pestaƱak

Koadernoa zuri antzezlana Santurtzin

"Hika Teatroaren ekoizpen berri hau Federico Garcia Lorcaren obran oinarritutako antzezlana da. Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturbe egileek “Bernarda Albaren etxea” hartu dute abiapuntu Euskal Herrian kokatutako istorio bat kontatzeko, asko izan baitira berton ezagutu ditugun “Bernardak”, tradizioaren izenean alabak aske ez izateko hezi dituztenak.

Urte luzez banatuta egon ondoren, amaren etxean berriro elkartuko diren bi ahizpari buruzko istorioak matriarkatu eredu honek ekarritako kontraesan, min eta kastrazioaren inguruko hausnarketa eragingo digu.
(...)

Bi ahizpak aurrez aurre egongo dira. Ezer gutxi jakingo dute amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan dute nork bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen.

Ikuskizun honek aukera emango digu ama zorrotz eta kontrolatzaileek utzitako ondorioetan pentsatzeko. Tradizioaren defendatzaile sutsuak eta fededun santujale amorratuak, bizitza gozatu ez eta gozarazten utzi ez duten emakumeak dira. Mundura ekarri ostean, alabak ia itotzeraino estu hartu dituzten ama autoritarioak."
(Iturria: www.Serantes.com) 

Eguna: martxoak 2, osteguna
Ordua: 20:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 80 minutu
Prezioa: antzezlana ikusteko Berbalagunok % 50eko deskontua izango dugu, hau da sarrera 5 euroan.

Antzelana ikusteko sarrerak Santurtziko AEK euskaltegian eskatu beharko dira martxoaren 1a arte 14:00etan. Eskatzean sarrera ordaindu beharko da, ez baita ordaindu gabeko sarrerarik hartuko.
Sarrerak, antzezlana hasi baino 15-20 minutu lehenago banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren sarreran.