pestaƱak

Yoga tailerra-kronika

Aurrekoan elkartu ginen Indian sortutako Yoga tailerraz gozatzeko.
Hasieran Hodeik azaldu zigun norberaren esentziarekin elkartasun kontzientea dela Yoga, edo hori lortzea duela helburu.
Hasteko, arnasketa ariketak egin genituen, etzanda eta horri erreparatuz gorputz atal ezberdinak erabili genituen: sabelaldea, sabel-kaiola eta klabikula.
Jarraitzeko, posturak egin genituen gure giharrak luzatzeko eta ondoren “asanak”. Horiek dira Yoga hitza entzunda, irudikatzen ditugunak: eguzkiari agurra, kandela postura, ...
Bukatzeko, erlaxazioa egin genuen hildakoaren posturaren bidez, Yogan adituek erabateko erlaxazio kontzientea lortzen omen dute postura hori praktikatuz. Gu behintzat saiatu ginen.
Asteburuari ongi etorria emateko modu paregabea izan zen!