2016/12/23

Gabonak Barakaldoko kultur etxeetan


Clara Campoamor zentro zibikoan
Abenduak 28
18:00 PAILAZOAK “kosmolariak. Espazioko piratak” (4 urtetik gora)
Abenduak 29
17:00 Jolas handien tartea
Urtarrilak 4
17:30 ERREGEEN POSTARIAREN BISITA. Eraman zure gutuna!
18:00 PAILAZOAK “Piramideen bila” (3 urtetik gora)

Burtzeña (kultur etxean)
Abenduak 23
17:30 Olentzeroren bisita, txokolatada eta sorpresak (3-6 urtekoak)
Abenduak 29 
18:00 TXOTXONGILOAK “Ipuin laburra”(4 urtetik gora)
(Burtzeñako kultur etxean)
Urtarrilak 4
18:00 GLOBOFLEXIA (Ekipamendu berrian; Burtzeña plaza, 9)

Errekaortu
Abenduak 23
18:00 Haurrentzako berbena. “Kantu kolore”. (Norberto Acebal kalean)
Abenduak 29
18:00 MAGIA “Liburu magikoa” (4 urtetik gora)
(Retuertoko kultur etxean)

Gurutzeta (Zentro zibikoan)
Abenduak 30
18:00 PAILAZOAK “Parranda-Tutiplén” (3 urtetik gora)
Urtarrilak 3
17:00 Bazen behin…jolasen tartea

Zuhatzu (kultur etxean)
Abenduak 30 
18:00 IPUIN KONTALARIAK “Beti lagun” (3-8 urtekoak)
Urtarrilak 4
18:00  MAGIA “Txinbili txanbala” (4 urtetik gora)

*Abenduaren 22tik aurrera  kultur etxeetan eskatu ahal izango dira ikuskizunetarako GONBIDAPENAK, agortu arte.

2016/12/22

Argazki albumen tailerra


Asteazken honetan, Portugaleteko Merkatuan, "SCRAPBOOKING" tailerra izan dugu euskaraz.

Oraingo honetan, argazki albumak egiten ikasi dugu.

Esperientzia polita eta erakargarria.


Gurasolagunen GABON JAIAren kronika

Astearte honetan Portugaleteko gurasolagunak GABON JAIA egiteko elkartu dira.

Bertan, Olentzeroren bisitaldia, kantak eta opariak izan dituzte bildutako 40 lagunek.

Zorionak eta Urte Berri on!

2016/12/21

Gabonetako apaingarri-kronika


Olga Santurtziko berbalagunak gidatutako “Gabonetako apaingarri” tailerra burutu genuen aurreko ostiralean.
Iaz elur-panpina eta Gabonetako arbola egin genituen, eta aurtengoan Pazko lorea eta Gabonetako galtzerdia. Nahiz eta esku-lan ezberdinak izan, iaz lez brillantinaz beteta amaitu genuen!
Olgak prestatutako ereduak erabili genituen apaingarriok egiteko, Cristinaren urtebetetze pastela dastatu eta elkarren laguntzaz eta konpainiaz gozatu.
Horretan eman genuen ostiral arratsaldea gozo-gozo, eta argazkietan dituzue gure esku-lanak!



2016/12/19

Dantza-plaza Santurtzin




Abenduaren 30ean, 19:00etan, Gernika parkean, Kultura eta Euskara sailak antolatuta, euskal dantzen erritmoan mugitzeko abagunea egongo da. Ez dakitenek euskal dantzen mundua ezagutzen hasteko aukera ezin hobea izango dute; beraz, dantza-plaza gustuko duenak ez dauka aitzakiarik ez bertaratzeko.


Gabonetako haur-parkea

Urtero bezala, Gernika parkean, Kabiezeseko kiroldegian eta Mamarigako frontoian Gabonetako parkea egongo da, umeek, eta horren umeak ez direnek, goza dezaten.
Ordutegia: 11:30- 14:00 eta 17:30-20:30.
Urtarrilaren 5era arte.



Olentzeroren etorrera

Santurtziko hainbat eragilek antolatuta, Olentzero-etortzea ospatuko dugu herri osoan zehar. 
Kultura eta Euskara sailak antolatuta, adibidez, kalejira izango dugu: 17:00etan Txitxarran hasi eta 18:30ean Casa Torre jauregian harrera egongo da.


Oraindik garaiz da Olentzerori gutuna idazteko!

Santurtziko Kantulagun

Ostegun honetan, abenduak 22, 19:00etan, Mamarigako Armintza tabernan hasita, berriz ere elkartuko gara euskal kantak abesteko. Oraingoan, Eguberria hurbil egonda, gabon-kantei lekutxoa utziko diegu. Anima zaitezte, bertaratu eta arratsaldea epelduko dugu abestuz.


Negu Eguna Mamarigan

Ostiral honetan, abenduak 23, harrera beroa egingo diogu neguari Santurtziko Mamariga auzoan.






Animatu eta gerturatu!

Barakaldoko berbalagunon topaketari buruzko bideoa


Hemen duzue HerriKolorek prestatu digun bideoa. Aurreko ostiralean 70 lagun bildu ginen euskaraz bizi eta gozatzeko.

2016/12/18

Barakaldon izango ditugun Gabonetako ekintza guztiak bilduta




Santo Tomas irteera 
Abenduak 21, azteazkena
10:30, Gazte bulegoa


Mintzodromoa 
Abenduak 21, azteazkena
9:30 – 20:00
Barakaldo Hizkuntza Eskolako Azterketa gelan


Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak
Tipi tapa korrika”, 6€
Abenduak 22, osteguna
17:00, Barakaldo Antzokia


Haur ludoteka, 1€
Abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra
Barakaldoko frontoia



Olentzero eguna
Abenduak 24, larunbata, 12:45etik aurrera



Alos Quartet, Aukeran Dantza eta Oreka TX
Garden”, 10-12€
Abenduak 26, astelehena
20:00, Barakaldo Antzokia



Antzezlana Cia, Arimaktore
Pox Polin eta Odoloste”, doan
Abenduak 27, asteartea
12:30 Karpa Herriko plaza


Txirri, Mirri eta Txiribiton
Erromirria”, doan
Abenduak 27, asteartea
18:30, Karpa Herriko plaza


Futbolariak eta Printzesak” antzezlana, doan
Abenduak 30, ostirala
12:30, Karpa Herriko plaza



Sardina Freskue” ikuskizuna, doan
Abenduak 30, ostirala
18:30, Karpa Herriko plaza


Zinea: “Pan”, doan
Urtarrilak 2, astelehena
12:30, Karpa Herriko plaza


Zinea: “The Snow Queen”
Urtarrilak 4, asteazkena
12:30, Karpa Herriko plaza

Alos Quartet, Aukeran dantza eta Oreka TX Barakaldo Antzokian


Iturria: euskara.barakaldo.eus

Alos Quartet taldeak “Garden” ikuskizuna aurkeztuko du  Gabonaldi programaren barruan:
  • Alos Quartet, Aukeran dantza konpainia eta Oreka TX
  • Barakaldo Antzokian
  • Abenduak 26, 20:00
  • Sarrerak 10-12 euro.
  • Sarrerak Barakaldo antzokian edo hurrengo hemen klikatuz



Txangoa San Tomas eguna ospatzeko


Iturria: euskara.barakaldo.eus

Gabonak ate joka dauzkagunez hara zer proposatu duen Barakaldoko GAZTEBULEGOAk:
  • Santo Tomas irteera
  • Abenduak 21
  • 10:30ean Gazte Bulegoan
  • Doan
  • Izen-ematea: abenduaren 19ra arte Gazte Bulegoan

2016/12/15

BISITA GIDATUA: Andra Mari basilika

Benetan interesgarri gaur egin dugun BISITA GIDATUA.

Portugaleteko Andra Mari basilika bisitatu dugu Timi eta Ana Rosaren eskutik, Basilikaren Lagunak elkarteko kideak.

Bitxikeria artistiko eta historiko ugari ezagutzeko parada izan dugu bertaratu garen 25 lagunek.

Eskerrik asko!









2016/12/14

OLentzero Barakaldon, elkarlanean sortutako ipuin polita

Hemen duzue Barakaldoko Udalak eta Hala Dzipo kultur elkarteak lankidetzan sortutako Olentzerori buruzko ipuina:


Horrez gain, hemen ere baduzue Hala Dzipok berak ondu duen gabonetako kanta:




FAMILIA TAILERRA


Hatz txotxongiloak egiteko familia tailerra CIHMAren eskutik


Barakaldoko historia eta ingurumena interpretatzeko CIHMA zentroak IGANDERO tailer eskaintzaren barruan, hara zer prestatu duen oraingoan
  • Hatz txotxongiloak
  • Abenduak 18, igandea
  • CIHMA Luis Choya Almaraz – Errekatxo auzoa
  • 12:00etatik 14:00etara
  • Gomendatutako adina: 6 – 12 urte
  • Doan
Animatu seme-alabak! Borlak eta bestelako materialak erabiliz, hatz txotxongiloak prestatuko ditugu!!
Gainera, ondo pasatu eta asko ikasiko dute!!!

20. Korrikaren kanta entzungai dugu, jada

Dagoeneko, kalean da 20. Korrikaren abestia, BatZuk leloa bere egiten duena:


Mintzodromoa antolatu du Hizkuntza Eskolak 21erako


Barakaldoko Hizkuntza Eskolak mintzodromoa antolatu du nahi duen euskaltzale orok parte har dezan. Kafea eta gailetak ziurtatuta daude.

Zer: Mintzodromoa
Noiz: Abenduak 21, asteazkena
Zer ordutan: egun osoan, 9:30, 12:30, 16:00 eta 18:30
Non: Barakaldoko Hizkuntza Eskola
Parte hartzeko: izena eman Hizkuntza Eskolan bertan





2016/12/12

Txistu eta biok-kronika


Aurreko astean elkartu ginen Irakurzale Klubaren hitzorduan Juan Luis Zabalaren “Txistu eta biok” libruaren gainean hitz egiteko.

Eleberria izan beharrean, saiakera zela argi genuen. Izenburuko protagonistetako bat, hau da, Txistu txakurra gertaeren eta hausnarketen arteko haria besterik ez da izan. Hamaika gairen gaineko hausnarketak luzatzen badizkigu ere, azalekoak dira guztiak; eta horien guztien lagungarri idazle, kantari eta abarren aipuak erabiltzen ditu etengabe. Hausnarketa gaiak, esate baterako, futbolzale prototipoa, kultura, hiltzailearen jatorriaren araberako aurreiritziak , luxua, txakur jabeak, ...

Arestian esan bezala, hausnarketak eta narrazioak tartekatzen ditu; eta narrazioan aurrera egiteko bi “azenario” erabiltzen ditu: gorpua eta amorantea, irakurleok narrazioaren amua irents dezagun. Idazlea bera eta bere txakurra (txakurra omen, ez baitakigu benetakoa den) dira protagonistak eta horien eskutik zeharkatzen dugun liburuan errealitatea eta fikzioa nahastu egiten zaizkigu: fikziozkoa den hemerotekako artikulu baten erreferentziak, inoiz gertatu ez diren gertaerak, ...

Narrazioa eta saiakera, fikzioa eta errealitatea nahasten dituen liburua duzue hau, bukaerara arte irakurtzea merezi duena.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek "Tipi-Tapa, Korrika" ikuskizuna aurkeztuko dute Barakaldon


Pirritx, Porrots eta Marimotots lagunek Tipi-Tapa, Korrika! emankizuna aurkeztuko digute:

Noiz: abenduak 22, osteguna
Non: Barakaldoko Antzokia
Zer ordutan: 17:00 eta 19:00, bi emanaldi
Zenbat: 6 euro
Sarrerak erosteko: Antzokian bertan edota webgunean

Gabonak girotzeko familia tailerra Barakaldon


Euskara Sailaren ekimenez, “Gabonak (Olentzerori gutuna, apaingarriak…) tailerra” izango dugu – Denok euskaraz, familia tailerren dinamikaren baitan.
  • Abenduak 16, ostirala
  • 17:30 – 19:00
  • Clara Campoamor zentro zibikoan
  • Izen-emateko:
    • abenduaren 12tik 15era
    • 94 478 92 41 (8:00 – 15:00)
    • euskara@barakaldo.org (zure datuak eta kontaktatzeko telefonoa bidali)

2016/12/08

Garagardo dastaketa egingo du berriro Sasiburu elkarteak

Aurreko saioaren arrakasta ikusita, Sasiburu euskara elkarteak ostera antolatu du Garagardo dastaketa:

Noiz: abenduak 14, asteazkena
Zer ordutan: 19:00
Non: Errontegiko Auzo Elkartearen lokalean (Bizkaia, 41)
Izen-emateak: sasiburu@gmail.com edo AEKn
Epea: Abenduaren 12a baino lehen

Laugar garagardo ekologikoa idango dute dastagai partaide guztiek.

2016/12/07

Txakolina dastatu eta Gernika ezagutzeko aukera txango honen bidez


Iturria: euskara.barakaldo.eus
Ardo eta garagardo dastaketen arrakasta ikusita, TXAKOLINA dakarkigu GAZTE BULEGOAk
  • Abenduak 17
  • 10:30 – 16:00
  • Lekua: Morga eta Gernika
  • Prezioa:
    • Barakaldarrek: 5,25€
    • Beste udalerrietakoek: 8,40€  

Euskal harria - Euskara herria emanaldiari buruzko bideo eta laburpena. Euskararen eguna Barakaldon.


Barakaldok aurten Euskaren Eguna ospatzeko herriko elkarte eta protagonistei eskaini nahi izan die protagonismo osoa, denok batera Gabriel Aresti idazle apartaren figura eta obra baliatuta, euskarari omenaldia egiteko.
  • Barakaldoko dantza-taldeak: Ibarra-kaldu, Laguntasuna, Erreka-Ortu
  • Hala Dzipo musika eskola (adin guztietako musikariak)
  • Dantzariak (Zuhaitz, Iholdi)
  • Musikariak (Unai, Alberte, David, Eider, Endika, Aitor Gorostiza…)
  • Rapero gazteak: EH 2000
  • Zeinu-interpretea (Yasmina)
  • Barakaldoko Kilika Bertso Eskola
  • Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon elkartea
  • Aritz Garcia diseinatzaile grafikoa

Handia izan zen!!! Antzokiak handiek baino ez dituzte betetzen; aurrekoan Barakaldoko elkarte eta artistei esker, #EUSKARA-k bete egin zuen Barakaldo Antzokia.
Korrikaren leloa ere plagiatuta, egun hartan BAT(euskara) ZUK lagunduta, BATZUK (asko) bihurtu baitzen.
Hementxe duzue ikuskizunaren laburpena:


Barakaldo, beste begirada bat


Nola ikusten duzu Barakaldo? Nola ikusten gaituzte hemendik kanpo? Zer dakizu Barakaldori buruz?
Hona hemen Barakaldori egindako beste begirada bat: ez hain grisa, ez hain itsusia, ez hain erdalduna!

Mintzaneten aurkezpena


Mamarigan batu ginen Mintzaneten berri jasotzeko gogoz. Hizlariek emandako azalpen argiez gain, Piliren testigantza (erabiltzailerik nagusiena, 91 urtekoa bera) eta Santurtziko erabiltzaileetako baten, Mertxe Gonzalezen, bizipenak ere entzun genituen.

Berbalagunen bezala, euskaldunak elkartu eta hizketan jartzen ditu. Hala ere, ezberdintasuna egon badago, ordenagailu bidezkoa baita eta bi lagunek hartzen dute parte elkarrizketetan: bidelaria (euskalduntzeko bidea egiten ari dena) eta bidelaguna (euskalduntzeko bidean lagun izango duena).
Haien hitzetan, honetan bai ala bai hitz egin beharra dago, biren artekoa baita elkarrizketa.

Honetaz gain, erabiltzaileen %80 Euskal Herrian bizi da, baina beste %20 munduan zehar barreiatuta dago. Honen adibide garbia izan zen “Mintzanet eguna” izan zen, non Argentina eta Euskal Herria arteko, Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko mintzodromoa gauzatu zen.

Benetan interesgarria denez, ezagutzera eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

BISITA GIDATUA

Izena eman abenduaren 14a baino lehen.

600 482 022

portugalete_berba@aek.eus 


GURASOLAGUN. Gabonetako apaingarriak Sestaon

Etxeko txikitxoenekin gabonetako apaingarriak egiten ikasi nahi? Horrela bada, ez galdu aukera eta eman izena!
Abenduaren 12an, astelehena, 18:00etan, Sestaoko AEKn
Plaza kopurua mugatu da!

2016/12/01

Barakaldoko berbalagunon topaketa Nafarroa Kanta taldeak girotuta

Barakaldoko Berbalagunok topaketa egingo dugu Nafarroa Kanta taldeak giroturik, horrez gain, elkar ezagutzeko jolas eta zozketak izango ditugu.

Noiz: Abenduak 16, ostirala
Non: Gran Parada taberna, San Bizente kalea
Zer: Musika-kantu poteoa
Zer ordutan: 19:00



Barakaldoko Fieltro tailerreko argazkiak




Marijo Santurtziko berbalagunari esker, arte hutsa egin genuen gainerakook. Mila esker eta hurrengora arte!!

2016/11/28

TOPAKETA + KANTARI

Portugaleteko BERBALAGUNEN TOPAKETA eta PORTUGALETE KANTARI. Egun berean bi ekitaldi, eta biak primerakoak.

Arratsaldeko 19:30ean BERBALAGUNEN TOPAKETA hasi zen. 70 lagun elkartu ginen, elkar ezagutzeko jokoak, pintxo ederrak, Aitor Txarterina bakarrizketaria, trikitilariak eta hainbat Korrika kamiseten zozketa egin genituen. 



Eta horren ostean, 21:00etan, PORTUGALETE KANTARI. Beste hainbeste lagun elkartu ginen, abestu eta EUSKARA PRAKTIKATU.