pestañak

New Orleansko Cyrano antzelana umeentzat

"Cyranok Roxane maite du baina bere itxurak, sudurrak zehazki, konplexuz betetzen du eta ez du Roxanaren maitasuna merezi duenik sinesten. Hori dela eta, ez da bere amodioa adierazten ausartzen. Christianek, Cyranoren lagunak, aldiz,  erakargarria eta baldarra izanik, Roxanaren bihotza bereganatuko du.Cyrano Roxani zuzendutako  eskutitzak  idazteko prest agertuko da, gertuago egon ahal izateko eta nolabait ere, gezurrezko maitasun hori bizi ahal izateko. Gertaera batzuren ondoren Roxanak eskutitz horiek benetan nork idatzi dituen jakingo du eta bere buruari aitortuko dio nor maite duen egiazki, baina adierazi nahi dionean beranduegi izango da. 

Helduentzako drama hau abiapuntutzat harturik, Olga Margallo eta Antonio Muñoz de Mesak haurrei zuzenduriko ikuskizun zoragarri hau idatzi dute, XX. mendeko New Orleansko jazz eskola batean kokatuz. " (Serantes Kultur Aretoa)

Santurtzin ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan:

Eguna: urtarrilak 24, igandea
Ordua: 12:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 57 minutu
Ikusleak: 6 urtetik gorakoak izatea gomendatzen da
Sarreraren prezioa: 4 euro
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa