pestaƱak

Santurtziko Berbalagun II. topaketa. Berbalagunak jolasean

Azaroaren 6an Gernika Parkean elkartu ginen II. Topaketa egiteko asmoz.
Bertan, iaz bezala, berbalagunak eta beste zenbait lagun elkartu ginen.
Hasteko, “Maizterra” jolasean aritu ginen, leku batetik bestera korrika. Hasteko beroketa ederra!
Ondoren, “Katu-katu”n aritu ginen, elkarren izenak ikasteko aukera izan
genuen eta berriro ere korrika egiteko pixkatxo bat.
“Maite nauzu?” galdera ere egin genion elkarri, baina gure lagunak gehiago maite zituztenez, hauek lekuz aldatu behar izan zuten
“Urpekari” jolasean ondoren, baina uste dut Bingenez gain, gutxik ulertu zutela ondo zer egin behar zen urpekaria apurtutakoan... Tira! Ez dio axola!
Barre ederrak egiteko aukera izan baikenuen.
Azkenengo jolasaren helburua, bideoan ikus dezakezuenez, elkarren puxika lehertzea zen.

Azken jolasa bukatutakoan ... Merezitako luntxa! Patata tortila, txanpi, urdailazpiko eta txaka pintxo gozo-gozoak dastatu genituen. Edaria
eta pintxoa eskuan, elkarrekin korrika ibili gabe hitz egiteko parada
izan genuen.

Ikasturteari hasiera emateko benetan modu polita!
Gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin lotsarik gabe praktikatzera etorritako guztiei!