pestañak

"Euskara eta kirola" solasaldia Barakaldon

Bihar, irailak 30, kirolean euskararen erabilpen eta sustapenari buruzko solasaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. San Bizenteko Clara Campoamor kultur etxean Koikili Lertxundi eta Arrate Orueta Athletic-eko jokalariak arituko dira, ETBko aurkezle den Amane Ibañezek lagunduta.Landuko dituzten gaiak hauek izango dira: kirola eta ariketa fisikoaren garrantzia, kirola eta emakumeak, kirol profesionala, euskararen presentzia eta erabilera kirol munduan ...

Aukera paregabea izango da euskarak gure kirolean duen egoera ezagutzeko. Hurbil zaitezte eta gozatu!!!

Amaieran argazkiak eta posterrak sinatuko dituzte eta eurekin argazkiak ateratzeko aukera ere egongo da.

NOIZ: Irailak 30
NON: Clara Campoamor kultur etxean
ORDUA: 17:30