pestaƱak

Gaboneatko apaingarri tailerra-kronika

Pasa den ostiralean Kabiezesen elkartu ginen Gabonetako apaingarriak egiten ikasteko asmoz. Bi apaingarri egitea izan zen gure helburua: elur-panpina eta Gabonetako arbola. Arbolean zintzilik edo mahai gainean jartzeko bertsioak egin zitezkeen.
Olga izan zen gure irakasle, berak eman zizkigun azalpenak; baina gero nork bere aportazioa egin zion. Horrela, apaingarri bakoitza bakarra izatea lortu genuen. Antzekoak bai, baina ez berdinak.
Hasieran, hitz eta pitz ibili ginen arren, erabateko kontzentrazioa behar izan genuenean isiltasun osoa eta bukatzeko Olentzero kantatu genuen alai. Dagoeneko etxea polit-polit apainduta dugu!

Gure aldetik, Gabon zoriontsuak eta urte berri ona izatea opa dizuegu!