pestaƱak
Ibilbide historikoa Barakaldotik. Bisita gidatua
Barakaldoko Berbalagunek, CIHMA interpretazio zentroaren laguntzaz, bisita gidatua antolatu dute: Ibilbide Historikoa Barakaldotik.
Noiz: Ekainaren 8an, ostegunean.
Zer ordutan: 18:00-19:30
Non: Clara Campoamor Kultur Etxetik abiatuko gara
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus, ekainaren 7a baino lehen.
Scrapbooking tailerra
Asteazken honetan, maiatzak 31, argazki markoak egiteko tailerra egingo dugu Portugaleteko Merkatuan.
Izena eman 671 793 959 telefonoan, ekarri argazki pare bat eta artaziak, PRAKTIKATU ETA BIZI!
Udako berbalagun
Santurtziko bi Berbalagunek, Margak eta Yolik, azalduko digute zer den Udako Berbalagun!
Mila esker bioi zuen esperientzia kontatzeagatik!
Mendi Txangoaren kronika
Igande honetan, maiatzak 28, ibilaldi ederra egin dugu Bilbo inguruko mendietan.
Bi mendi batera, lehena Pagasarri (671 m) eta bigarrena Ganekogorta (999 m). Eguraldia lagun, paseo polita eta lasaia izan zen.
Horrez gain, Tarin iturria eta Pagasarriko elur-zuloak ikusteko aukera izan genuen.
Hamalau lagun elkartu ginen, eta giro ederrean euskaraz PRAKTIKATU ETA BIZI izan genuen.
Portu Kantariren kronika
Berbalagun koadrila berriro elkartu ginen hil honen amaiera, maiatzak 26, eta arratsalde ona pasa genuen.
Hogeita hamabost lagun inguru bildu ginen, abestu eta euskaraz PRAKTIKATU ETA BIZI izan genuen.
Hurrengoa ekainaren 16an izango da, Berbabordajea amaitu ondoren eta Kantu Afaria egin baino llehen.
Gereziaren Jaia Barakaldoko Errekatxo auzoan
Datorren larunbatean, ekainak 3, “Gereziaren jaia” ospatuko da Errekatxo auzoan. Egun osoko egitaraua gure kulturaz gozatzeko eta aldi berean, iragana gogora ekartzeko:
Noiz: Ekainak 3, larunbata
Non: Errekatxo auzoan
- 10:30 – Artisautza eta nekazaritza azoka
- 11:00 – Katxete boloak
- 11:30 – Barakaldoko Udal Musika Banadaren kalejira
- Puzgarriak goizean zehar
- 12:00 – “Guda zibila Barakaldon” erakusketaren inaugurazioa
- 12:00 – Umeentzako tailerra
- 12:30 – Bikotekako esku-pilota partida (Gure Kirola Pilota eskola)
- 13:30 – “Lur eta gerezien artean” Errekatxoko dantza taldearen erakustaldia
- 14:00 – Gereziaren jaiaren III. gozogintza lehiaketa
- LURREKO TRIKITIXA taldea goizean zehar
- 17:30 – Aizkolariak
- 18:30 – Harri-zulatzaileak
- 19:30 – Gerezi-hezur jaurtiketa
- 20:30 – JOSELU ANAIAK erromeria
Iturria:euskara.barakaldo.eus
MINTZODROMOA Portugaleten
Datorren ostegunean, ekainak 1, Portugaleteko MINTZODROMOA egingo dugu.
Goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 17:00etan etor zaitezke. San Roke plazan.
Hiru gai aztertuko dugu:
1. Ikasleen etxerako lanak.
2. Gazteen aisia, lokalak, teknologia.
3. Oporrak, bidaiak, turismoa.
Komenigarria da aldez aurretik izena ematea, hobeto antolatu aldera:
600 482 022 telefonoan edo portugalete_berba@aek.eus e-postan.
Zabaldu, animatu eta izena eman!
Ibarra Eguna ospatuko du Barakaldoko Ibarra-Kaldu elkarteak
Datorren larunbatean, ekainak 3, Ibarra-Kalduelkarteak egun osoko egitaraua prestatu du, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko:
Noiz:Ekainak 3, larunbata
Ibarra eguna:
- 13:00 – Dantza emanaldia, Xake plazan
- 14:00 – Harri-zulatzaileak, Sta. Teresa plazan
- 15:00 – Herri bazkaria, Ibarra-kaldu tabernan
- Izen-ematea: maiatzaren 29ra arte Ibarran
- 19:00 – Aiko taldea, Xake plazan
Iturria:euskara.barakaldo.eus
Tadjikistan bizikletaz. Bideo-diaporama Barakaldon
Datorren astean SASIBURUBarakaldoko euskaldunon elkarteak antolatu duen diaporamaren bitartez, aukera ezin hobea izango duzu Tdjikistan ezagutzeko:
Zer: Tadjikistan bizikletaz – Diaporama
Noiz: Ekainak 1, osteguna
Zer ordutan: 19:00etan
Non:Clara Campoamor zentro zibikoan
Pertsona batzuk nahiko abenturazaleak dira eta beste herrialde urruti batzuk era berezian ezagutzeko gogoa daukate, hauxe da bikote protagonista honen istorioa.Irakur ditzagun haietako baten hitzak:
“Dushanben nago jeep baten sabaiaren gainean bizikletak bidaia neketsu eta luze baterako prestatzen. Inguruan, gizon ugari bildu dira niri begira, jakin-minez. Ez, Tadjikistanen ez da ohikoa emakume bat horrelakoak egiten ikustea eta horrexegatik igo naiz ni gora. Txapazko talaia horretatik gizonezko mundu horri bideratutako berdintasun adierazpenaren mezulari bihurtu naiz.“
Iturria: euskara.barakaldo.eus
Barakaldoko Mintzodromoko argazkiak
Atzoko mintzodromoa arrakastatsua izan zen oso, goizean 110 lagun batu ziren Anaien Parkean, eta arratsaldean 90 euskaltzale aritu ziren hizketan El Rincon tabernan. Hemen dituzue argazki gehiago:
Eta arratsaldeko txandan:
MENDI IRTEERA: Pagasarri-Ganekogorta
Igande honetan, maiatzak 28, ibilbide polita egingo dugu berbalagunok: Pagasarri eta Ganekogorta mendiak.
Goiz-goizean irten eta etxean bazkaltzeko modukoa.
Prestatu ogitartekoa eta etorri gurekin.
Izena eman: 600 482 022 / portugalete_berba@aek.eus
Bertso-afari feminista Barakaldon
Iretargi Barakaldoko Emakume gazteen topaguneak Bertso-afari feminista antolatu du Makala gaztetxeariko elkartasunean, mugimendu horrentzat izango baita biltzen duten dirua
Noiz: ekainak 2, ostirala
Nortzuk: Oihana Bartra, Alaia Martin eta Jone Uria
Non: Ibarrakaldu
Tiketak: Sotera, Argalario eta Pasaje tabernetan salgai
Egitaraua:
- 20:00etan Batu Poteoa Santa teresa plazatik Portugaleteko Batukada Feministaren eskutik.
- 21:30ean Bertso-afari feminista. (Hala adieraziz gero, menu beganoa aukeratzea dago)
Cup Cake tailerraren kronika
Berbalagun talde ederra bildu zen asteazkenean, maiatzak 24, Cup Cake pastelak egiten ikasteko.
Hogeita hamar lagun elkartu ginen Zubeldia kaleko txokoan, eta Aitor zein Eder sukaldarien laguntzaz, gozatu genuen.
Horrez gain, gozogintza-errezeten liburu bat zozketatu genuen bertaratuen artean. On egin!
Lau Gar garagardo fabrika ezagutzeko txangoa Sasibururen bidez
Astezken honetan garagardoaren nondik norakoak Euskal Herrian aztertu ondoren, Sasiburu euskara elkarteak bisita antolatu du Lau Gar garagardo fabrika ezagutzeko.
Zer: Lau Gar garagardo fabrikara bisita
Noiz: Maiatzak 27, larunbata
Zer ordutan: 11:30ean (15:00etan bueltan izango gara)
Topalekua: Clara Campoamor kultur etxe aurreko Bizkaibus geltokian
Prezioa: Autobusa + bisita + dastaketa: 10€
Tiketak: Barakaldoko AEK euskaltegian (San Bizente)
Iturria: euskara.blogspot.eus
Osasun gaiak ikastetxeetan hitzaldia Barakaldoko San Eloy ospitalean
Hilean behin, Osakidetza barrutik ezagutzeko aukera izango duzu hitzaldi hauen bidez:
Ekimena: Osakidetzako profesionalak euskaraz
Hitzaldia: “Osasun gaiak ikastetxeetan”, Mikel Buruaga
Noiz: Maiatzak 24, asteazkena
Zer ordutan: 14:00 – 15:00
Non: San Eloy ospitalea (2. sotoko bilera gela)
Informazio gehiago:
94 400 67 21 / 94 485 58 10 / 94 485 58 44
Iturria: euskara.barakaldo.eus
Familia tailerra: Kutxa bereziak sortzeko aukera
Barakaldoko historia eta ingurumena interpretatzeko CIHMA zentroak IgandEROAK tailer eskaintzaren barruan, hara zer prestatu duen oraingoan:
KUTXA BEREZIAK
Noiz: Maiatzak 28, igandea
Non: CIHMA Luis Choya Almaraz – Errekatxo auzoan
Zer ordutan: 12:00 – 14:00
Gomendatutako adina: 6 – 12 urte
Doan
Saio honetan materiala birziklatuz kutxa bereziak sortuko dituzte haurrek.
Iturria: euskara.barakaldo.eus