2017/07/07

Argazki Rallyaren irabazlea

Hauxe izan da ekainaren 16an Ezkerraldeko Berbabordajean egin genuen Argazki Rallyan aukeratu duzuen argazki irabazlea.

Orotara, 106 argazki aurkeztu ziren, eta 111 boto jaso dugu.

Irabazitako argazkiak 33 boto jaso du.

Egilea Xabier Blanco da, eta hemen duzue saria eskuan: Portugaleteko Hoteleko jatetxean bi pertsonentzako asteburuko menua.

Zorionak eta disfrutatu!

Horren atzetik honako bi argazki hauek geratu dira:

Victoria Bengoak egindako argazkia (15 boto).

Oneka Tiradok egindakoa (5 boto)

2017/07/03

"Partyman" La Guia eguneko kronika

La Guia egunean, Partyman egon zen Portun, eta dantzan jarri zituen hara hurbildu ziren edo handik pasatu ziren guraso, umeak eta edonor.

Super heroiak jendearen hankak eta besoak astindu zituen, eta, AEKren eskutik, urtero bezala, euskararen presentzia ziurtatu zuen Portugaleteko jairik onenean.

Datorren urtera arte!