pestañak

ANTZERKIA FAMILIENTZAT

Igande honetan, familientzako antzerkia izango dugu Portugaleten, "Ipuinak dantzan" ikuskizuna, Apika taldearen eskutik. Hitzek eta musikak elkarrekin egingo dute dantza saio berezi honetan.
Momentu batzuetan musika izango da protagonista, eta besteetan ipuinak; kantak eta ipuin musikatuak ere entzungo ditugu.
Umeak heldu batekin batera egongo dira.
Eguna: urtarrilak 3, igandea
Ordua: 12:00
Lekua: Rialia museoa
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura Saila
Animatu eta etorri!