pestañak

MAITASUN MEZUEN LEHIAKETA


Xabier Etxaniz idazlea Irakurzale Klubean izango dugu



Kantulagun ostailean ere izango dugu!


Otsaileko Santurtziko euskara agenda!!


Yoga tailerra Santurtzin


Mikro-ipuin lehiaketa-kronika


Abenduan zehar 40 mikro-ipuin jaso genituen lehiaketan parte hartzeko. Oso lan on eta ezberdinak izan dira jasotakoak: tristeak, alaiak, fantastikoak, errealak baino errealagoak, ...
Epai-mahaiak lanak izan ditu irabazlea aukeratzeko, baina azkenean ados jarri eta honako hau duzue ipuin irabazlea:

    Bere bizitzan aldaketa izateko irrikan zegoen. Denbora luzean horren zain egona zen. Azkenean, hor zegoen seinalea: semaforo gorria. Gorantz begiratu zuen, eta, begiak itxita, pauso handi bat aurrera eman zuen.”
Eta nola ez, irabazleak saria jaso zuen! Argazkian duzue Alfredo 20. Korrikaren kirol-jertsea soinean: Zorionak Alfredo!


Kastrexanako Jaiak 2017, ekintza mordo bat euskaraz


Agate Deuna 2017 – Euskara eta euskal kultura


Otsailaren 3a, ostirala
18:00 Haurrentzako Jolasak

Otsailaren 4a, larunbata
12:00 Euskal Dantzak “MENDIPE” taldeak eskainita.
22:30 GONTZAL MENDIBILen kontzertua

Otsailaren 5a, igandea (Agate Deuna eguna)
10:00 Udal Txistularien kalejira
11:00 Erromeria Trikitixarekin baseliza plazan.
12:00 Herri Kirolak
13:00 Euskal Dantzak “IKUSGARRI” taldeak eskainita.


Moby Dick umeentzako antzerkia Barakaldon


Arte Eszenikoen programaren barruan, hara zer daukagun aste honetan:

“Moby Dick” aktore antzerkia – Gorakada
Noiz: Otsailak 4 
Zer ordutan: 18:00etan
Non: Clara Campoamor Zentro Zibikoan 
Zenbat urte: 6tik 11 urtera
Sarrerak: Urtarrilaren 30etik aurrera salgai kultur etxeetan
Salneurria: Helduek 3€. Umeek, gazteek eta 65 urtetik gorakoek 2€

Naturak liluraturik daukan filosofo abenturazalea da Ismael narratzailea. Eta, gainera ez dio naturari batere beldurrik…


Ez galdu!! Aprobetxatu aukera guztiak seme-alabekin batera euskaraz gozatzeko!!!

Familia tailerra: zientzia tailerra!!


Euskara Sailaren eskutik, Denok euskaraz, familia tailerrak, programaren barruan Zientzia tailerra izango dugu. Aukera ezin hobea gauza berriak ikasteko eta euskaraz ondo pasatzeko!

Noiz: Otsailak 3
Non: Clara Campoamor zentro zibikoan
Zer ordutan: 17:30-19:00
Izena emateko: euskara@barakaldo.org edo 94 478 92 41
Epea: Urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra arte.

Animatu eta parte hartu! Euskaraz hitz egingo duzue zuen seme-alabekin eta primeran pasatuko duzue!
Ez izan beldurrik! Ez da beharrezkoa euskara maila altua izatea!!!


Erromerietako dantzak ikasten Hala Dziporen eskutik


Oraindik ez duzu inoiz parte hartu erromeria batean? Ez al dakizu erromerietako dantzak nola dantzatu? Hala Dzipo musika eskolan atsegin handiz irakatsiko dizute!!

Erromerietako dantzak ikasten
·    Dzipo musika eskolan (El Rosario z/g)

·        Otsailak 3, ostirala
§        Arin-arina
·       Arratsaldeko 17:30ean
·       Informazio gehiago: 94 438 55 41
Animatu zaitez eta animatu seme-alabak!! Primeran pasatuko duzue eta hortik aurrera Barakaldoko erromeria guztietan parte hartu ahal izango duzue.


John Andueza idazleak Prime-Time liburuari buruz hitz egingo du hizkuntza eskolan

Barakaldoko Hizkuntza Eskolak euskal kultura gertuagotik ezagutzeko aukera bikaina eskainiko digu aste honetan:

John Andueza idazleak PRIME-TIME eleberriari buruz hitz egindo du:


·         Otsailak 2, osteguna
·         19:00etan
·         Barakaldoko Hizkuntz Eskolako Liburutegian



Urtarrileko Kantulagun-kronika


Igande eguerdian elkartu zen Santurtziko Kantulagun taldea parke nagusian asteburuko azken egun hau alaitzeko asmoz. Pixkanaka-pixkanaka jendea animatzen hasi zen eta eramandako kantutegiak segituan banatu ziren. Trapagaranetik eta Portugaletetik hurbildutako batzuk elkartu zitzaizkien bertaratutako Santurtziarrei.
Gabon kantak alde batera utzi, eta oraingoan otsailaren 4a hurbil dugunez, Agate Deuna kantatzeko tenorea izan genuen.
2 orduz kantuan, irrintziak, koreografiak eta bukatzeko jauziak dantzatzeko aukera ere egon zen!
Igande eguerdia pasatzeko plan ikaragarri ona izan zen!


PORTU KANTARI


KORRIKA DENDA larunbatetan zabalik


"Aldapa Kalea" umeentzako antzezlana San Bizenten


San Bizenteko jai egitarauaren barruan proposamen ezin hobea etxeko txikientzat:
Aldapa kalea” umeentzako ikuskizuna
  • Urtarrilak 28, larunbata
  • 12:00etan
  • Velázquez plazan

Korrika arropa salgai San Bizente jaietako azoka nagusian


San Bizente auzoko jaien harira, Barakaldoko AEK-k Korrika-arropa salgai izango du urteroko azokan.

Non: San Bizenteko parkean
Noiz: urtarrilaren 29an, eguerdi aldera
Zer: Korrika arropa

EGIZU ZURE AGENDA!


20. Korrikari buruzko xehetasunak Barakaldon


HerriKolore agerkari digitalak Barakaldoko AEK-ko Iker Sagastibeltza elkarrizketatu zuen Korrikaren gaineko xehetasunak aletzeko. Besteak, beste, bideoan gogoraraztten dute Korrika helduko dela Barakaldora, apirilaren 6an, goizeko 05:00etan.

"Joanen ilargia" umeentzako antzezlana Gurutzetan



Iturria:euskara.barakaldo.eus
Arte Eszenikoen programaren barruan, hara zer daukagun aste honetan:
Joanen ilargia” Txotxongiloak eta aktoreak – Teatre Nu
  • Urtarrilak 28
  • 18:00etan
  • Gurutzetako Zentro Zibikoan
  • 4tik 9 urtera
  • Sarrerak:
    • Urtarrilaren 23tik aurrera salgai kultur etxeetan
    • Helduek 3€
    • Umeek, gazteek eta 65 urtetik gorakoek 2€
“Joan uharte batean bizi da bere aita arrantzalearekin. Zoriontsu bizi dira biak elkarrekin, baina ekaitz-gau batean, itsas kolpe batek osasuna kendu dio Joanen aitari. Joan haurrak bere aitaren gaixotasuna nola bizi duen eta hari laguntzea nola erabakitzen duen azaltzen digu”.

"AGURTZA" ONTZIRA BISITA

Bisita gidatua egin dugu gaur, "Agurtza" ontzia, Arrantza Teknikaren Interpretazio Zentroa.

Bertan Portugaleteko 23 berbalagun bildu gara eta Santurtziko Turismo Bulegoko Aneren eskutik, azalpen bitxi eta interesgarriak jaso ditugu.

Ikusteko modukoa, benetan!










Pintxoak egiteko tailerra Barakaldoko berbalagunon eskutik




San Bizenteko jaietan pintxo-dastaketa egin ostean, berbalagunok pintxoak sortuko ditugu.

Noiz: Urtarrilak 31, asteartea
Zer ordutan: 18:00
Non: Zuazoko Kultur Etxean, Unamuno kalea, 7
Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567

Bertso-afaria Igor Elortza eta Nerea Ibarzabalekin San Bizenteko jaietan

Datorren urtarrilaren 27an, ostirala, urteroko  ohiturari jarraituz Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik, San Bizenteko garagardotegian, Igor Elortza eta  Nerea Ibarzabal bertsolariekin.

Dagoeneko sarrerak salgai dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 euroan.

Pintxo dastaketa San Bizenteko jaietan


Urtero bezala, Sasiburu euskara elkarteak eta Barakaldoko berbalagunek pintxo dastaketa antolatu dute San Bizenteko jaien barnean.

Noiz: urtarrilak 26, osteguna
Non: Martxoak 8 plazan, Union Sport tabernaren ondoko plazan
Zer ordutan: 19:30ean

Bertsol haritza ikuskizuna umeentzat




Bertsol Haritza, bertsoak eta ipuinak nahasten dituen ekintzan dugu Korrika Kulturalaren eskutik, Sasiburu, AEK eta San Bizenteko Jai Batzordeari esker.

Noiz: urtarrilak 23, astelehena
Non: San Bizenteko Kultur Etxean, Clara Campoamor kulturgunean
Zer orduran: 17:30

San Bizenteko jaietako euskarazko ekintza guztiak batera

San Bizenteko jaiak hastear ditugu, eta horrekin batera, Korrika Kulturalari hasiera emango diogu Barakaldon. Izan ere, AEK-k, Sasiburuk eta San Bizenteko Jai Batzordeak jaietako euskarazko jarduera guztien bidez Korrikari hauspo ematea erabaki baitute.

San Bizenteko jaiak. 2017ko euskarazko ekintzak.


Umeentzako ekitaldiak

Urtarrilak 21. LARUNBATA

12:00 Txotxongiloak Aitzolekin Velazquez Plazan

18:00 Antxo ta Pantxa, “Museoaren taupadak” umeentzako antzerkia Velazquez Plazan

Urtarrilak 23. ASTELEHENA

17:30 Ipuin kontalaria “Bertsol Haritza” umeentzako San Bizenteko Kultur Etxeako Kafetegian

Urtarrilak 28. LARUNBATA

12:00 “Aldapa kalea” umeentzako ikuskizuna Velazquez Plazan



Helduentzako ekitaldiak

Urtalirrak 21. LARUNBATA

12:30 Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatutako II BERTSO TRUK ekimenaren hasiera San Bizenteko Plazatik. Jolasak, bertso paseo, bazkaria eta eskualdeen arteko erronka: Harituz (Tolosaldea), Iruñerria, Lilibertso (Busturialdea) eta Far Westeko bertsolariak (Enkarterri eta Ezkerraldea).

Urtalirrak 22. IGANDEA

14:00 20.Korrikaren aldeko argazkia San Bizenteko kioskoan

Urtalirrak 25. ASTEAZKENA

19:00 20.Korrikaren aurkezpena Gran Parada tabernan

Urtalirrak 26. OSTEGUNA

19:30 Pintxo dastaketa Sasibururekin Martxoak 8 enparantzan

Urtalirrak 27. OSTIRALA

22:00 Bertso Afaria San Bizenteko Garagardotegian: Nerea Ibarzabal eta Igor Elortza




Korrika aurkezpena, urtarrilaren 25ean, San Bizenteko jaien baitan

Barakaldoko AEK-k, San Bizente auzoko Jai Batzordearekin batera, Korrika aurkezpena antolatu du jaien barruan.

Noiz: urtarrilak 25, asteazkena
Zer ordutan: 19:00etan
Non: Gran Parada tabernan, San Bizente kalean
Zer: Korrikaren gainerko xehetasun guztiak (egutegia, ordutegiak, bitxikeriak, laguntzeko moduak), photo call-a, korrika-kanta eta askaria.

Gainera, Hala Dzipoko musikariek luncha girotuko dute. Jai giroan ospatuko dugu 20. Korrika gero eta hurbilago dugula.

20. Korrikaren aldeko argazkia San Bizenteko jaietan, urtarrilaren 22an


San Bizente jaien harira, urtarrilaren 22an (igandean), 14:00etan, Korrikaren aldeko argazki jendetsua antolatu du Jai Batzordeak AEKrekin batera. Helburua begi-bistakoa da: ahalik eta euskaltzale gehien batzea Korrikaren alde azaltzeko. 

Argazkia parkean bertan aterako dute eta putxera lehiaketa girotzeko ekintza aproposa suerta daiteke. Gisa honetako ekimen bat egiten den hirugarren aldia izango da. Hitzordu euskaltzalea, edonola ere, finkaturik dago igande honetarako, euskara BAT egiteko prest, ZUK egiteko prest? BatZuk izango gara eta!

Korrikaren Urtemuga Jaia otsailaren 11n Irunen


2017ko martxoaren 30ean, berriz, 20. KORRIKA abiatuko da. Euskararen aldeko ekimen hau maite dugunon topalekua izan dadin, 'KORRIKAren urtemuga jaia' ospatuko dda 2017ko otsailaren 11n, larunbatean, Irunen.
Jaia eguerdiko 13:00ean hasiko da, eta 19:30ak aldera bukatuko. Sarrera 20 €-koa izango da. Izena emateko pasa zaitez zure herriko AEK-ko euskaltegitik edo klikatu hemen.
 

Izan zaitez Korrika laguntzailea eta pin bat eta deskontuak jasoko dituzu

Korrikak gizartearen atxikimendua behar du, hori dela eta, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.

Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

Erromeria dantzak ikasteko tailerra Barakaldon



Erromerietan dantzariei begira gelditzen zara, lotsatan, dantzatu ezinik? Ez al dakizu erromerietako dantzak nola dantzatu?HalaDzipo musika eskolan atsegin handiz irakatsiko dizute!!
  • Erromerietako dantzak ikasten
  • Hala Dzipo musika eskolan (El Rosario z/g)
  • Urtarrilak 13, ostirala
    • Jota
  • Arratsaldeko 18:00etan
  • Informazio gehiago: 94 438 55 41
Animatu zaitez eta animatu seme-alabak!!Primeran pasatuko duzue eta hortik aurrera Barakaldoko erromeria guztietan parte hartu ahal izango duzue.

Sevillanak ikastaroa Hala Dzipon



Sevillanak”dantzatzeko asmorik? Baietz? Bada, HalaDzipo musika eskolan atsegin handiz irakatsiko dizute!!
  • Sevillana ikastaroa
  • Hala Dzipo musika eskolan (El Rosario z/g)
  • Hasiera: urtarrilak 12, osteguna
    • Bi asterik behin
  • Arratsaldeko 19:30ean
  • Gutxienez, 6 lagun / gehienez, 10 lagun
  • Prezioa: 10€
  • Izena emateko eta informazio gehiago: haladzipo@haladzipo.org

Santurtziko Mendilagun taldean parte hartu nahi duzu?


Bilboko horma-irudiak ezagutzeko bisita gidatua


Santurtziko Kantulagun!


Taloak egiteko tailerra familian


Barakaldoko Euskara Sailaren eskutik, Denok Euskaraz - familia tailerrak ekimenaren baitan, Taloak egiteko tailerra izango dugu.

Noiz: urtarrilak 20
Zer ordutan: 17:30-19:00
Non: Gurutzetako zentro zibikoan
Izena emateko epea: 2017/01/16-2017/01/19
Non eman izena: euskara@barakaldo. org edo 94 478 92 41


Ele!! Lauaxeta-Lorca emanaldia Barakaldoko Antzokian



Noiz: Urtarrilak 14 
Zer ordutan: 20:00 
Non: Barakaldo Antzokia 
Sarrera: 10-15 € 

Lorca eta Lauaxeta, Lauaxeta eta Lorca, bi idazle, poeta ikonikoak, zein bere kulturan. Bi pertsona horiek modu berean harrapatu zituen heriotzak, urtebeteko aldearekin fusilatu zituzten biak Francoren diktaduraren hasieran.
Bi poeten obra ardatz hartuta, obra honetan hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko dira erakusteko hain urruneko diruditen herri eta kulturek bat egin dezaketela.

Gidoia:Joan MaiaZuzendaritza:Josu Cámara

Dantzaria, aktorea, kantaria: Ana SalazarDantza/aktoreak:Arkaitz Pascual, Ángela Carbajo de LeraAktorea:Joan Maia

Musikariak
Jesús Prieto “Pitti”, 
gitarra
Gorka Hermosa, 
akordeoia

Iturria: euskara.barakaldo.eus

Korrika ibilbidea ezagutarazi dute

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean. Otxandiotik Iruñera joko du 20. KORRIKAk
Gaur, AEKren AIZU! aldizkarian 20. KORRIKAren ibilbidea ezagutarazi digute.