pestaƱak

"Oporretarako lekua proposatu" lehiaketa

Laster helduko dira oporrak! Guztiei agian ez, baina guri behintzat bai. Hainbeste hilez gogor lan egin ostean, beharrezkoa izaten da atseden hartzea eta gustuko ditugun gauzak (eta denbora ezagatik egin ezin ditugunak) egitea.
Oporretan nonbaitera joateko irrikan gaude! Hala ere, ez dakigu nora joan. Lagunduko diguzu?

Oporretarako leku baten proposamena idatzi behar duzu 50-75 hitzetan, bertara joateko arrazoiak emanez. Eta nola ez argazkitxoak lagunduta!

Oinarriak:

    -Aurkezteko epea: maiatzaren 4tik ekainaren 2ra.
    -Gaia: oporretarako lekua proposatu.
    -Bidali beharrekoak:
    • Hitz kopurua : 50-75 (.doc formatuan. Verdana 10, justifikatua eta lerro-artea soila)
    • Irudia: ez da baloratuko, baina bidali beharko da. (jpeg, gif edo png)
    -Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa
    -Aurkezteko modua: ezkerraldea@aek.org e-postara bidali.
    -Sariak: 2 SPA sarrera eta bozken irabazleari zinemarako 2 sarrera.
    -Sariaren berri: ekainaren 18an, ostegunean, Ezkerraldeko Berbalagunen blogaren eta facebookaren bidez emango da.
    -Epai-mahaia: blogeko bozkak (bozka bakarra ordezkatuko dute), AEK,SUE eta Euskara Zerbitzua.