"Ladydi eta ama bizitzeko baldintza lazgarriak dituen herrian bizi dira.  Senarrik, aitarik eta ia nebarik gabeko lurra, mugaz bestaldera joan  direlako aberastasunaren bila. Marihuana eta droga trafikatzaileen  munduan.
Lady Di García droga trafikatzaileek ez bahitzeko mutil  doan neska da. Bera eta lagunek ez dute alaitasuna galduko, nahiz eta  izkutuan ibili behar duten trafikatzaileek ez aurkitzeko eta eramateko."
Santurtziko antzerki jaialdian honako antzezlan hau izango dugu euskaraz eta Berbalagunontzat eskaintza berezia dago, prezio erdian izango baitugu sarrerak, hau da, 5 euroan. Berbalaguna bazara, eskaera ezkerraldea@aek.eus helbidera idatzi mezua eta azaroaren 14a izango da azken eguna sarrerak eskatu eta ordaintzeko. Sarrerak antzezlana hasi baino 20 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran.
Eguna: azaroak 17, osteguna
Ordua: 20:30ean (20:10etan banatuko dira sarrerak)
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 80 minutu
Antolatzailea: Serantes Kultur Aretoa
