pestaƱak

Gu ez gaude bakarrik

"Gu ez gaude bakarrik, gizakiak klima aldaketan duen eraginari buruzko fabula da eta 5 urtetik gorako haur eta gurasoek ikusteko egina dago.

Antzezlanak mundua kolorez eta animaliaz beteta dagoen leku eder bat dela kontatzen du. Gizakiak, naturaren parte izanik, bere ingurunea errespetatu eta zainduko du baina momentu batean tximiniak eraikitzen hasiko da eta tximiniak dirua emango dute. Diruarekin dena lortu daitekeela sinistuko du. Baina lortuko duen gauza bakarra, mundua kolorerik gabe uztea izango da." 

Eguna: martxoak 26, igandea
Ordua: 12:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 50 minutu
Prezioa: 4 euro