pestañak

"Equipo Crónica"-Kronika


Aurreko hilean Santurtziko Berbalagunok Arte Eder museora joan ginen. Bertan “Equipo Crónica” taldearen lana ezagutzeko parada izan genuen, gure gida izan zenaren eskutik.
Taldea 1964 eta 1981 urteen artean aritu zen. Manolo Valdés, Rafael Solbes eta Juan Antonio Toledok sortu zuten; hala ere azken honek laster alde egin zuen taldetik. Valdés eta Solbesek “Equipo Crónica” izenez sinatu zituzten lanak, talde izaera garrantzizkoena izan baitzen.
Pop artearen nahiko antz handia dute lanek eta espainar artelan batzuk izan zituzten oinarri: Picassoren “Gernica” eta Velazquezen “Meninas” besteak beste.
Haien lanetan denetariko nahastu zuten: kritika, errealismoa, artelan ezberdinen irudiak, ...
Garai ezberdinak izan zituzten eta serie ezberdinak sortu zituzten. Serie ezagunena “Serie Beltza” (1972) izan zen eta honetan Estatu Batuetako genero beltza izan zuten iturri.
Ordu betez izan ginen hauen lana ezagutzen eta bukaeran gidak azaldu zigun hau izan dela lehenengo aldia taldeari buruzko erakusketa monografikoa egin dena. Hortaz, ondoko hausnarketa luzatu zigun: “Orain zuek esan beharko diguzue ea merezi izan duen erakusketa hau egitea eta taldearen lana gogorarazte”.
Bertaratutakook argi dugu baietz!