2016/02/29

PORTUGALETEKO MARTXOKO EUSKARAREN AGENDA


OTSAILEKO PORTU KANTARI


Hotza, euria, haizea... baina Portugalete Kantari atera zen kalera hilero bezala, eta abestu, gozatu eta euskara praktikatu genuen. Hori bai, arkupetan eta tabernetan ibili ginen, bestela...
Ez zen makala izan eguraldi horrekin 40 pertsona baino gehiago biltzea.
Zorionak eta eskerrik asko musikariei, kantariei eta antolatzaileei.
Hona hemen bideo bat eta zenbait argazki nolakoa izan zen ikus dezazuen.





Kultur Etxeko sagardotegia


2016/02/26

Kontrapublizitate tailerra-kronika


Tailerrera buruan galdera sorta genuelarik heldu ginen: “Zer ote da kontrapublizitatea?”, “Zer egingo dugu?”, “Zer kontatuko digute?”, ...
Hasieran, inolako azalpenik eman gabe, mahai gainean zeuden produktuak osasungarritasun mailaren arabera sailkatzeko eskatu ziguten; eta gure usteei jarraiki egin genuen, baina “usteak, erdia ustel” pentsatzen duguna baino errealagoa dela.

Behin sailkapen lana bukatuta, Janirek eta Mirenek publizitatean maizegi agertzen diren gezurrei buruz hitz egin ziguten, irudien eta kolorearen erabilpenari buruz, araututako eta arautu gabeko izendapenei buruz, elikagaiei eransten dizkietenei buruz, ...

Informazio guztia jaso ondoren, mahaietara bueltatu ginen eta hasierako banaketa aldatzeko aukera izan genuen. Hala ere, gaia korapilatsua da, eta nahiz eta bigarren aukera izan; honetan ere ez genuen erabat asmatu. Lekuz kanpo zeuden produktuak zeintzuk ziren esan ziguten eta hauei buruz hitz egin genuen.

Honetan parte hartutakook asko ikasi genuen, hemendik aurrera gure egunerokotasunean kontuan hartuko dugulakoan nago. Honengatik guztiagatik, MGA(VSF) Herrien bidezko elikadura taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu hainbeste ikasteko aukera emateagatik.

Santurtzi Kantariren estreinaldia-kronika

Hainbesteko gogoz itxaroten genuen eguna heldu zen ... Igandea! Aurreko astearteko entseguan jada urduritasuna nabaritu genuen, egunero ez baita estreinaldirik egiten.

Entseguan, bakoitzak eramandako janari, edari, kitarra, pandero, gogo eta konpainia ona nahikoak eta soberan izan ziren ondo pasatzeko!

Igandean, 12:30ean eman behar genion hasiera, baina harrigarria iruditu arren, lehenago hasi ginen eztarriak berotu nahian. Gernika parkean hasi ginen estalpean, baina eguzkia eta eguraldi ederra lagun, aterpetik atera eta Kagonillos plazara abiatu ginen. Bertan, gurekin batera abesteko prest zeuden lagun gehiago topatu genituen. Honen ostean Txitxarrara abiatu ginen eta kantutegiarekin bukatu ostean eskaerak hasi ziren. Hurrengorako ikasten has zaitezten, hauek dituzue abestirik arrakastatsuenak: gogoaren baitan, pottoka eta greziako itsasontzia.

Eskerrik asko gurekin batera aritutako Trapagaran kantuzekoei eta Mamarigako Kultur Etxean pandero ikastaroan dabiltzanei!
Hurrengo hitzordua apirilean izango da; beraz aurrekoan egon ala ez: Animatu eta etorri gurekin kantatzera!

Sukaldaritza dibertigarria-kronika



Arratsaldeko 17:00etarako elkartu ginen guztiok Mamarigan. Gose izateko nekatu beharra genuela pentsatu genuen eta Makarenak paratxutea atera zuen motxilatik. Han ibili ginen gora eta behera astinduz. Hasieran lekuz aldatzeko, gero perretxikoa egiteko, pilota zulotik sartzeko eta azkenik erdiko zuloan kokatutakoak pilota harrapatzeko.

Pilota azkenekoz hartu zenerako goseak ginen eta sukaldera jaitsi ginen. Bertan mahaiak, platerak eta janaria prest genituen! Umeak izan ziren sukaldariak eta helduak laguntzaile. Irudimen handiz egindako platerak prestatu genituen. Artelanak jateko “penaz”, baina askal ordua zenez, hain gogotsu prestatutakoa jaten hasi ginen. Hau askari gozoa!

Bukatutakoan, oraindik jolasteko gogoa genuen eta han ibili ginen pixkatxo baten ere iji eta aja!
A ze ondo pasa genuen! Mila esker Urtxintxari eta Makarenari!

MUNOA PARKEA EZAGUTU NAHI?

Barakaldar askorentzat misterioa izan da beti Munoa parkea. Zer egongo ote zen harresi horren atzean? Ze sekretu gordeko ditu? Ba orain, horiek argitzeko aukera daukagu, gainera, euskaraz!

Martxoaren 10ean, ostegunarekin, goizeko 10:30ean bertara joango gara eta bisita gidatua gozatuko dugu. Zuek ere etorri nahi duzue?

Gurekin etortzera animatzen bazarete, bidali e-posta barakaldo_berba@aek.eus helbidera edo whatsapp mezua 678626567 telefono zenbakira. Leku mugatuak daude, beraz, lehen bait lehen egin...

Zer: Bisita gidatua Munoa parkera
Noiz: Martxoak 10
Ordua: 10:30
Non: Llano kaleko 61.eko iturrian
Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus

2016/02/24

FAMILIENTZAKO TAILERRA

Familientzako sormen tailerra: LAGUN BERRIAK, LIBURUAK. Ipuinak eta arte plastikoak. 3-4 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat.
Eguna: otsailak 26, ostirala
Ordua: 17:30 - 19:00
Lekua: Santa Klara
Inskripzioak: 944 729 309 Lantegi bakoitza egiten den astean. Plaza kopurua mugatua: 24 lagun saioko. Umeak heldu batekin egon behar dira.

2016/02/23

Sestaoko MINTZODROMOA


Eguna: martxoaren 10a
Ordua: bi saio > 10:30-11:30
                          > 18:30-19:30
Lekua: > Goizeko saioa Angela Figuera institutuko gimnasioan
             > Arratsaldeko saioa Gaztelekun
Izen ematea: martxoaren 7a baino lehen (678422521 telefonora deitu/ WhatsApp-a idatzi edo sestao_berba@aek.eus emailera mezua bidali).

ANIMA ZAITEZ!

2016/02/22

PORTU KANTARIREN ENTSEGUA

Badator hilaren azken ostirala, eta, horrekin batera, PORTU KANTARI.
Baina ondo abesteko entsegua egin behar da...
Astearte honetan, otsailak 23, Santa Klaran, 19:30ean elkartuko gara.

Katixa Agirreren "Atertu arte itxaron" kronika

"Zorionez, bi belaunaldietako pertsonek osatzen dugu Santurtziko Irakurzale Kluba, eta horrek bi prisma ezberdinetatik ikustarazten dizkigu irakurketak. Katixa Agirreren “ATERTU ARTE ITXARON” (Elkar, 2015) bere lehenengo nobelak ez gaitu epel utzi, taldean iritzi kontrajarriak egon arren.

Liburuan bi hari nagusi aurki ditzakegu:

Bata, orainaldikoa, Ulia eta Gustavoren harremanaren bitartez. Bikote protagonistak, bere bizimodu eroso eta “bikote perfektuaren” irudia islatuz, ez du hasieratik irakurleengan inolako sinpatiarik eragiten. Oso ondo prestatuta eta ezagutza handia duen belaunaldi bat erretratatzen digu idazleak.

Bestea, iragan ez urrunekoa, ikusi nahi ez duguna baina oraindik gugan eragin handia daukana. Alegia, gure gurasoena izan daitekeen belaunaldia dugu hau. Era sotilean, gurasoengandik jasotako gehiegizko babesa kritikatzen da liburuan.

Aipatutako hariak josteko gertaera eta pertsonaiez baliatzen da. Esate baterako, Gasteizko martxoaren 3ko eta Madrilgo maiatzaren 11ko gertaerak, Sarah kazetariaren agerpena, euskal gatazka, … eta narrazioaren tonua aldatuz agertzen zaigun Britten musikariari buruzko ikerketa. Azkenean maisuki lotzen (edo askatzen) diren hari asko daukagu erraz irakurtzen den baina asko pentsarazten duen eleberri honetan.

Gaur egungo zein atzotik argitu gabeko arazoak bere/gure gain hartzeko gaitasunik gabe, batez ere bere/gure utzikeria eta epeltasunagatik. Hori dela eta, oso sarkasmo fin baten bitartez, idazleak pertsonaiak eta egoerak erabiltzen ditu, ideiak birmarkatzeko ia adjektiborik erabili gabe, esaldi esanguratsu eta adierazgarrien bidez, hala nola barne edo kanpo elkarrizketetan airean marraztuko liratekeen hitzak orrialdean kokatuz, irakurlea ernatuko lituzken zaplaztekoak emateko." (Joxi Martin)



TUPPER SEX: plazerra emakumeena ere bada

Emakumeak eta plazerraren inguruko oinarrizko hausnarketa bat egingo da parte hartzaileen artean eztabaida bat sortuz eta hainbat jostailu erotikoren aurkezpen eta azalpenen bitartez Emakumeen plazerraren anatomiaz mintzatuko gara. Emakumeek aukera izango dute jostailu edo materialekin (lubrikanteak, bibratzaileak, kegel ariketak egiteko bolak eta abarrekin) esperimentatu ahal izateko era erlaxatu eta dibertigarri batetan.

Formatzailea: Lahia- Nahia sexologia elkartea
Eguna: Martxoaren 4a, ostirala
Ordua: 17:30 – 20:30 (3 ordu)
Tokia: Sestaoko Musika Eskola. 9. Gela
Antolatzailea: Sestaoko Udala, Berdintasuna 

Tailerra irekia izango da baina tokiak mugatuak, egunean bertan kopurua bete arte sartzen direnek hartuko dute parte.

2016/02/17

MAGOA UMEENTZAT

Umeentzako magia, ostiral honetan. Marsel magoa "Magiak potagiak" lanarekin.
Sarrerak aretoaren kanpoaldean banatuko dira saioa hasi baino ordu erdi lehenago, eserlekuak bete arte.

Eguna: otsailak 19, ostirala
Ordua: 18:00
Lekua: Santa Klara

2016/02/16

BIDALI ZURE MEZUA

Egun gutxi falta da MAITASUN MEZUAK bidaltzeko epea amaitzeko. San Balendin pasatu da eta oraindik ez zaizu inspirazioa etorri?

Azken eguna: otsailaren 26a, ostirala
Mezuen neurria: 10 - 25 hitz
Nora bidali: 600 482 022 telefonora WhatsApp bidez.

Saria: Pando Aisiako SPArako BI SARRERA.

2016/02/12

HERRI JOLASAK, kronika eta argazkiak

Otsailaren 9an elkartu ginen Berbalagunak Sestaoko Pilotalekuan 9:30ean HERRI JOLASETAN parte hartzeko prest. Bertan hiru talde egin genituelarik, gorriak, urdinak eta berdeak, lehiari ekin genion.

Hasteko, lokotx jolasa egin genuen, ondoren, txingak eta zaku lasterketa, jarraitzeko, soka tira eta bukatzeko, irritzi-lehiaketa, a zer nolako irritziak batzuenak!

Talde gorriak irabazi zuen eta txalo artean jaso zuten saria taldekideek, gora zuek!









2016/02/11

PORTUGALETEKO BERBALAGUN TALDEA TELE-7n

Aste honetan TELE-7 telebistaren bisita jaso genuen.
Talde bateko berbalagunekin aritu ziren; hain zuzen, asteazkenero, goizez, Why Not tabernan biltzen direnekin. Ez zeuden guztiak, baina egon zirenak han aritu ziren taldearen dinamikaz eta gaiez.

Albiste honetan aipatzen den bezala, BIDELAGUNAK behar ditugu. Euskaraz ondo moldatzen diren euskaldunak, eredu izateko gainontzeko berbalagunentzat.

Animatu eta parte hartu: portugalete_berba@aek.eus / 600 482 022

2016/02/10

Santurtziko Irakurzale Klubak "Lili eta biok" irakurriko du



Santurtziko Berbalagun taldeak

Hauek dira gaur egun Santurtzin dauden taldeak. Kasik egunero eta hainbat ordutegitan. Animatu eta izena eman!
Lotsarik gabe praktikatu gurekin!

2016/02/09

INAUTERIEN TOSTADA LEHIAKETA PREST

Eta saria ere bai. Saridunak etxeko postreen liburu goxo hau jasoko du.
Eraman eginda etxetik lehiaketan parte hartu nahi baduzu, edo etorri ikastera nola egiten diren.
EUSKARA GOXOA, LOTSARIK GABE.

Eguna: Otsailak 11, osteguna.
Ordua: 19:30
Lekua: Zubeldia kaleko txokoak.
Izena eman: portugalete_berba@aek.eus / 600 482 022

BIDELAGUN BILA GABILTZA

Portugaleten BIDELAGUN BILA GABILTZA.
Euskaraz ondo badakizu eta konpartitu nahi baduzu, euskara mantendu nahi baduzu; azken finean, EUSKARA PRAKTIKATU nahi baduzu, BERBALAGUN izan zaitez eta lagundu euskaraz ikasten ari denari.
Taldeen egutegia eta ordutegia blog honetan kontsultatu ahal dituzu; "ordutegiak" atalean ikus ditzakezu.
Izena emateko: portugalete_berba@aek.eus edo 600 482 022

2016/02/08

Santurtziko jauzi ikastaroaren kronika



Hitzordua 18:30ean izan arren, hainbat lagun lehenago hurbildu ziren beroketa egiteko asmoz. Pixkanaka-pixkana jendea heldu zen eta ikastaroari hasiera eman genion. Irakasle lanean ibili ziren Jone eta Itziarri esker jauzien oinarrizko pausuak ezagutu eta praktikatu genituen. Zenbait jauzi praktikatu genituen eta ondoen ikasi genuena Zazpi jauzi izan zen. Oso pozik bukatu genuen eta errepikatzeko gogoz!

2016/02/05

INAUTERIETAKO TOSTADA LEHIAKETA

Ikasi nahi baduzu inauterietako tostadak egiten, edo lehiaketan parte hartu nahi baduzu (ekarri tostadak eginda etxetik), orain daukazu aukera.
EUSKARA PRAKTIKATUko dugu eta ondo pasatuko dugu berbalagunon artean.

Eguna: otsailak 11, osteguna
Ordua: 19:30
Lekua: Zubeldia kaleko txokoan.
Izena eman: portugalete_berba@aek.eus / 600 482 022


Euskal inauteria Barakaldon

Lantzeko inauteria, Altsasukoa, Goizueta, Markiña edo Tuterakoa. Horiek guztiak ikusteko aukera izango dugu gaur Barakaldoko Herriko plazan, euskal inauterien emanaldiak emango baitio hasiera inauterien lehenengo asteburuari.

20:00etan abiatuko da kalejira Bide Onera plazatik, 20:15ean Herriko plazan emanaldia hasiko delarik.

Laguntasuna, Amaia, Ibarra-kaldu eta Erreka Ortu dantza taldeko kideek eskainiko dute emanaldia. 
Hurbil zaitezte eta gozatu euskal inauteria!!!!

Noiz: Otsailak 5, ostirala
Non: Herriko plazan
Ordua: 20:15

2016/02/04

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots: "Amalur"

"Pirritx eta Porrotx Marimototx bisitatzera joango dira. Marimotots baserri batean dago Ilargirekin baserritarra izateko ikasten. Gaur denok lagunduko diote Ilargiri, haurdun dagoelako.

Baserritarrak zerua interpretatzen daki, izarrak eta hodeiak ondo baino hobeto ezagutzen ditu eta hurrengo egunetarako zein eguraldi datorren ere aurreikus dezake. Berarentzat lurra ama da eta biok zaintzen dute elkar. Sendabelarrez ere badaki, animaliekin bizi da eta euskara zaintzen du.

*3 urtetatik aurrera gomendagarria." (Serantes Kultur Aretoa)

Eguna: otsailak 28, igandea
Ordua: 2 saio izango dira, 16:30ean eta 18:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: 6 euro
Iraupena: 75 minutu
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

*Adi! Oso leku gutxi geratzen da!


Ken 7 taldearen kontzertua

Ken 7 musika taldea Santurtzin izango da “PHOENICOPERUS” lana aurkezten. Dagoeneko, oso leku gutxi geratzen da; beraz azkar ibili beharko duzue ikusi ahal izateko.

Eguna: Otsailak 19, ostirala
Ordua: 20:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: 18 euro arrunta / 15 euro bazkideentzat
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

Agate Deuna Santurtzin

Agate Deunare bezperan ikastetxee, euskaltegi, elkarte, eta abarrekoak kantatzera ateratzen dira urtero kalez kale kantatzera.
Aurten, Santurtziko abesbatzak kantatzera aterako dira; bakoitza herriko gune ezberdin batetik. 20:30ean Gernika parkean guztiak elkartuko dira elkarrekin kantatzeko. Ikusgarria izango da!

Sagardotegia!


Heroiak antzezlana


"Gerrako hiru beterano soldadu ohien egoitza batean bizi dira. Enrique herrena da, Gustavok agorafobia du eta Felipe maiz zorabiatzen da, buruan daukan metraila puska bat dela medio. Gerrako zauriak. Gure hiru heroiek (lau, zerrendari gehitu ezkero txakur baten harrizko estatua txiki bat) erabaki dute bizi diren egoitzatik ihes egin behar dutela. Nora ordea? Indotxinara? Alboko herri batera? Ala mendi tontor batera, lertxunen artean haizea dabilen toki batera?

Gërald Sybleyras frantziarraren “Le vent des peupliers” (Haizea lertxunetan) izeneko lanaren euskarazko bertsioa, Ramon Agirrek egina. Lau izendapen izan zituen Sybleyrasen lanak Molière sarietan, eta bere ingelesezko moldaketak, Tom Stoppardek eginak, komedia onenaren Laurence Olivier saria irabazi zuen 2006an." (Serantes Kultur Aretoa)


Eguna: otsailak 18, osteguna
Ordua: 20:30
Iraupena: 90 minutu
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: sarrera arrunta 10 euro. Berbalagunentzat 5 euroan eta eskaera egiteko azken eguna otsailaren 15a, astelehena, izango da. Eskaera Santurtziko AEK euskaltegian egin behar da eta momentuan ordaindu. Sarrerak antzezlana hasi baino 20 minutu lehenago banatuko dira aretoaren sarreran.
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

Kontrapublizitate tailerra


Familientzako sukaldaritza dibertigarria!


Santurtzi Kantariren estreinaldia!


Umeentzako ipuin kontalaria

Santurtziko Liburutegi Sareak hilero antolatzen ditu umeentzako ekitaldiak. Hauexek dituzue otsailekoak:

Otsailaren 11n, osteguna, 17:30ean Liburutegi Nagusian. 5 urtetik gorako umeentzat.

Otsailaren 24an, asteazkena, 17:30ean Liburutegi Nagusian. 5 urtetik gorako umeentzat.

Agate Deuna Barakaldon (II)

Otsailak 4; Agate Deuna bezpera; kalera irten eta elkarrekin abesteko unea iritsi da! Eztarriak prest al dituzue? Ba anima zaitezte, Barakaldoko auzo guztietan izango duzue elkarrekin kantatzeko eta ondo pasatzeko aukera...

San Bizente: Laguntasuna taldea 18:30ean, Hala Dzipo musika eskolako koroa 19:00etan (elizako plazan)
Erreka Ortu: 17:45ean kioskoko plazan
Bagatza: 20:00etan Ibarra kaldun

Hauek dira jaso ditugun deialdiak, baina ziurrenik beste auzoetan ere aritu ahal izango zarete; animatu eta parte hartu!

Eta gogoratu: bihar (otsailak 5) eta igandean, Agate Deuna baselizara igotzera animatu!!! 

2016/02/03

HERRI JOLASAK

Etor zaitez euskaraz herri jolasetan parte hartzera: txingak, soka tira, lokotxak, zaku lasterketa eta irrintzi lehiaketa!

Eguna: otsailaren 9a, asteartea
Ordua: 9:30-11:30
Lekua: Sestaoko pilotalekua, Las Llanas


2016/02/02

Agate Deuna (I)

Aste honetan gure herriko ohiturekin bat egiteko aukera izango dugu, Agate Deuna izango delako, eta beraz, bezperako koplak abestera aterako gara. Baina horretarako abestia ondo ikasi behar da eta pixka bat entsaiatu ezta?
Ba hemen duzue parada izugarria! Bihar, hilak 3, osteguna, San Bizenteko Clara Campoamor kultur etxeko kafetegian elkartuko gara entsaiatzeko. 

Animatu eta etorri! Ea abesbatza berria prestatzen dugun!! kar, kar

Noiz: Otsailak 3, osteguna
Non: Clara Campoamor kultur etxeko kafetegia
Ordua: 18:30

2016/02/01

MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA

Otsailean zehar, zure MAITASUN MEZUAK bidal ditzakezu WhatsApp bitartez, Berbalagun telefonora: 600 482 022 eta sari ederra irabazi: Pando Aisia kiroldegiko SPArako bi sarrera.
Mezuek 10 eta 25 hitz arteko luzera izan behar dute, eta otsailaren 26a baino lehen bidali.