pestañak

ERROMERIA PORTUGALETEN

Ostiral honetan, euskal dantzak egitea gustuko baduzu, une bat disfrutatzeko aukera daukazu Aiko taldearekin. Animatu eta eraman zure lagunak. Ondo pasa eta EUSKARA PRAKTIKATU!
Eguna: apirilak 1, ostirala
Lekua: Portugaleteko kioskoa (euria eginez gero, merkatuan)
Ordua. 19:00

PORTUGALETEKO APIRILEKO EUSKARAREN AGENDA


JAN TA JABE

Ostegun honetan gure elikaduraren mito eta errealitateak ezagutzeko parada izango dugu, eta, horrez gain, sagardo dastaketa egiteko aukera.
Eguna: martxoak 31
Ordua: 19:00
Lekua: Portugaleteko merkatua

ARGAZKI LEHIAKETA MARTXAN

Abian da ARGAZKI LEHIAKETA.  
Aste Santuko oporrak argazkiak egiteko aukera paregabea da! 

Zure Portugaleteko lekurik gogokoenaren argazkia bidali, eta azaldu testu labur batean (30-50 hitz) zergatik duzun gustuko.

portugalete_berba@aek.eus helbidera bidali.
Azken eguna: apirilak 15

Barreterapia-kronika


Pasa den astelehenean barreterapia saioa egin genuen Santurtziko Berbalagunek antolatuta. Hamabost bat lagun izan ginen bertan, eta primeran pasatu genuen, ume txikiak genirudien. Hainbat jolas egin genituen, eta guztiek xede bera izan zuten: barre egitea. Irakaslea bikain aritu zen, uneoro partaideok animatu gintuen eta. Azkar batean konfiantza hartu genuen, baita lotsa zeharo galdu ere. Nire lehenengo saioa izan bazen ere, dagoeneko hurrengoa noiz antolatuko zain nago.

Eskerrik asko Andoniri saioa emateagatik eta Zuberoari kronikagatik!

Berbalagun 2016



Santurtziko Berbalagunon prentsaurrekoa!



Kakorratz tailerra-kronika

Pasa den asteazkenean elkartu ginen kakorratz tailerrean. Batzuek zerbait bazekiten eta beste batzuek ezer ez; baina Marijo hastapenetatik hasi zen. Hainbat puntu mota daude: baxua, altua, nimiñoa, ... eta horiek praktikatu ostean hasi ginen buruan genuena egiten.

Batzuek txalekoa, kutxa, manta, ... bukatzeko astirik ez genuen izan. Hala ere, ez gaude arduratuta jakin badakigulako apirilean izango dugula hurrengo hitzordua.

Hortaz, guztiok animatu nahi zaituztegu gurekin batera aritzera.

Ardo eta gazta dastaketa Barakaldoko Hizkuntza Eskolan


Hizkuntza Eskolako lagunek ardo eta gazta dastaketa mundiala antolatu dute. Ostegunean izango da, hilak 17, arratsaldeko 18:15ean. 
Zeozer desberdina ikasteko aukera izango da bertan. Zergatik ez zarete animatuko ba? Horrela bada, bidali posta elektronikoa lehen bait lehen kartelean agertzen den helbidera.

Egin topa euskaraz!

Non: Barakaldoko Hizkuntza Eskolan
Noiz: Martxoak 17, osteguna
Ordua: 18:15

TAILERRA Portugaleteko Gazte Gelan

Tailer elebiduna egingo da Portugaleteko Gazte Gelan: "Egin kortxoa oharrak eta argazkiak eskegitzeko". 14-30 urte bitarteko gazteentzat.
Eguna: martxoak 16, asteazkena
Ordua: 18:00
Lekua: Gazte Gela (San Roke parkea)

Santurtziko berbalagunen prentsaurrekoa!



















Santurtzin duela 8 urte jarri zen martxan Berbalagun egitasmoa, eta honen motorea beti izan zarete berbalagunak. Oraingoan zuei eman nahi dizuegu hitza eta zuek azaldu zertan datzan eta zer balio erantsia duen egitasmoak.

Ondokoa da hitzordua:

Eguna: martxoak 18, ostirala
Ordua: 11:00etan
Lekua: La Viuda kafetegian

Animatu eta kontatu zure esperientzia!

Pintto-pintto haurrentzako antzezlana

Txontxongilo eta antzezleen lan honek Pintto gure txakur kutuna ekarriko digu eta umorez kontatuko digu adiskidetasuna zein gauza handia den.
Garbitegi bateko langile ipurterre, ordenatu eta beldurtiak arauak betetzen ez dituen lankide dibertigarri, jostagarri eta desordenatua izango du.

Baina halako batean garbitegian txakur-kume bat agertuko da eta hankaz gora jarriko du lankide biek mundua ikusteko duten modua. (Serantes Kultur Aretoa)

Eguna: martxoak 20, igandea
Ordua: 12:30ean
Iraupena: 50 minutu
Lekua: Serantes Kultur Aretoan
Prezioa: 4 euro
Adina: 3 urtetik gora gomendagarria
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

"Zer dakizu Santurtziri buruz?" irabazlea eta erantzun zuzenak

Otsailean zehar Santurtziri buruzko galderak erantzuteko aukera egon zen. Hainbatek zuzen erantzun zuten, baina irabazlea bakarra izan da eta zinemarako 2 sarrera jaso ditu. Zorionak Sandra Rodriguez!
Segidan dituzue galderak eta erantzun zuzenak:

Noiz utzi zion Txitxarrak Portugalete izateari Santurtziko auzo bihurtzeko?
-1866an
-1910ean
-1933an

Zergatik du Sotera izena herriko traineruak ?
-Kai inguruko zonaldea horrela deitzen zelako.
-Sardina-saltzaile baten omenez
-Erabaki zen egunean (otsailak 10) santutegian agertzen zen birjina bat zelako.

Noiztik da herriko festa nagusia Karmengo Ama?
-1827tik
-1907tik
-1927tik

Zien izan zen Zarama musika taldearen lehen diska?
-Indarrez
-Gaua Apurtu arte
-Dena Ongi dabil

Zenbat urte ditu udaletxeko eraikinak?
-98
-110
-125

Zein da Santurtziko kalerik luzeena?
-Antonio Alzaga
-Jose Miguel Barandiaran
-Iparragirre kalea
-Reina Victoria ibilbidea
-Murrieta kalea

Nola zuen izena1937an Santurtzitik gerrako umeak atzerrira eraman zituen itsasontziak?
- Cuba
- Habana
- Patricia

- Zein izen du Santurtzin “el delfín verde” izenaz ezagutzen den kaleak?
- Ildefonso Arrola
- Segismundo Segurola
- Auora Vildosola

Zein lanbide izan zuen Maria de Renteria santurtziarrak?
- Saregilea
- Kontrabandista
- Itsas-lapurra

MUNDUA JATEN ARI AL ZARA?

Martxoaren 17an, osteguna, elikadurari buruzko tailer bat egingo dugu Mugarik Gabeko Albaitarien eskutik.
Ordua: 19:30
Lekua: Santa Klara

TAILERRA GURASOLAGUNENTZAT

Aste honetan, ostegunean, tailer bat egin dugu Asti Leku ikastolan.
URTXINTXA taldeak eman du: SUKALDARITZA TAILERRA, PLATER DIBERTIGARRIAK.
Bertan 20 guraso eta ume aritu dira, Asti Leku eta Kanpazar ikastoletakoak.
Hurrengoan gehiago eta hobeto!




SESTAOKO MINTZODROMOA, argazkiak eta kronika

Martxoaren 10ean egun ederra pasa genuen Sestaoko euskaldunok Mintzodromoan mingainak astintzen!

Bi saio egin genituen, goizekoa 10:30ean izan zen Angela Figuera institutuan eta jende andana elkartu zen bertan, besteak beste, berbalagunak, Angela Figuera eta Saturnino de la Peñako Batxillergoko ikasleak eta euskaltegietako ikasleak. Arratsaldekoa, berriz, 18:30ean egin zen Gaztelekun, parte hartzaile gehienak berbalagunak eta euskaltegietako ikasleak izan zirelarik.
Mintzodromoko hiru gaien inguruan berba egin ostean, goizeko zein arratsaldeko saioan, denok elkartu ginen hamaiketakoa eta askaria egiteko.

Mila esker denoi zeuen parte hartzeagatik!
 

GOIZEKO SAIOA






                               ARRATSALDEKO SAIOA




PORTUGALETEKO LEKURIK GOGOKOENA?

  • Beste lehiaketa bat: ARGAZKI LEHIAKETA.
  • Zein da zure Portugaleteko lekurik edo txokorik maitatuena, gogokoena, gustukoena?
  • Atera ARGAZKI BAT eta azaldu zergatik duzun gustuko 30-50 hitzeko TESTU batean.
  • Argazkia eta testua portugalete_berba@aek.eus helbidera bidali apirilaren 15a baino lehen eta lehiaketan parte hartu.
  • Saria: Guggenheim museorako bi sarrera.
  • Argazkiak blog honetan egongo dira ikusgai eta bozkatu ahal izango dugu.


"Zergatik Jamil?" antzezlana

Hauxe duzue martxoan Santurtzin izango den antzezlanaren sinopsia:

Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”
(http://tartean.com/tartean/zergatik-jamil/)

Eguna: martxoak 17, osteguna
Ordua: 20:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Prezioa: Berbalagunentzat prezio erdian, hau da, 5 euroan.
Eskaera: martxoaren 14a, astelehena, izango da eskaera egiteko azken eguna. Santurtziko AEK euskaltegian egingo da eskaera eta momentuan ordaindu beharko da.
Jasotzea: Antzezlana hasi baino 20 minutu lehenago banatuko dira sarrerak Serantes Kultur Aretoan bertan.
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa

Hurrengo asteartean elkartuko da Irakurzale Kluba

Gogoratu hurrengo asteartean Ramon Saizarbitoriaren "Lili eta biok" liburuari buruz hitz egiteko elkartuko garela. Irakurri ala ez, guztiok zaudete parte hartzera gonbidatuta.

Barreterapia saioa izango da Santurtzin


MAITASUN MEZU IRABAZLEA

 Maitasun mezu irabazlea:

"Pilota naiz, larruz inguraturik dagoen pilota; mila frontoi eta eskutatik pasa naiz, baina frontoiko talka guztien ostean, nire larru latz eta gogorrak zure eskuen epeltasunean aurkitzen du babesa."

Eta hau da irabazlea, Unatx Riol, 17 urtekoa, Ballonti institutuko ikaslea.
Berak eraman ditu Pando Aisia kiroldegiko SPArako bi sarrerak. Disfruta itzazu, Unatx!
Lehiaketa honetan 132 mezu jaso dugu; beraz, arrakasta itzela!
Guztiak ezin agertu hemen, baina bai azken 25 finalistak.
Zorionak eta eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik!


Kakorratz tailerra astebete atzeratuko da!


Kakorratz tailerra izango dugu Santurtzin hurrengo astean


Haurrentzako ipuin kontalaria

Oraingoan ere, 5 urtetik gorako umeentzat ipuin kontalari saioa izango dugu. Hitzordua ondokoa duzue:

Eguna: martxoak 9, asteazkena
Ordua: 17:30ean
Lekua: Kabizeseko haur-liburutegia
Prezioa: doan
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

KOLDO AMESTOY IPUIN-KONTALARIA

Koldo Amestoy Iparraldeko ipuin-kontalari ezaguna gurekin berriro egongo da; oraingo honetan helduentzako "Biderbitan" lana eskainiko digu.
Eguna: martxoak 4, ostirala
Ordua: 19:30
Lekua: Santa Klara
Antolatzailea: Portugaleteko Udalaren Kultura saila.