pestaƱak

Euskal izenen historia-Kronika


Aurreko astean izan zen gurean Mikel Gorrotxategi euskal izenen historiaz mintzatzeko. Hementxe duzue bertan egondako lagun batek helarazitako kronika:
2 saio egin ziren, 10:00etan bata eta 16:00etan bestea, biak Kresala Aretoan. Nahikotxo lagun bildu ginen, 40 bat goizez eta beste horrenbeste arratsaldez. Jendea gustura egon zen, batzuk behe mailakoak izanda ere, ondo jarraitu zuten hitzaldia.
Gaia oso interesgarria denez, adi egon ziren eta amaierarako galderak eta guzti egin zituzten, haien edo haiek ezagutzen dituzten beste batzuen izenez aritu ginen eta. Izan ere, hitzaldia luzatu zen eta arratsaldez ia bi orduz egon zen Mikel kontu-kontari.
(Itxaso Lejarza)