2015/06/30

Portugaleteko UDAKO TALDEAK


















Udan ere PRAKTIKATU ahal duzu.
Portugaleten bi talde egongo dira uda osoan zabalik:

ASTELEHENETAN, 10:00etan, Donegal tabernan (Correos kalean)
OSTEGUNETAN, 19:00etan, Donegal tabernan (Correos kalean)

Animatu, etorri eta euskaraz praktikatu, lotsarik gabe!

Apuntatzeko:
600 482 022 / 607 625 189
portugalete_berba@aek.org


2015/06/29

EUSKALDUNON JAIA. Agur ikasturteari

PORTUGALETEKO EUSKALDUNON JAIA arrakastatsua izan zen.
IMANOL ITUÑO magoa, PORTU KANTARI eta AFARIA jendetsuak eta alaiak izan ziren.
Afarian 112 pertsona bildu ginen, giro onean eta EUSKARAZ LOTSARIK GABE.

MILA ESKER LAGUNTZA EMAN DUZUEN GUZTIOI!
Datorren urtean gehiago eta hobeto!


2015/06/25

ERAGIN PEDALEI EUSKARAZ

LARUNBAT honetan, PANDO AISIA kiroldegian.
10:15 - 11:15
Gimnasioko ziklismoa. Eragin pedalei euskaraz!
Izena emateko: 944 612 600

2015/06/24

OSTIRALEAN MAGIA!

Ostiraleko EUSKALDUNON JAIAren barruan, arratsaldeko 18:30ean, Alde Zaharreko MERKATUAN.
IMANOL ITUÑO magoaren ikuskizuna ikusteko parada izango dugu. Dohainik!

Animatu, zu eta zure lagunak, eta etorri!

Afarirako txartelak eskatzeko azken eguna gaur!

2015/06/23

Santurtziko Udako Berbalagun taldeak hurrengo astean hasiko dira!

Atzo izan genuen Udako Berbalagun taldeak sortzeko hitzordua eta ondoko 2 taldeak arituko dira:

Lehenengo taldea
Hasiera eguna: ekainak 29, astelehena
Egunak: astelehenak
Ordua: 10:00-11:00
Lekua: La Viuda (Gernika Parkea)

Bigarren taldea
Hasiera eguna: ekainak 30, asteartea
Egunak: astearteak
Ordua: 20:00-21:00
Lekua: Wagon (Maestro  Calles)

BERBABORDAJEA ibaian gora, ibaian behera!

Eguraldi ona, giro ona, musika ona eta lagun onak.
Aurtengo Berbabordajea arrakastatsua izan da.
50 bat lagun elkartu ginen.
Mozorro txapelketako irabazleek afari bat bi lagunentzat Portugaleteko Patxin jatetxean irabazi zuten.
Hurrengo urtean gehiago eta hobeto!


2015/06/22

"Oporretarako lekua proposatu" lehiaketako irabazlea badaukagu!

Menorkari buruzko testua blogean bozkatuena izateaz gain, epaimahaikideen ustez ere, onena izan da.
Hementxe duzue testua eta irudia:
 Beste parte-hartzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzeagatik! Mila esker eta uda ederra pasa!

2015/06/19

Portugaleteko EUSKALDUNEN JAIA

Ikasturtea amaitzeko JAIA!
Badago aukera hoberik?

Datorren ostiralean Portugaleteko euskaldunak elkartzeko aukera izango dugu. Elkarrekin egon, magia saioa ikusi, euskara praktikatu, abestu eta afaldu.
Plan ona, ezta?

Bada, anima zaitez eta komentatu zure lagunen artean!

Afarirako txartelak euskaltegietan, eta taberna batzuetan lor ditzakezu (Larrun, Marije, Pequeña Catedral eta Zirimiri).

2015/06/16

Txakoli dastaketa arrakastatsua!

Aurreko asteko ostegunean txakolina probatzeko aukera izateaz gain, txakolinari buruz eta, oro har, ardoari buruz xehetasun asko ikasteko aukera izan genuen.
Bertan hogeita bost pertsona elkartu ginen.
Hori guztia Zorioneren eskutik; Bizkaiko Txakolina Elkarteko enologoak azalpen interesgarriak eman zizkigun, ardoa bere osotasunean disfrutatzeko.
Datorren urtean berriro!

2015/06/15

Guztiok BERBABORDATZERAAAA!!!!

Ostiralean Ezkerraldeko berbalagunon jaia ospatuko dugu. Eta iaz bezala, itsasosntzia hartu eta Sestao abordatzera abiatuko gara!!!
19:30ean abiatuko da itsasontzia Santurtzitik. DJ ele punto izango dugu gurekin, giroa animatzen. 

Eta noski, mozorro lehiaketa izango dugu. Aurtengo gaia: ITSASOA. Anima zaitezte eta ekarri mozorroa!!!

Beranduago etorri behar baduzue ere, animatu! Sestaoko txosnagunean GINKANA egingo dugu. 

(Itsasontzian joateko ezinbestekoa izango da aurretik izena ematea)

NOIZ: Ekainak 19
NON: Itsasadarrean eta Sestaon
ORDUA: 19:30etatik aurrera

2015/06/05

XIII.SAGARDO EGUNA SESTAON!


Zer: Txotx, azoka, dantzak, trikitia, txalaparta, bertsolariak...
Eguna: ekainaren 7an, igandean
Ordua: 11:00etan txotx
Lekua: Sestaoko Kasko plazan
Antolatzailea: Mendieta kultur elkartea

ARRAUN IKASTAROA Portugaleten

Arraun egiten ikasteko aukera aparta!
Ikastaro laburra Portugaleteko San Nikolas Arraun Elkartean.
Animatu eta izena eman, leku-kopurua mugatua da-eta.
portugalete_berba@aek.org

2015/06/04

Oporretarako lekua bozkatu!

Hementxe dituzue "Oporretarako lekua proposatu" lehiaketara aurkeztutakoak. 12 testu labur dituzue eta zuen ustez onenari bozka ematen badiozue, zinemarako 2 sarreren zozketan parte hartuko duzue. Blogean eman bozkek bozka bakarra ordezkatuko dute eta beste bozkak epai-mahaikideek emango dituzte. Animatu eta parte hartu!

1-Menorca:
 
2- Urdaibai:

 
Urdaibai da nik proposaturiko toki eder hori zuen oporretarako. Han lasaitasunak harrapatua sentituko zara.
Naturak bere xarma bete-betean sentiaraziko dizu: itsasoak zein mendiak. Paseo zoragarriak disfrutatu ahalko dituzu, oporleku aukeratuz gero.
Halaber, gure herria mendeetan zehar egin dituen euskara eta tradizioa ezagutzeko parada izango duzu inguruko udalerriak bisitatuz.
Dudarik ez izan, joan eta gozatu.


3- Karibeko kosta:



Oporretan egoteko nire gogoko lekuak kostaldean egon beharko luke. Ahal dela, karibeko irla batean, egurrezko txabola batean, eta luxu barik. Hori bai, itsasontzi txiki batek izan beharko luke, egunero itsasora joan eta arrantza egin ahal izateko. Herri bat turismo barik, non bere herritarren kultura eta bizimodua ezagutu ahalko nituen. Azken finean, konprobatu ahal zein pobreak garen, hainbeste gauza edukiagatik.



4- Cadiz:



Niretzat oporrak pasatzeko lekurik onena Cadiz da.
Hondartza handiak dituelako, giro ona daukalako, eguraldia oso ona delako,bero handirik egiten ez duelako, eguraldi haizetsua egiten duelako ...
Cadiz leku ona dela iruditzen zait. Ni joan nintzenean oso ondo pasatu nuen. Nik Cadizera joatea gomendatzen dizuet.

5- Benidorm 1:

Ume txikiak dauzkazuen familia bazarete, Benidorm oso leku ona da joateko leku dibertigarri asko daukalako. Adibidez MundoMar, Terra Natura, Terra Mítica, Escalibur Castle, eta abar. Haurrak asko dibertitzen dira.
Benidorm erdian koltxonetak, jolastokia, jatekoa duen leku bat ere badago, gainera, ez da garestia.
Gainera, Benidormek bi hondartza dauzka. Baina udan joan nahi baduzu, hondartza hauetara ez joateko gomendatzen dizut, jendez beteta daudelako. Hala ere, beste hondartza batera joan zaitezke Benidormetik hurbil (15 minutu autoz). Han, bederatzi kilometroko hondartza duzu eta oso oso ondo egongo zara.

6- Barruelo:

7- Asturias:

Nire lekurik hoberena Asturias da, berdeguneak dauzkalako, ondo jaten delako, eta herri polit asko dauzkalako.
Ura gustatzen bazaizu, raftinga edo piraguismoa egin dezakezu, baina niri hondartzara joatea gustatzen zait.
Mendira joaten bazara, ordea, ibilbideak oinez egin ditzakezu.
Urtean behin Asturiasera joaten naiz, sagardoa gustatzen zaidalako,opariak erostera eta “fabes” jatera.
Asturias ez da Gijon edo Oviedo bakarrik . Asturiaseko herriak benetan zoragarriak dira. Herri bakoitzak arima dauka eta arima bakoitzak edertasun bat dauka.

8- Aran harana:


Aran harana toki ona da oporrak pasatzeko. Orain dela hogei urte egon nintzen eta ez zait ahaztu. Emaztea, seme-alabak eta laurok, elkarrekin bi aste primeran pasatu genuen.
Kanpin bat dago eta, ondoan, ibai txiki bat. Oso polita da eta igerilekua, haur-parkea, jantokiak etab. Dauzka.
Paisaia oso ederra da. Hango mendiak hemengoak baino altuagoak dira, Pirinioak dira-eta!
Bizikletaz ibiltzeko toki onak daude eta txangoak egin nahi badituzu, Frantzia eta Andorra ez daude urrun.
Gainera, mundu guztiak hango jatetxeei buruz oso ondo hitz egiten du. Baina oso garestiak direla esaten dute.
Ni egunen batean berriro joango naiz.

9- Pita hondartza:

Leku bat familiarekin egoteko gomendatu beharko banizue Playa Pita, Sorian izango litzateke. Duela bost urte leku honekin nahi gabe topo egin genuen. Esan daiteke paraisu bat aurkitu genuela. Aldea batetik laku izugarri bat dago. Laku inguruan hain berdetsua eta lasaia bezain polita da. Bestetik oso leku egokia da kirol batzuk egitea, adibidez, Kayak egin daiteke uran. Izan ere inguruan bizikletaz ibili edo senderismoa egin ahal da. Amaitzeko Lakuaren ondoan kanping polit bat dago oporrak pasatzeko.

10- Lanzarote
 11- Llanes:


Oporretara joateko asko gustatzen aidan leku bat LLanes da. Llanes Asturiaseko kostaldeko herri bat da. Santurtzitik hurbil dago. Herri txiki bat da baina denda batzuk daude erosketak egiteko. Gainera, paseo ederrak dauzka itxasalde ondoan, bai gazteentzat, bai nagusientzat.
Orokorrean, Euskal Herritik jende asko joaten da, horrela giro euskalduna ere aurkituko duzu.
Hango hondartzak ikusgarriak dira oso naturalak baitira. Horretaz gain, mendia gustatzen bazaizu, aukera hau ona izan daiteke mendira oso gertu dago eta. Llaneseko inguruak ere gomendigarraiak dira bisitatzeko. Esate baterako, Ribadesellan Tito Bustillo kobazuloak ikus ditzakezu.
Animatzen bazara, ezin zara etorri sagardoa probatu gabe eta arrain on bat bazkaldu gabe. Bertako produktoak ia gureak bezain onak dira.
Ondo pasa oporretan!

12- Benidorm 2:

 
Niretzat, oporrak pasatzeko lekurik onena Benidorm da. Hiri hau Mediterraneo kostaldean dago eta oso ezaguna da bai hemen, bai beste herrialdeetan. Nahiz eta hemendik oso urrun egon, eguraldi ona bermatuta dago ia-ia urte osoa, batez ere udan. Horretaz aparte, ekitaldi asko daude han egiteko publiko guztiontzat eta adin guztiarentzat.

Nik animatzen zaituztet hara joatera, eta aste bat pasatzera; batez ere, Aste Santutik aurrera, uda bukatu arte, eguraldia hobea da eta. Horregatik, animatu eta Benidormera joan, burua ondo garbitzeko!

Zure bozka hemen eman!

Pintxo ikastaro-Kronika

Pasa den astean Mamarigako Kultur Etxean elkartu ginen pintxo gozoak egiten ikasteko... eta ondo baino hobeto ikasi genuen!
Taldeka antolatu ginen hauek egiteko eta bukatutakoan dastatu eta elkarri azaldu genion zelan egin.
Egiteko errazak eta gozo-gozoak!
Eskerrik asko Mertxe eta Enekori ikastaroa emateagatik!
Hementxe dituzue errezetak animatuz gero, egin ditzazuen:


SANDWITXAK

1-Alioli + saltxitxa + “baby” kimu

  • Moldeko ogia
  • Gurina
  • 3 berakatz-ale
  • Arrautza 1
  • Gatz pixka bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Ekilore 300 ml olio
  • Luzeran ebakitako 4 fankfurt saltxitxa
  • Poltsa 1 “baby” kimu

Ogiak txigortu.
Aliolia prestatzeko, arrautza, kimurik gabeko berakatza, gatza, limoia eta olioa irabiatu ez oso azkar emultsionatu arte. Hau lortzen denean, irabiagailua mugitu ahal izango da gora eta behera emeki. Gurina erabiliko da saltxitxak gorritzeko. Bukatzeko, sandwitxak muntatuko dira.

2-Eztimostaza + saltxitxa + ozpin pepino gozoak

  • Moldeko ogia
  • Gurina
  • Edalontzi erdi amerikar mostaza
  • 3 goilarakada ezti
  • Luzeran ebakitako 4 Bratwurst saltxitxa
  • Ontzi 1 luzeran ebakitako ozpin pepino gozo

Ogiak txigortu.
Eztia berotuko da mikro-uhin labean minutu erdiz eta ostean, mostazarekin nahastuko da. Gurina erabiliko da saltxitxak gorritzeko. Bukatzeko, sandwitxak muntatuko dira.

3- “Piquillo” saltsa + york urdaiazpikoa + gazta

  • Moldeko ogia
  • Ontzi 1 “piquillo” piper
  • 300 gr york urdaiazpiko
  • 300 gr Gouda gazta

Piperrak turbinatu ondoren, su ertainean egin loditu arte eraginez. Azukrea botaz azkartu daiteke. Sandwitxa muntatu eta sandwitxeran bukatu.





OTARTEKO TXIKIAK

1-Txanpiñoi patea

  • 350 gr txanpiñoi
  • 100 gr zuritutako intxaur
  • Porru 1
  • Oreganoa
  • Gatza
  • Piperbeltza
  • Oliba olioa

Porrua gorritu. Txanpiñoia txikituta gehituko zaio eta egingo da. Zukurik ez duenean intxaurrak, espeziak eta gatza gehituko dira, eta 5 minutu gehiagoz egingo da. Turbinatu eta txigortutako ogiaren gainean zerbitzatu.

2-Porru eta otarrainxka arrautzopila

  • 3 porru
  • 5 arrautza
  • Gurina
  • 12 otarrainxka
  • Gatza

Gurinaz frijitu zuritutako otarrainxkak eta geroko gordeko dira. Porruak frijitu eta gero, irabiatutako arrautzekin nahastuko dira. Maneatu eta arrautzopil txikiak egingo dira. Ogi gainean jarriko dira arrautzopilak, eta bakoitzaren gainean otarrainxka bat. Osagai guztiei heltzeko zotza jarriko da.

3-Izokin eta porru biribilkiak

  • 3 porru
  • Tipulin 1
  • Gurina
  • 250 gr “philadelphia” edo antzeko gazta
  • 200 gr keztatutako eta xerratutako izokin
  • Aneta

Gurinaz tipulina eta porrua frijituko dira, eta gatza gehituko zaio. Gazta erantsi, eragin eta turbinatuko da. Ordu erdiz hotzetan izango da gizentzeko. Izokin xerrak egindako kremaz beteko ditugu eta biribilkiak egingo dira. Apaintzeko, gainetik aneta botako zaio.


ON EGIN!

TXAKOLIN DASTATZEA PORTUGALETEN

Txakolin ona dastatzeko aukera izango duzu datorren ostegunean.
Txakolina dastatzen ikasi nahi duzu?
Bizkaiko txakolina desberdintzen duzu?
Txakolinaz gozatu nahi duzu?

Animatu eta eman izena. 3 euro (kopuru mugatua):
portugalete_berba@aek.org
607 625 189

2015/06/03

Badator Barakaldoko II.Mintzodromoa

Hemen da Barakaldoko II.Mintzodromoa!!! Iazko arrakasta ikusita, esperientzia errepikatuko dugu hurrengo ekainaren 11n. Anaien parkean elkartuko gara, eta taldeka, euskara #lotsarikgabe praktikatuko dugu.

Anima zaitezte eta eman izena! Baietz plaza euskaldunez bete!

NOIZ: Ekainak 11
NON: Anaien Parkean (euria egingo balu, CISeko kafetegian)
ORDUA: 10:00etan eta 18:30etan

Izena emateko: Udal euskaltegian, Hizkuntza eskolan, AEK euskaltegian eta barakaldo_berba@aek.org

Pozalagua edota Pico del Carlista

Ikasturteari bukaera emateko hauxe duzue Santurtziko Mendilagun taldeak proposatzen dizuen plana.
Bi aukera daude:
A) Soilik Pozalaguako kobak bisitatu (10:30ean hasiko da bisita)
B) Kobak bisitatu eta ostean Pico del Carlista igotzea (45 minutuko igoera)

Izena ematen duen lagun kopuruaren arabera 0 edo 3 euro kostatuko da bisita. Pagotxa!

Izena emateko ezkerraldea@aek.org helbidera idatzi eta zehaztu A edo B aukera egingo duzun eta autoa eramateko aukera duzun.



Familientzako ekitaldiak Santurtzin

Familientzako marinel tailerrak

Hilero itsasoari buruzko tailerrak antolatzen dira familiek elkarrekin honi buruz ikasteko.


Egunak: ekainak 7, 14, 20, 21eta 28
Ordua: 12:00
Lekua: Itsasoa Museoa
Prezioa: Ume eta helduak doan. 7-16 urte artekoak euro 1.
Antolatzailea: Turismo Saila


Haur zinemaldia

"Beldurraren etxea" filma ikusi ahalko dute 5 urtetik gorako umeek eta haien familiek doan.
Eguna: ekainak 12
Ordua: 18:00
Lekua: Mahastietako liburutegia
Antolatzailea: Liburutegi Sarea

2015/06/02

ARTO ARTIAN: arkezpena, solasaldia, disko azoka, trukea eta kontzertuak

Eguna: ekainaren 6a, larunbata
Ordua: -18:00etan Arto artian aurkezpen, solasaldi eta disko azoka eta trukea 
             -20:00etan kontzertuak, sarrera 5€. Lekua: Txirbilenea kulturgunea (Txabarri 6, Sestao)
Antolatzailea: Txirbilenea kulturgunea.

AHOLKULARITZA INFORMATIKOA

 
Eguna: ekainaren 4a, osteguna 
Ordua: 18:00-20:00
Lekua: Txirbilenea kulturgunea (Txabarri 6, Sestao) 
Antolatzailea: Txirbilenea kulturgunea

KAKORRATZ IKASTAROA

Eguna: ostegunero (ekainaren 4, 11, 18 eta 25ean)
Ordua: 16:30-18:00
Lekua: Txirbilenea kulturgunea (Txabarri 6, Sestao).
Antolatzailea: Txirbilenea kulturgunea