pestañak

Yoga? Igurtzi terapia!

Yoga omen zen egin behar genuena, baina  "igurtzi-terapia" egin genuen. Agian, baten batek pentsatuko du lizunkeriatan ibili ginela, baina inondik inora ez zen horrela izan! Elkar ukitzea eta kontaktua izatea beharrezkoa dugu guztiok zoriontsuak izateko, horretan oinarritzen da terapia hau.
Beroketa egiteko jolasten ibili ginen, eta ondoren talde handian bestenganako konfiantza medio, zirukuluan jarri eta elkarren bultzadak jasoz erlaxatu ginen, lurrera eroriko ez ginela bagenekien. Hainbat ariketa egin eta bukatzeko masajea. Oso lasai, sakon eta zoriontsu egin genuen lo egun hartan! Eta luzaroan , hala izan bedi!

Eskerrik asko Iratxeri, oso gustura ibili baikinen!