pestaƱak

Berbalagunok San Bizenteko jaietan!!


San Bizente eguna (urtarrilak 22, ostirala) primeran ospatzeko hainbat aukera izango ditugu:

Hasteko, etxeko txikiek (eta nagusiek ere), Oliver magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute. 12:00etan Velazquez plazan izango da.

Gau partean, 19:30ean, pintxo dastaketa mundiala izango dugu Martxoak 8 plazan (Union Sport tabernaren aurrean). Giro ona, berbalagunak, euskaldunak, pintxo goxo-goxoak.... Galdu behar al duzue?

Animatu eta etorri, zuen zain egongo gara! 

Zer: Oliver Magoa
Non: Velazquez plaza
Noiz: urtarrilak 22, ostirala
Ordua: 12:00etan

Zer: Pintxo dastaketa
Non: Martxoak 8 plaza
Noiz: urtarrilak 22, ostirala
Ordua: 19:30ean