2017/06/30

Gerra Zibileko umeak omenduko ditu Hala Dzipok

Gerra Zibileko umeak oroitarazteko asmoz, Hala Dzipo Euskal Musika Eskolak ikuskizun berezia prestatu du ostiral honetan:

Zer: Gerra Zibileko umeak, musika ikuskizuna
Noiz: Ekainak 30, ostirala
Zer ordutan: 20:00etan
Non: Clara Campoamor zentro zibikoan

Barakaldon zeharreko natur ibilbidearen kronika

9 lagun elkartu ginen Barakaldok dituen txoko ezkutu eta ederrenak mireste aldera. 9 kilometroko ibilaldi lasaia egin ostean, denok etxeratu ginen geure herria hobeto ezagutu genuen sentsazioarekin. Hemendik eskerrak eman gura dizkiogu Sasiburu Euskara Elkarteko Arrateri hain txango erakargarri eta betegarria atontzearren. Beherago argazkiak dituzue.














2017/06/29

"Partyman" La Guia egunean

Larunbat honetan, uztailak 1, Portugaleteko La Guia egunean, Haur Disko-festa eskainiko dizu Partyman-ek.

AEKren eskutik, arratsaldeko 16:30ean, Alde Zaharreko eszenatokian.

Partyman Richard Sanz da Vitoria-Gasteizeko heroia. Animatzaile eta dantzari profesionala. Gasteizeko Eszena-arte tailerrean ikasi du. Poco Pico Antzerki taldean hasi zen animatzaile eta aktore bezala, eta orain bere lan berria aurkezten du.

2017/06/26

Udako taldeak Portugaleten


Yoga tailerra-kronika


Atzo elkartu ginen Casa Torre jauregian heldu zein ume yoga egiteko asmoz. Adin guztietakook praktikatzeko modukoa da yoga eta osasungarria ere bai!
Amaiak gidatu zuen saioa eta asanen (figuren) bidez animaliak eta bestelakoak irudikatu genituen. Behin asana guztiak eginda, ipuin baten bidez denak elkartu zituen eta horietakoren bat aipatzen zuenean, horri zegokion postura egiten genuen.
Ondoren, eguzkiari agurra eta beste ariketa batzuk egin genituen. Bukatzeko, mind fullness ere egin genuen gerezi bana erabilita eta kandelak piztu genituen kontzentrazio ariketa bat egiteko.

Yoga egin eta gozatzeko aukera ere izan genuen!
Eskerrik asko Amaia!!

Bisita gidatua parke botanikoan


Barakaldoko Naturgelak Ramón Rubial Lorategi Botanikoa ezagutzeko aukera paregabea eskainiko digu datorren astean:

Zer: Lorategi botanikora bisita

Noiz: Ekainak 29, osteguna
Ordutegia: 11:00 – 12:00
Non: Lorategi Botanikoan (San Bizente)
Izena emateko:
Iturria: euskara.barakaldo.eus

2017/06/22

Gimnasioko ziklismoa

Pando Aisia kiroldegian, datorren igandean, ekainak 25, Gimnasioko ziklismoa edo Cyclo Indoor praktikatzeko aukera izango duzu.

Eman izena aldez aurretik: 944 612 600


Argazki Rally lehiaketa!!

Pasa den ostiralean izan zen Ezkerraldeko Berbabordajea eta iraun bitartean argazki rally lehiaketa izan zen. Eman zure bozka gehien gustatzen zaizun argazkiari eta egileak 2 lagunentzako bazkari irabaziko du. Bozka emaleen artean kamisetak zozketatuko dira.

2017/06/21

SURF ikastaroa

Portugaleteko Gazte Gelak antolatuta, Surf ikastaroa egingo da uztailaren 3, 4, 5 eta 6an, Arena hondartzan, 14 - 30 urte bitartekoentzat.

Baina, aldez aurretik, izena eman behar da. Epea ekainaren 26an amaituko da. Azkar ibili!

2017/06/20

Ezkerraldeko Berbalagunak, txikota erriatzen berriro V. Berbabordajean


 

Ezkerraldeko berbalagunek aingurak altxatu eta euskara barreiatu zuten beste behin Zazpi Itsasoetatik, Berbabordajearen bosgarren edizioan.

Ekintza honek, ikasturteko amaiera-jaia ospatzeko, itsasontzi batean biltzen ditu Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldoko ikasle, berbalagun eta euskaltzaleak; eskualdeak itsasoarekin duen lotura irudikatu nahian.

Hala, Goizeder Pellicer, Sendoa Gil eta Manu Iturregiren musikaz lagunduta, Ibaizabaleko itsasadarrean zehar astindu zuten mihia parte hartu zuten 70 lagunek.

Bitartean, bazterrei erretratuak egiten ere ibili ginen, irudirik ederrena harrapatu eta Argazki Rallyan esku hartzeko (informazio gehiago laster orrialde honetan bertan).

Aritz Diez Portugaleteko berbalagunaren esanetan: "Berbabordajea eskualdeko euskaldunak ezagutzeko leku bikaina da, giroa horretarako oso aproposa baita".

Aukera interesantea, zalantzarik gabe, aurtengo mintzakideak sendotzeko, eta datorren urterako berriak ezagutzeko.