pestañak

Katilinarenak-kronika


Xabier Etxaniz idazleak gomendatuta, Santurtziko Irakurzale Klubak Amélie Nothomb idazlearen “Katilinarenak” liburua irakurtzea erabaki zuen.

Istorio bitxia da, are bitxiagoak diren pertsonaiak dituena. Txikitatik, erretiratu berri den bikote batek “paradisuaren bila” baso ondoko etxe bakartu batera joateko erabakia hartu du. Baina paradisuan sugea ere badago, aldamenean duten etxeko auzokidea. Baso ondoan beraien eta auzokidearen etxeak besterik ez dago.
Ezin amestutako bakardadeaz gozatu! Egunero, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izaten baitute apenas hitz egiten ez duen eta nazkagarria zaien auzokidearen bisita. Azkenean, eguneroko bisita hauek obsesio bihurtu dira bikotearentzat.
Egun batez, auzokidea eta bere emaztea afaltzera gonbidatu dituzte. Egoera benetan kafkianoa! Hortik aurrerakoak are zentzugabeago eta muturrekoago bihurtzen dira... Hainbat ondorio atera daitezke, baina horien artean hauxe: ez dugu geure burua ezagutzen.