pestaƱak

Amodiozko gutunen XXII. lehiaketa Barakaldon









Euskara Sailaren eskutik, Bihotzaren hitzak 2017, amodiozko gutunen XXII. lehiaketa izango dugu. Hurrengo Informazio guztia http://euskara.barakaldo.eus webgunetik eskuratu dugu.
Amodiozko gutuna euskaraz idaztea? Oraindik idazten al da gutunik? Erronka handia ote da? Ez dut uste!
Egia da, gaur egun, amodiozko gutunik, ez bestelakorik nekez idatziko dugula; baina sentimenduak papereratzeko beharra denok sentitu dugu noiz edo noiz! Eta zergatik ez euskaraz!
Gainera “amodiozko gutuna” oso kontzeptu zabala izan daiteke: sentimendu sakon-sakonak, maitasuna, maitasun eza, gorrotoa, destaina, ironia, hitz jokoa, lotsagabekeria, umorea… den-dena sartzen da folio zuri batean.
Ausartuko zinateke? Zergatik ez?

Gutunak entregatzeko epea: azaroaren 21etik urtarrilaren 21era