pestañak
Mikroipuinen Festa
Asteazken honetan, abenduak 27, MIKROIPUINEN LEHIAKETAren sariak banatu dira Portugaleteko Udaletxean.
300 mikroipuin baino gehiago aurkeztu dituzte Santa Maria, Asti Leku, Ballonti, Ruperto Medina, El Carmen, Udal Euskaltegia eta Xaribari AEK Euskaltegia zentroetatik.
Saridunen artean hainbat berbalagun izan dira: Nuria Garnika irabazlea eta Andrea Diez liburu baten sariduna.
Urtez urte, gero eta parte hartze handiagoa hartuz doa Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako festa hau; eskola, ikastola, ikastetxe, institutu eta euskaltegietako ikasleen aldetik gogotsu parte hartu dute-eta.
Portugalete Kantari
Hurrengo ostiralean, abenduak 29, 2017ko azken PORTUGALETE KANTARI egingo dugu.
Lekua: Merkatu aurrean
Ordua: 20:45
Etorri, disfrutatu eta EUSKARAZ ABESTU!
Pandero tailerraren kronika
Abenduaren 22an, ostirala, hamalau lagun bildu ziren Portugaleteko Merkatuan, Pandero Tailerrean aritzeko.
Asier Alcedoren eskutik, panderoa jotzen ikasi eta une ederra pasatu zuten.
Eta horrez gain, euskaraz PRAKTIKATU ETA BIZI!
Gabonak Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan
Olentzero Beurko-Bagatzan
- Abenduak 23, larunbata
- 11:30 – Auzoko zuhaitza dekoratzeko tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean
- 13:00 – Zuhaitza plazan finkatu
- Abenduak 24, igandea
- 11:30 – Kalejira Olentzerorekin auzoan
- 13:00 – Olentzerori gutuna eta argakiak – Plazan
- 13:30 – Saskiaren zozketa – Plazan
- 14:00 – Triki poteoa auzoan
- 18:00 – Olentzerorekin kantari auzoan
- 19:30 – Haurrentzako txokolatada
- Abenduak 27, asteazkena
- 18:00- Mari Domingiren buruzko tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean
- Abenduak 29, ostirala
- 19:00 – Zinema tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean
Iturria:euskara.barakaldo.eus
Gabonak Barakaldoko Lutxana auzoan
Gabonak Lutxanan
- Abenduak 24, igandea
- 18:30 – Olentzeroren kalejira – Irteera: Serralta kultur gunea
- Abenduak 26, asteartea
- 18:30- Munduko dantzak – tailerra (Amaia Dantza Taldea) – Serralta kultur gunean
- Abenduak 27, osteguna
- 16:30 – 19:00 – Pintxo tailerra (Villamor, Casa Social) – Serralta kultur gunean
- Urtarrilak 1, astelehena
- 11:00 – Tun Tun-era igoera – Irteera: Zopinpa irratia
- Urtarrilak 5, osteguna
- 18:00 – Errege Magoen kabalgata – Irteera: Serralta kultur gunea
Iturria: euskara.barakaldo.eus
Olentzero Urban-Galindo, Arteagabeitia-Zuazo eta Errekaortun
Olentzero Urban Galindo auzoan
- 12:00 – Olentzeroren kalejira – Pasarelatik Desertu plazara
- 12:30 – Olentzeroren agurra, gutunak, argazkiak…
Olentzero Arteagabeitia-Zuazon
- Abenduak 24, igandea
- 12:00 – Haur herri-kirol parte-hartzaileak – Extremadura kalean
- 17:30 – Kalejira: Olentzero, Mari Xelebre iratxoa eta Poxpolin galtzagorria
- 18:30 – Olentzerori harrera – Euskadi etorbidea 38
- Txokolatea, gaztain erreak
- Haur tailerrak, aurpegia margotu…
Olentzero Retuerton
- Abenduak 24, igandea
- 12:00 – 13:00 – Umeen txokoa
- 17:30etatik aurrera:
- MariDomingi kontu kontari – Galsua plazan
- Badator Olentzero – kantak auzoan zehar
- Olentzerorekin dantzan – Kiosko plazan
- Olentzeroren agurra
- Txokolate eta gazta dastaketa
Iturria: euskara.barakaldo.eus
Txirri. Mirri eta Txiribiton Barakaldon egongo dira
Gabonaldiaprogramaren barruan aukera ugari izango ditugu, familia giroan, euskaraz gozatzeko eta dibertitzeko; lehendabizikoa, larunbatean bertan:
Zer: “Zoro gaitezen!” – Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak
Noiz: Abenduak 23, larunbata
Zer ordutan: 18:30ean
Non: Herriko plazako karpan
Iturria:euskara.barakaldo.eus
Zer izpiño bat umeentzako antzezlana Hala Dziporen eskutik
Laburpena: Miren aspertu egiten denez, gurasoei “zeru izpiño bat” eskatzea erabaki du. Zeru zati bat? Hori ezinezkoa da, ezta? Ala ez?
Zer: Zeru izpiño bat – ikuskizun musikatua
Nork: Hala Dzipo Musika Eskolaren produkzioa
Noiz: Abenduak 30, larunbata
Zer ordutan:18:30ean
Non:Barakaldo Antzokian
Sarrera solidarioa:3€ – “La Cuadri del Hospi”rentzat
Iturria: euskara.barakaldo.eus
Dastaketaren kronika
Hainbat berbalagun joan ginen Portugaleteko Udalaren Kultura Sailak antolatu zuen ardo eta gazta dastaketara.
Han bertan, asko ikasi genuen Euskal Herriko gai horiei buruz: txakolina, Arabako Errioxako ardoa eta Idiazabalgo gazta.
Mikel Garaizabal enologoak eman zizkigun azalpenak, modu argian eta umoretsuan.
Oso ondo pasatu genuen eta EUSKARAZ BIZI izan ginen.
Gabonetako apaingarri-tailerraren kronika
Ostiralean, Santurtziko AEKn, 15 lagun elkartu ginen Gabonetan etxea dotore-dotore uzteko. Olga berbalagunak eskulan tailerra gidatu zuen, Arrate dinamizatzailearen laguntzaz. Ume zein heldu aritu ziren jo ta su apaingarriak egiten, eta hona hemen prozesua zein emaitzak:
Hainbat berbalagunek etxeko atean daukate jarrita dagoeneko. Hurrengo urtean berriz ere elkartuko garelakoan, Eguberri eta Urteberri on!
Barakaldoko berbalagunon topaketari buruzko kronika: bideoa eta argazkiak
Hala Dzipoko musikariek girotuta ia 100 lagun elkartu ginen abenduaren 15ean giro ezin hobean. HerriKolorek egindako lanari esker, ospakizunari buruzko bideo eta argazkiak ikusgai ditugu.
Artxipielago ikuskizun aparta Barakaldoko Antzokian
Gabonaldi programaren barruan ikuskizun paregabea aurkeztuko digute Barakaldo Antzokian
Zer:Artxipielagoa
Noiz:Abenduak 27, asteazkena
Zer ordutan: 20:00
Non: Barakaldo Antzokia
Nork:Andoni Egaña bertsolaria narratzailea, Ainhoa Garmendia sopranoa, German Ormazabal pianoan, Garikoitz Mendizabal txistuan eta Pello Ramirez txeloan
Prezioa:
- Patioa – 12€
- Anfiteatroa – 10€
- Deskontua Antzokiko lagunentzat
Sarrerak erosteko:
- Antzokiko txarteldegian
- Kutxazainetan
Iturria:euskara.barakaldo.eus
Zoru pelbikoari buzurzko hitzaldi-tailerra Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean
Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoak, Osakidetzarekin elkarlanean, hitzaldi-tailer benetan interesgarria antolatu du:
Zer:Zoru pelbikoa – Hitzaldi-tailerra
Nork:Gurutze Eguskitza / Isabel Artieta / Iratxe Charterina emaginak
Noiz: Abenduak 19, asteartea
Non:Clara Campoamor zentro zibikoan
Zer ordutan: 19:00etan
Izen-emateko:
- 94 478 95 52
Iturria: euskara.barakaldo.eus