2016/10/31

PORTU KANTARI, HASIERA BIKAINA

Berriro hasi da PORTUGALETE KANTARI, hasiera bikaina, gainera.

Pasa den ostiralean, urriak 28, hainbat lagun bildu ginen Alde Zaharreko kaleetan barna eta EUSKARA PRAKTIKATU ETA BIZI egin genuen.

Hurrengoa azaroaren 25ean izango da.

Animatu!





2016/10/28

MINTZANET eta MINTZATU aurkezpena

Urriaren 27an, osteguna, MINTZANET eta MINTZATU sare sozialen aurkezpena egin genuen Portugaleteko Kazetagunean.

Bertara 26 lagun hurbildu ginen eta oso saio interesgarriaz gozatu genuen Ainara, Cristina (Mintzanet), Amaia eta Iurdana (Mintzatu) lagunen eskutik.

Eskerrik asko azalpenak eman zizkiguten lagun horiei, Kazetaguneko langileei eta hurbildu zineten guzti-guztioi.

Informazio gehiago eskuratzeko klikatu esteka hauen gainean: MINTZANET eta MINTZATU.





Folk Saioa Barakaldoko San Bizente auzoan


Folk saio euskalduna izango dugu Barakaldoko San Bizente auzoan, Laguntasuna folklore elkartearen eskutik.

Non: Atari tabernan
Noiz: Azaroaren 4an, ostiralean
Zein ordutan: 22:00etan

Animatu parte hartzera eta goza ezazue euskal musikaz!!

2016/10/26

PORTUGALETE KANTARI

Ikasturte honetako lehen saioa egingo dugu asteon.

Eguna: urriak 28, ostirala

Ordua: 20:45

Lekua: Alde Zaharreko Merkatua

Animatu, euskara praktikatu eta ondo pasa!

FAMILIA TAILERRA


2016/10/25

Elkarrizketa Barakaldoko Berbalagun dinamizatzaileari


Bideo honetan duzue HerriKolore agerkari digitalak Barakaldoko Berbalagun dinamizatzailea den Iker Sagastibeltzari egindako elkarrizketa. Bertan, berbalagun zein gurasolagun egitasmoei buruz ari da elkarrizketatua, eta Berbalagun izatearen garrantzia azpimarratu du Barakaldon euskaraz bizi eta gozatzeko.

Muxua - Tanttaka teatroaren antzezlana Barakaldon


Noiz: Azaroak 2, asteazkena
Non: Barakaldo Antzokian
Zer ordutan: Goizeko 11:00etan

DBH 3-4 Batxilergoko ikasleei zuzendua

2016/10/24

Portugaleteko BERBALAGUN 2016-2017

Portugaleteko BERBALAGUN abian da 2016-2017 ikasturtean. Euskaraz hitz egiteko, jendea ezagutzeko eta ederki pasatzeko, bizitzeko, alegia. 

PRAKTIKATU ETA BIZI da aurtengo leloa, eta hori erakutsi nahi dugu, Portugaleten euskara praktikatu eta bizi ahal dela.

Aukera duzu hainbat taldetan: astelehenetik ostiralera eta ordutegi guztietan (klikatu HEMEN).

Izena emateko, Portugaleteko Udal euskaltegian, Udalaren Euskara Zerbitzuan eta Xaribari AEK euskaltegian.

600 482 022

portugalete_berba@aek.eus 




2016/10/21

Halloween familia tailerra Gurutzetan


Denok euskaraz, familia tailerrak ekimenaren barruan Barakaldoko Sailak Halloween euskal festa antolatu du
  • Urriak 28, ostirala
  • 17:30 – 19:00
  • Gurutzetako zentro zibikoan
  • Izen-emateko:
    • urriaren 24tik 27ra
    • 94 478 92 41 (8:00 – 15:00)
    • euskara@barakaldo.org (zure datuak eta kontaktatzeko telefonoa bidali)

2016/10/18

Egunen batean! familian gozatzeko antzezlana Gurutzetan






Arte Eszenikoen egitarauren barruan, familian gozatzeko Egunen batean! antzezlana ikusgai.

Non: Gurutzetako zentro zibikoan
Noiz: Urriak 22, larunbata
Zer ordutan: 18:00etan

Sarrera zentro zibikoan bertan ordaindu behar da, helduentzat 3 euro eta haurrek, gazteek eta 65 urtetik gorakoek 2 euro ordaindu behar dute.

Imanol Urbieta kantari handia omenduko du Hala Dzipok

Imanol Urbieta musikagile eta kantagileari omenaldia egingo dio Hala Dzipo euskal musika eskolak, ostiral honetan, urriak 21.

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Barakaldoko Sanbizenteko plazetan ibiliko dira Imanol Urbietaren abesti ezagunak jotzen, abesten eta dantzatzen, euskal konposagile ospetsu honi omenaldi xume bat eskainiz.



2016/10/17

Elikagaiak maneiatzeko ikastaroa

Urtero bezala, gazteentzako ikastaro hau izango dugu Santurtzin:

Izen-ematea: Gazteboxen urriaren 24tik azaroaren 4ra
Norentzat: 15 eta 29 urte artekoentzat
Eguna eta ordua: azaroaren 10ean, osteguna, 16:00-19:00
Lekua: Mamarigako Kulturgunea
Prezioa: doan, baina 10 euroko fiantza ordaindu beharko da
Antolatzailea: Gaztebox, Ezkerraldea Gaztedi Programa

"Winkiren zaldia" filma ikusgai haur-zinemaldian


"Sei urteko Winky Wong eta bere ama Winkyren aitarekin elkartu berri dira itsas ertzean dagoen Holandako herrixka batean. Aitak txinatar jatetxe bat du bertan. Hasieran, Winkyri gogorra egingo zaio hizkuntza berri bat ikastea eta lagunak egitea. Behin batean, eskolan egun gogor samarra igaro ondoren, Winkyk pottoka eder batekin egiten du topo. Handik aurrera, egunero joango da zalditxoa ikustera. Zoritxarrez, Winkyren gurasoek ez dute bere zaletasun berria batere gustuko.
Pottoka gaixotzen denean eta lotan jarri behar dutenean, Winkyk bere zaldia izan nahi duela erabakitzen du. Badaki, ordea, gurasoek ez diotela sekula bat erosiko. Hala, Winkyk San Nikolasen berri izaten du eskolan. Gizon bizardun zahar hori zaldian ibiltzen omen da eta opariak banatzen dizkie haur txintxo guztiei. Winkyk, jakina, badaki zer nahi duen harengandik: zaldi bat!! "Txintxoa" izan behar du, beraz, eta zaldia izango du horrela!"
Iturria: http://euskal-encodings.com

Santurtzin ikusteko aukera izango dugu:
Eguna: urriak 28, ostirala
Ordua: 18:00etan
Lekua: Mahastietako liburutegian
Norentzat: 5 urtetik gorako umeentzat
Prezioa: Doan
Antolatzailea: Santurtziko Liburutegi Sarea

ERRIGORAgo

Aurten ere helduko da gurera Errigora, baina oraingoan Errigorago izango da.

Saskiak 2 izango dira eta hauen eskaera egiteko Ezkerraldeko AEK euskaltegietara jo beharko duzue urriaren 24tik azaroaren 8ra. Betiko saskiaz gain (saski beltza), jaki gaziak eta gozoak izango dituen saskia ere izango dugu (saski zuria). Bakoitzaren salneurria 50 eurokoa izango da. Ez geratu euskarari zure puzka eman gabe!

TXISTULARIAK UMORE ONEZ


2016/10/14

Barakaldo eta euskararen arteko harremana aztergai hitzaldi batean






Zer nolako garrantzia zuen euskarak Barakaldon duela hainbat urte? Nolakoa orain? Barakaldo batzuek dioten bezain erdalduna zen, ala uste baino euskaldunagoa? Galdera hauei guztiei erantzuteko Ibarra-kaldu elkarteak Barakaldo euskalduna: ez hain gutxi, ez hainbeste hitzaldia antolatu du.

Noiz: urriaren 20an, 20:00etan
Non: Ibarra-kaldun, Bagatzako metro geltokiaren ondoan.

2016/10/13

Ardo eta gazta dastaketa errepikatuko da Barakaldon

Jende andana kanpoan gelditu dela ikusita, Barakaldoko Euskara Sailak ekimena errepikatzea erabaki du:

Noiz: urriaren 25ean, astelehenean
Zer ordutan: 18:30ean
Non: Clara Campoamor kultur etxean

Izena eman behar da euskara@barakaldo.org urriaren 17a izan aurretik




FAMILIA TAILERRA (elebiduna)


2016/10/11

Beurko-Bagatzako jaiak Barakaldon

 
Beurko-Bagatzako jaiak inoizko oparoen datozkigu. Esteka honetan sartuta jaietako egitarau osoa topatuko duzue urriaren 8tik 16ra bitartean.

2016/10/06

"NESKATOAK" DOKUMENTALA

Sarrera zabalik eta dohainik, baina komeni da aldez aurretik abisatzea: euskara@portugalete.org / 944 729 261

Jon Abril Olaetxea zuzendariak aurkezpena eta bukatutakoan solasaldia egingo ditu.

Gehiago jakin nahi izanez gero: www.neskatoak.eus

2016/10/05

Tor magoa Beurko-Bagatzako jaietan


Datorren asteko ateazkenean, URRIAK 12, Beurko-Bagatzako jaien barruan SASIBURU euskara elkarteak magia saioa antolatu du Beurko-Bagatzako (Barakaldo) jaien barruan:

Tor magoak bere magia ikuskizun pertsonala aurkeztuko du familia osoak gozatzeko moduan. Era horretan, parte-hartzea, harridura eta umorea nagusi izango dira emanaldian zehar
 

    ZER:   MAGIA SAIOA.
    NOIZ: URRIAK 12, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
    NON:  XAKE PLAZAN (LUIS DE CASTRESANA KALEA).

2016/10/04

PORTUGALETEKO UDALAREN DIRU-LAGUNTZAK

EUSKARA IKASLEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK

Uztail, abuztu eta irailean egindako ikastaroak.

Epea: urriaren 3tik 22ra

Non: Goizez, udaletxeko erregistroan / Arratsaldez, San Roke plazako bulegoan

Tramitazio elektronikoa egiteko aukera ere egongo da; horretarako, eskabide normalizatua aurkeztu beharko da Erregistro Elektronikoan: https://tramita.portugalete.org atarian.
Informazio gehiago eta ebazpen osoa:  http://www.portugalete.eus/euskara-ikasteko-diru-laguntzak

Etorri kantulagunekin batera euskal kantez gozatzera!


Irakurzale Kluba urriaren 17an elkartuko da!


2016/10/03

Zonbi eguna eta Akelarre filmak ikusgai

Santurtzin martxan da film laburren 4.zinemaldia eta honetan 2 filma izango dira ikusgai euskaraz. Hitzordua ondokoa:
Eguna: urriak 6, osteguna
Ordua: 17:00etan
Lekua: Kresala Aretoa
Filmak: "Zonbi eguna" eta "Akelarre"
Prezioa: doan
Antolatzailea: Blue Karramarro

Ardo eta gazta dastaketa Barakaldon


Urriaren 18an Clara Campoamor kultur etxean, 18:30ean, ARDO ETA GAZTA dastaketa izango dugu, Mikel Garaizabal enologoaren eskutik.
DOAKOA izango da, baina plazak mugatuak izango direnez, izena aldez aurretik eman behar da.
  • Urriak 18, 18:30ean, Clara Campoamor z.z. (San Bizenten)
  • Izen-emateko: euskara@barakaldo.org // 94 478 92 41 (izen-abizenak eta kontaktatzeko telefonoa bidalita)
  • Azken eguna izen-emateko: urriak 11