2016/06/28

"Oporretarako ezinbestekoa?" lehiaketaren irabazleak baditugu!

Pasa den hilabetean jarri genuen martxan lehiaketa hau eta 15 testu jaso genituen eta ondoren blog honen bidez bozkatuak izan ziren.
Hilabete luze honen ostean, dagoeneko baditugu irabazleak:

Testurik onena "Askatasuna I" izan da eta saria hurrengo urteko Korrika kamiseta izan da:
Eta hauxe duzue testua: 
"Oporrak ate joka izaten ditudanean askatasun hitza etortzen zait burura; ordutegi-askatasuna, hain zuzen ere. Egun horietan umeek ez dute eskolarik, ezta nik ere(euskaltegia). Ondorioz, lehengo egunean, erlojua kajoi batean sartzen dut irailera arte, merezitako atsedenaldia berak ere goza dezan."

Honetaz gain, blogaren bidez bozka emandakoen artean zozketa egin eta Mikel izan da irabazlea. Honen saria 2 pote eta 2 pintxo bonoa izan da:
Gure aldetik parte hartu duzuen guztioi eskerrak ematea  eta opor ezinhobeak izatea opa dizuegu!


2016/06/26

KANTU AFARIA Portugaleten

Bigarren urtez ospatu dugu KANTU AFARIA Portugaleten, ikasturteari amaiera emateko.

Aurten, berriro, arrakasta itzela izan du, 100 pertsona bildu gara.

PORTU KANTARI amaitu eta, Merkatuan bilduta, kantu eta dantza egiteari heldu diogu giro ederrean.

Eskerrik asko lagundu eta parte hartu duzuen guzti-guztiei.

BERBABORDAJEA 2016

70 lagun ontziratu ginen ostiralean "Euskal Herria" itsasontzian
Ibilbide interesgarria eta alaia.
Bilboko udaletxeraino heldu ginen, han euria izan genuen lagun, eta Portugeleten lehorreratu ginen.



Bidaian Mozorro Txapelketa egin genuen, turista mozorroak jantzi zituzten berbalagunek eta sariduna Silvia Simón izan zen, Japoniako turista itxura hau ekarri zuena. Bi lagunentzako saria irabazi zuen.


2016/06/21

Urrian Sarrionandiaren liburu bat izango dugu mintzagai


Santurtziko Udako Berbalagun taldeak datorren astean hasiko dira

Ekainak 28, asteartea, 20:00etan Wagon tabernan izango da lehen hitzordua.
Ekainak 29, asteazkena, 11:00etan Ibericus tabernan hasiko da bigarren taldea.

2016/06/19

SESTAOKO EUSKALDUNON AFARIA. Kronika eta argazkiak!

Ekainaren 17an, ostiralean, 20:30ean elkartu ginen Sestaoko euskaldunak kantu-poteoan aritzeko. Oso gustura egon ginen, musikariak eta guzti izan baikenituen!

22:00etan Peña Urkiagara hurbildu ginen afariaz gozatzera, bertan 40 lagun elkartu ginen eta tripa betetakoan, kantuan jarraitu genuen musikariekin batera! Zer gau ederra! Gora Sestaoko euskaldunak!













2016/06/17

KANTU AFARIA OSTIRALEAN


DANTZA TAILER DIBERTIGARRIA



Ondo pasatu, dantzatzen ikasi eta euskara praktikatu. Horiek ziren helburuak eta bete genituen.
Hogei bat pertsona elkartu ginen ekainaren 16an Portugaleteko Orube plazako kioskoan eta Gaurko Gazteak dantza taldeko Andoni Alonsoren laguntzaz hainbat euskal dantza erraz ikasi genuen. Gurekin Asier Alcedo (trikitilaria) eta Eneko Alda (pandero-jotzailea) ere izan genituen. Guztiei gure eskerrik beroenak.
Hurrengoan hobeto!




2016/06/14

UDAKO BERBALAGUN PORTUGALETEN

Hauek dira Portugaleten zabalik dauden UDAKO TALDEAK. Aukeratu zuretzat onena dena eta deitu 600 482 022 telefonora edo bidali mezua helbide honetara: portugalete_berba@aek.eus 
Ezin baduzu talde hauetan egon, esan zein nahiko zenukeen, ekainaren 24a baino lehen.

KANTU AFARIA PORTUGALETEN

Ekainaren azken ostiralean Portugaleteko euskaldunon jaia izango dugu. Lehendabizi BERBABORDAJEA; horren ostean, PORTU KANTARI; eta azkenik, KANTU AFARIA.
Eguna: ekainak 24
Ordua: 22:00
Lekua: Alde Zaharreko Merkatuan

Prezioa: 11 €
Menua: pasta-entsalada / txahal-masaila / pantxineta
Txartelak: Udal euskaltegia / Xaribari AEK euskaltegia / tabernetan: Marije, Larrun, Pequeña Catedral.

Apuntatu ekainaren 22a baino lehen!

2016/06/10

SESTAOKO EZETZ JAKIN LEHIAKETAKO IRABAZLEA!


Maribel Prieto izan da Sestaoko Eztez jakin lehiaketako irabazlea! Zozketarik ez da egin, bera izan baita erantzun on gehien eman duen parte hartzailea. Zorionak, Maribel! On dagizula La Herencia tabernan!

Bestela, mila esker 37 parte hartzaileei! Mundialak zarete!

ADI! Igandeko Kantulagun bertan behera geratuko da.


2016/06/09

KALE ANTZERKIA PORTUGALETEN


Oporretarako ezinbestekoa? Eman zure bozka!


Ondokoak lehiaketara aurkeztutako testuak dira. Irakurri eta bozka emateko aukera duzu, bozkatzeko bukaerako estekan klikatu behar da. Bozka emandakoen artean 2 pintxo eta 2 pote zozketatuko dira Santurtziko taberna batean. Animatu eta parte hartu!

1-Beharrak:
Jendea bidaiez, lasaitasunaz eta aisialdiaz arduratzen ohi da oporrak heltzerakoan; baina, hauetaz ez dugu gozatuko benetan garrantzitsuak diren beharrak ez baditugu. Laguntasuna, gure ondokoen maitasuna eta bizitza disfrutatzeko gogoak ez baditugu, alaitasuna edonon gal daiteke. Kanpoan ere txakurrak oinutsik!

2-Gauza desberdinak:
Niretzat oporrak gauza desberdinak egiteko dira, adibidez, hondartza batean egoteko eta txirringitoan tinto de verano edateko.
Goizean lo egitera, gauean, berriz, parrandara joan zaitezke.
Gainera, praka laburra eta begietan eguzkitarako betaurrekoak.
Birra luzea edan eta alpargatak gabe joan. Poltsikoan dirurik gabe. Oporrak dira, pentsatu gabe.
3-Konpainia ona:

Oporretara joateko konpainia ona aukeratu behar duzu. Horregatik, nik uste dut lagunekin joatea hobeagoa dela. Batez ere eguraldi ona egiten badu hondartzara joan zaitezke. Gainera, hotelean egotea hobea da, gauza guztiak inkluituta, adibidez, janaria... hala ere, kanping batera joatea oso ona eta dibertigarria da.
4-Bidaiatzea:

Niri bidaiatzea izugarri gustatzen zait oporretarako. Normalean autobusez bidaiatzen dut normalean horregatik bakarrik joatea nahiago dut,horrela libreago sentitzen naizelako. Orduan nire ustez bidatzea da planik onena oporretarako  eta beti saiatzen naiz denbora asko pasatzea edozein lekutan antolatzerakoan. Esate baterako, nire lehen bidaia izugarria zen eta argazki asko atera nituen, horregatik lekua oso inportantea  da.
 5-Infernu madarikatua:

Infernu madarikatua. Denbora librea hil nahian. Lagunen artean hondartzan etzanda beroa eta hezetasuna pairatzen. Ajeak jota, hurrengo gauean bakoitzak barruan duen deabrua nola berpiztuko duen plana diseinatzen. Benetan, infernu madarikatua!

6-Zu:
Zu zaitut ezinbestekoa oporretan, nor bestela?
Tira, libururen bat…
Zu gabe, baina, oporrik ez.
Gustuko lekuren bat, agian.
Baina aldamenean, zu.
Ondo da, baita lagunak ere.
Baina ororen gainetik, zu.
7-Lasaitasuna:
Urtea luzea denez, eta oso lanpetuta egoten garenez, oporretan behar-beharrezkoa lasaitasuna aurkitzeko edozein lekutan aurki dezakegu. Hondartzan aurkitzea erraza da, baina zergatik pentsatzen dugu herriko jaietan ez dagoela?
 8-Xedea:
Grina, denbora, jakin-mina, eguraldia, tokia, bertakoak, konpainia, giroa, sosak, bakardadea, ezusteak, garraioa, garaia, sentsazioak, harremanak, bizipenak, gastronomia, distantzia, lasaitasuna, atsedena, antolaketa, hitzetik hortzera... Denak dauka garrantzia, helburuaren arabera; horixe da, XEDEA.

9-Hegazkinik ez:

Niretzat oporretako ezinbestekoa da hegazkina ez erabiltzea, hegazkin bat hartuko banu ezin nitzake disfrutatu; oporrak baino lehen stresarekin nengokeelako, era berean oporretan nengoen bitartean pentsatuko nuke hegazkina berriro hartu beharko nukeela itzultzeko.

10-Jaiak:
Oporretan JAIAK ezinbestekoak dira. Jaietan eguneroko kezkak ahazten zaizkigu. Kalean, inguruan, jendea pozik eta ondo pasatzeko prest egoten da eta alatasun hau kutsakorra da, barrea bezala, batez ere betiko lagunekin egoten bazara...

11-Askatasuna I:
Oporrak ate joka izaten ditudanean askatasun hitza etortzen zait burura; ordutegi-askatasuna, hain zuzen ere. Egun horietan umeek ez dute eskolarik, ezta nik ere(euskaltegia). Ondorioz, lehengo egunean, erlojua kajoi batean sartzen dut irailera arte, merezitako atsedenaldia berak ere goza dezan.

12- Gauza askorik ez:

Asko eskatuko ahal nuen oporrak ezin hobeak izateko, baina azkenean konturatzen zara soilik lagun pare batzuekin eguraldi on eta hondartza batean seguru nago opor ezin hobeak izango zirela.
13-Askatasuna II:
Uda badator, jai giroa eta eguraldi epela, lagunekin egoteko garai paregabea. Laga ditzagun penak eta goazen bainu bat hartzera, askatasuna ematen digun urtaroa heltzear da eta.

  14-Eguraldia:

Egia da aukera desberdinak dauzkagula oporretan. Esate baterako jaiak gozatzea, mundua ezagutzea, hondartzara joatea, eguzkia hartzea, bidaia erromantiko bat egitea... Baina zer egin genezake opor guztietan zehar eguraldi txarra izango bagenu?

15-Lasaiago ibiltzea:

XXI. mendeko estresa kentzeko eta hirietako zorotasunaz urruntzeko, oporraldi lasaiak pasatzea beharrezkoa da. Betebeharrak kanporatu, urduritasuna kanporatu, arazoak kanporatu eta gauza guzti hauek kanporatutakoan, erlaxatu. Hona helduta, meditatu zure inguruan dagoen guztia, gauza horiek guztiak zure bizitzaren oinarriak dira. Orain, gozatu zure bizitza.




 


 




2016/06/08

Txangoa Zugarramurdira


Zugarramurdi ezagutu nahi? Bada, Arriskugarri taldearekin batera bisita dezakezu, gainera, kobazuloan dantzaldi bat egingo dute 20:00ean. Ederra izango da! Anima zaitezte!

Eguna: ekainak 25, larunbata
Ordua: irteera 8:30ean, itzulera ekitaldia bukatu ostean
Lekua: Kueto eskola
Prezioa: 15€ (busa eta sarrera)
Izen ematea: azken eguna ekainaren 20a (650352032/ 690696432)
Antolatzailea: Arriskugarri dantza taldea

2016/06/07

DANTZA TAILERRA PORTUGALETEN

Datorren asteko ostegunean, ekainak 16, DANTZA TAILERRA izango dugu Portugaleten, GAURKO GAZTEAK taldearen eskutik.

Animatu eta ikasi dantzak udako jaietarako!

2016/06/03

SESTAOKO EZETZ JAKIN LEHIAKETAKO ERANTZUNAK!

Sestaoko Ezetz jakin lehiaketa bukatu da eta parte hartze handia egon da! Eskerrik asko, guztioi!

Dagoeneko baditugu erantzunak eta laster jakingo dugu zein izan den irabazlea!