pestaƱak

Urrian Jon Arretxe Santurtzin izango dugu!


Jon Arretxerek idatzitako triologiaren azkena dugu "Hutsaren itzala" liburua. Aurrekoak "19 kamera" eta "612 euro" izan dira. Guztien protagonista nagusia Toure da, baina lehenengo liburuko egoera surrealista eta umoretsuak, gero eta serioagoak bihurtuko dira liburuz liburu.
Aurreko biak irakurtzea gomendagarria den arren, hirugarrena soilik edo Artetxeren beste edozein irakurrita baldin baduzu, urrian gurekin batera berarekin hitz egitera animatu nahi zaitugu. Egunero ez dira izaten horrelako aukerak eta!

Pico del Carlista-Kronika

Pasa den hilean Karrantza aldera abiatu ginen Bizkaiko mendebaldea hobeto ezagutzeko asmoz.
Eguraldi ederra lagun, Pozalaguako kobatik mendian gora igo ginen Pico del Carlistaren bila.
Interneteko informazioan gailurra topatzea zaila zela irakurri arren, ez zen hain zaila izan. Bertan dagoen postontzia ezusteko polita izan zen!(argazkian gure atzean dago ezkutatuta)Eta zer itxura duen jakin nahi baduzue, bertaraino igo beharko duzue.
Bertan geundenez, Torca del Carlistaren sarrera bilatzen ibili eta topatu ere egin genuen. Azken hau, mendi totorra topatzea baino gehiago kostatu zitzaigun!
Enkarterriak dituen txokoak ezagutzea merezi du! Hortaz, bertara joatea gomendatzen dizuegu.

SESTAOKO UDAKO TALDEAK


Sestaon udako bi berbalagun talde sortu ditugu, bat arrunta eta bestea gurasoentzat:

-Arrunta; ostiralero 20:00etan Duplex tabernan
-Gurasolagun: ekintzetarako elkartuko dira; igerilekura joan, jaietara, hondartzara, patinatzera... Beraz, ez dute egun zehatzik elkartzeko.

Parte hartzeko asmoa baduzue, kontaktatu dinamizatzailearekin:

sestao_berba@aek.org

UDAN ERE, IZAN BERBALAGUN!!

Barakaldon, udan ere, euskara praktikatu!!!

Barakaldon udako bi berbalagun talde sortu ditugu:

-Egunero goizez (11:00) San Bizenteko GRAN PARADA tabernan
-Asteazkenetan arratsaldez (20:00) Gurutzetako PLAZAN

Parte hartzeko asmoa baduzue, kontaktatu dinamizatzailearekin:

678626567
barakaldo_berba@aek.org

UDAN ERE, IZAN BERBALAGUN!!