pestañak

Argazki lehiaketa Barakaldon!


Barakaldoko AEK-k argazki lehiaketa antolatu du, gero eta gertuago dagoen Korrika 19 girotzeko. 

Lehiaketan parte hartzea oso erraza da: Korrikarekin zerikusia duen argazkia bilatu edo egin, azaldu zergatik aukeratu duzun, edo zer ekartzen dizun burura eta bidali. Guztion oroitzapen eta bizipenekin Korrika zer den azaldu eta elkarbanatzea da helburua. 

Argazkiak sare sozialetan zabalduko dira (Barakaldoko AEK facebook profilean eta @barakaldokoAEK twitter erabiltzailean) eta "atsegin dut" gehien jasoko dituenak saria izango du: bi pertsonentzako pintxo-bonoa

Berbalagunok ere parte hartuko dugu, ezta? Animatu!!!

Argazkiak bidaltzeko epea martxoaren 26an amaituko da.

Informazio gehiago hemen