegiak politagoak dira eta tontorrera helduz geo, ikuspegiak inoiz ikusi dituzun politenak dira, Santurtzi osoa ikusi ahal duzulako.
Baina inguruko ikuspegiak nahikoa ez badira, mendiko gotorlekua adibidez, nahiz eta ez den oso polita, leku lasaigarria da.


 23- Lilly:

Kaixo, nire izena Sonia da. Nire Santurtziko lekurik gustuena hau da. Bere izena “Degustación Lilly” da eta txitxarran dago. Leku hau gustatzen zait hemen nire lagunekin geratzen naizelako. Norbaitekin hitz egin nahi dudanean leku honetara joaten naiz eta beti norbait dago.
24- Mamarigako iturria:

Duela urte asko desagertu zen eta orain ez dago. Txikitan han jolasten ginen, nagusiak ordea, eserita egoten ziren.
Iturriak haurtzaroa gogorarazten dit, horregatik nire txoko gogokoena da.

25- Santa Eulalia parkea:

Nire txoko gogokoena Santa Eulaliako Parkea da. Duela hogeita hamar urte gutxi gorabehera zelaiak eta baratzeak zeuden, baita eskailera asko ere. Orain, aldiz, parke eder bat dago eta gainera, funikular bat erabil daiteke. Jende askok erabiltzen du. Halaber, parkean biztaz ederrak disfrutatzen da. Nire leihotik korrikalariak, txakurrak ikus dezaket. 

 26- Musika kioskoa:

Nire txoko gogokoena Santurtziko musikako kioskoa da. Alde zaharraren inguruan dago, parke batean, eta udan normalean paseatzen ari den jendez beteta egoten da.
Kiosko desberdina da. Bere zokaloan mosaiko batzuk daude. Han bere kirola, jaiak, tradizioak, pertsonaiak,…deskribatu edo irudikatzen dituzte.
Bere mosaikoak begiratzen herri honen historia piska bat ikas dezakezu.
 
27- Kagonillos:
 28- Portua IV:
Nire ustez, Santurtziko txokorik ederrena kaia da.Orain ez da lehen bezain bitxia.Lehen askoz itxasontzi gehiago zegoen, biziagoa zen.Txikitan, igandero, nire familiarekin portura jaisten nintzen Kabiezesko auzoteik.Handik, itsasontziz Algortaraino joaten ginen.Sareak ikustea beti gustatu zait.Orain dela gutxi, nire ilobei sareen gainean argazki batzuk egin genizkien.Argazki hauekin egutegi berri bat egin genuen aita-amaginarrebei oparitzeko.Kaia itxasorako irteera da eta hori onarugarria da herri batentzat.
29- Mabi:

Gaur egunean, nire Santurtziko txokorik gogokoena horixe da: “Degustación Mabi”. Leku honetan, denbora asko pasatzen dut zerbait hartzera joaten garenean; normalean familia. Txoko hau ez da beste batzuk bezain handia, baina nire ustez Santurtziko txokorik familiarretako bat da. Askotan, hainbeste jende dago kanpoan ere badaudela.


 30- Ume arrantzalea:
Ume arrantzale estatua da nire txoko gogokoena.Niri asko gustatzen zait estatua hau, lasaitasuna ematen dit. Eta dirudienez, antzinean itsasoa horraino heltzen zen.
Txakur baten ondoan dagoen eta kainabera bat daukan ume bat da estatua.
Orain Santurtziko parken dago eta beti umez Beteta dago, horregatik umetxoa ez da bakarrik sentizen.

31- Santurtziko portua V:
Santurtziko lekurik adierazgarrienetarikoa bere portua da. Bertatik hasi eta itsasadar ertzetik doan pasealekutik jende asko ibiltzen da, gaur bezalako egun ekaiztsuetan barne.
Lekurik osasungarrienetarikoa da eta adin guztietako jendea ibiltzen da.


31- Santurtziren funtsa, itsasotik lurrera:

32- Eliza eta parkea:

Leku honek gure herriaren historiari buruz pentsatzera bultzatzen nau, beti herri baten hastapena elizari lotuta dago eta. Gainera, han elkarrekin geratzeko ohitura oso zabaldua dago Santurtzikoen artean, parkea topagunerik onena baita une desberdinak disfrutatzeko, bai jaietan, baita egun ilun batean ere. Eliza eta parkea, batez ere, herriaren ikurrak dira edozein Santurtziarrarentzat.

Martxoko Portugaleteko EUSKARA AGENDA

Martxoan Portugaleten EUSKARAZ BIZITZEKO aukerak badituzu.
Animatu eta parte hartu!

Martxoko Santurtziko euskara agenda!

Ekitaldiei buruzko informazio gehiago aurrerago blog honetan izango da ikusgai.

Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara! Manifestaldia Donostian


Asteburu pasa Iparralden


Iparraldea ezagutu nahi? Asteburu oso bat euskaraz pasa nahi? Planik ez baduzu pazko astebururako, etorri gurekin!

Garaziko aterpe batean egingo dugu lo, bertan sukaldea erabiltzeko aukera dago.
-Larunbatean: ingurua ezagutzeko txango bat egingo dugu
-Igandean: maskaradak ikustera joango gara


Noiz: apirilaren 10etik 12ra, pazko asteburua
Aterpea: Donibane Garazin (Guite Compostella)
Prezioa: 15€ pertsona/gaua. Janaria aparte. Bidaia autoz egingo dugu.
Izena emateko: sestao_berba@aek.org edo Sestaoko Aek euskaltegian martxoaren 13a baino lehen
Antolatzailea: Berbalagun
 
PLAZA KOPURUA MUGATUA!

EZKERRALDEKO KORRIKA DENDA

KORRIKA MATERIALA ETA ARROPA erosi nahi baduzu, Portugaleteko Alde Zaharrean KORRIKA DENDAn aurkituko duzu.

Salcedo kalea 3 (Portugaleteko udaletxearen atzean).

Ordutegiak:

OSTIRALETAN    18:00 - 20:30
LARUNBATETAN 12:00 - 14:30
IGANDEETAN      12:00 - 14:30

PORTUGALETE KANTARI


PORTUGALETE KANTARI berriro gurekin.
Hilero, azken ostiralean, Alde Zaharreko merkatuan.
Ostiral honetan, gainera, Korrika Kanta abestuko dugu.

Euskaraz abestu konpainia onean.
Anima zaitez!

"Koka kola eta barea" antzezlana Barakaldon

Ostegun honetan, hilak 26, barre egiteko aukera polita izango dugu Sasiburu euskara elkartearen eta Korrika kulturalaren eskutik. 
"Koka kola eta barea" antzezlana eskainiko dute Inazio Tolosa eta Ramon Agirre aktoreek, umorea, musika eta euskara tarteko.

Animatu eta etorri!!

Noiz: Otsailak 26, osteguna
Non: Clara Campoamor kultur etxean
Ordua: 19:30ean

SESTAOKO MINTZODROMOA

Egungo gai batzuei buruz mintzatuko gara mahai-inguruan, lagunen arteko tarte polita igarotzeko aukera paregabea galduko duzu?

Eguna: martxoaren 11n, asteazkena
Ordua: bi saio; 10:30-12:00 eta 18:30-20:00
Lekua: goizeko saioa Angela Figuera institutuan/ arratsaldekoa Duplex tabernan
Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat
Izena emateko: sestao_berba@aek.org edo Sestaoko Aek euskaltegian martxoaren 4a baino lehen
Antolatzailea: Berbalagun eta Korrika Kulturala

UMEEN NEGUKO LUDOTEKA


Abestiak, jokoak, ipuin kontalariak, psikomotrizitatea...

Noiz: Otsailaren 24tik apirilaren 28ra, astearte eta ostegunero
Non: Sestaoko Gaztelekun
Ordua: 17:30-19:00
Norentzat: 2-6 urte bitarteko umeentzat
Antolatzailea: Gazteleku
Sarrera librea edukiera bete arte
-

Inauterietako TOSTADA LEHIAKETA

Inauterietako Tostada Lehiaketa antolatu du Portugaleteko Berbalagunek.

Eguna: otsailaren 26an, osteguna.
Ordua: 19:30ean
Lekua: Tajuz Txo koadrilaren txokoan (Zubeldia kalea 2)
Apuntatzeko: portugalete_berba@aek.org 

Ekarri tostadak eginda, eta, horrez gain, ikasiko dugu tostadak egiten.

Sari ederra egongo da irabazleentzat. Animatu!

KORRIKA materiala Kabiezesen

Martxoan hasiko da KORRIKA eta Bilbora heldu aurretik Ezkerraldetik pasatuko da!
Baina hau guztia gertatu baino lehenago, KORRIKA eramango dugu Kabiezesera. Bertan materiala izango da eta informazioa ere emango da.
Animatu eta hurbildu!
Eguna: martxoaren 28an, larunbatean
Ordua: eguerditik aurrera
Lekua: metro ingurua
Antolatzailea: AEK -KORRIKA Kulturala


"Equipo crónica" erakusketa ikusteko bisita gidatua

Honako erakusketa hau ikusteko bisita gidatua euskaraz egiteko aukera izango dugu. Gutxienez 10 lagun eta askoz jota 20 laguneko taldea izango da; hortaz luze pentsatu gabe hobe duzu izena ematea!

Izen ematea: ezkerraldea@aek.org helbidean eta 678 422 573 telefonoan (deitu edo watsap bidez), martxoaren 9a baino lehen.

Hitzordua:
Eguna: martxoaren 13an, ostiralean
Ordua: 17:50ean (18:00etan bisita gidatua hasiko da)
Lekua: Bilboko Arte Eder museoko sarrera nagusian
Prezioa: doan

Erakusketari buruzko informazio gehiago: Equipo crónica

Santurtziko Irakurzale Kluba

Alberto Ladronen "Piztiaren begiak" liburuari buruz hitz egiteko elkartuko da Santurtziko Irakurzale Kluba. Hitzordua hauxe:
Eguna: martxoaren 17an, asteartean
Ordua: 20:00etan
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegian
Antolatzailea: Berbalagun

Ipuin kontalaria

5 urtetik gorako umeentzako Ipuin kontaketa saioa izango dugu Santurtzin:
Eguna: 25ean, asteazkenean
Ordua: 17:30ean
Lekua: Kabiezeseko liburutegian
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

KIDAM Magoa Santurtzin!

KORRIKA Kulturalaren eskutik helduentzako magia saioa izango dugu.
Eguna: Otsailak 25
Ordua: 10:00etan
Lekua: Kresala Aretoan
Nori zuzendua: Helduei
Antolatzailea: KORRIKA Kulturala

UXUE ALBERDIren hitzaldia Portugaleten

UXUE ALBERDI bertsolari eta idazlearen hitzaldia antolatu du Portugaleteko Udalaren Kultura Sailak ostegun honetan, "Bertsolaritza. Begirada feminista bat" izenburupean.
Eguna: Otsailaren 19an
Ordua: 19:00etan
Lekua: Santa Klara kulturtegian
Anima zaitezte!