pestañak

GAZTEENTZAKO IKASTAROA

Adi! Oraindik apunta zaitezke!

Santurtziko Udalaren diru-laguntzak

Santurtziko Udalak diru-laguntza ematen die euskara ikasten duten helduei. Epea: urriaren 1etik 31ra izango da, biak barne.
Eskabideak aurkezteko tokia: udaletxeko erregistro nagusia.
Argibideak, eskabide ereduak eta deialdi honen inguruko gainerako agiriak Santurtziko udalaren web orrian (www.santurtzi.net). 
Antolatzailea: Santurtziko Udala.

Santurtziko urriko euskara agenda!


Sardinera eguna

Urriaren 1ean egingo zaie Sardinerei omenaldia. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute eta euskaraz izango diren ekitaldiak ondokoak dira:

Itsas Parkea (Puzgarriak): 12:00-14:00 eta 18:00-21:00, Itsas Portuaren ondoan.
Dantza agerraldia: 13:30ean, kalejira Sardinera monumentutik porturaino. Santurtziko musika banda, Erraldoiak, Santurtziko txistulari banda, Koralak, trikitilariak, Castilla Laeon etxeko dultzaineroak eta Lutxanako dultzaineroak.
Erromeria: 18:30ean Itsas Portuan, Saltoka taldearen eskutik.

Gero arte Aintzane, ongi etorri Iker!!!

Ikasturte berria hastear dagoenean, berri hau jakinarazi nahi dizuegu:

Izenburuan irakur dezakezuenez, Aintzaneri gero arte esango diogu eta Ikerri ongi etorria eman, bera izango baita Barakaldoko berbalagun dinamizatzailea hemendik aurrera.

Espero dugu zuek behar bezalako ongi etorria ematea Ikerri...

Betiko bideak dituzue harremanetan jartzeko, baina hemendik aurrera Ikerrek erantzungo dizue.

Telefonoa: 678626567

Animo biei!!

PORTUGALETEKO URRIKO AGENDA


HAUR BERBENA


"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA

Eguna: irailaren 24an, larunbata
Ordua: 11:00etan
Ibilbidea: Kasko plaza, Bizente Blasco Ibañez, Kuetoko Gurutzea, Kale Nagusia, Kasko plaza

Dortsalak Sestaoko AEK euskaltegian edota 24an betan Kasko plazan 10:50 baino lehen.
Kamiseta berriak AEK euskaltegian salgai!

Umeentzako arrantza tailerrak

Santurtziko turismo bulegoak antolatutako tailerrak dituzue hauek. Irailean zehan igandero 10:00-14:00, Santurtziko arrantza portuan izango dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko, jarri haiekin harremanetan .

BERTSO ESKOLEN EGUNA Portugaleten

Aurten BERTSO ESKOLEN EGUNA Portugaleten izango da.

Eguna: irailaren 17an, larunbata

 Ordua: goizeko 12etatik aurrera (ikusi egitaraua)

Lekua: Portugaleteko Alde Zaharreko tabernak eta merkatua

Irailaren 12ra arte izango dira salgai sarrerak

www.bertsoarrerak.eus atarian, 15 euroren truke.

Informazio gehiagorako: www.bertsozale.eus