pestañak

Bertso bazkaria


Ganekogortarako mendi-irteera


Lainopean, baina euskarak erakutsi zigun bidea

Larunbatean, urriak 28, Abandotik abiatu ginen Ganekogortarantz. Barakaldoko lau berbalagun, Guille, Marijose, Josu eta Ibai, animatu ziren (laurak ibiltzen dira Barakaldoko Berbalagunen), baita Ainara ere, azken fitxaketa Santurtziko Mendilagunen. Lehendabiziko helmuga Pagasarri. Bertan, hamar minutuko atsedenalditxoaren ostean, berriro ibiltzeari ekin genion. Ibilbidean zehar aprobetxatu genuen elkar ezagutzeko eta, bide batez, hurrengo irteeraren inguruan ere berba egin genuen; seguru aski abendurako.

Gailurrean, lainoagatik, ezin izan genuen paisaiaz gozatu, baina bai hamaiketakoaz; izan ere, denetarik eraman genuen. Horrela jarraituz gero, hurrengorako parrila eta guzti (kar, kar, kar). 

Laburbilduz, goiz-pasa ederra bizi izan genuen eta aukera ona ezkerraldeko berbalagunak elkar ezagutzen hasteko.

Hona hemen argazki pare bat:




Portugaleteko azaroko Euskara Agenda


Eretza mendi-irteeraren kronika

Igande honetan, urriak 29, mendi-txangoa egin genuen Portugaleteko berbalagunek. Oraingo honetan, Eretza mendira (887 m).

Hogei lagun elkartu ginen, eta Peñas Negras gunetik abiatuta, egun ederra lagun, Gazteran mendian geldialdia egin ondoren, gailurra zapaldu genuen eta buelta.

Orotara 16 kilometro baino gehiago... nekatuta, baina pozik.

Eta garrantzitsuena: EUSKARAZ PRAKTIKATU ETA BIZI!







Pandero tailerraren kronika

Zazpi lagun elkartu ziren pasa den larunbatean, urriak 28, Portugaleteko Merkatuan.

Asier Alcedoren eskutik, panderoa jotzearen lehenengo hastapenak jaso zituzten hara hurbildutako lagunek.

Batez daki, hurrengo Portu Kantari saioan, kalean jo lezakete!



Portu Kantariren kronika


Kurtso berriko lehen saioa izan zen, 2017ko urrikoa, eta gogotsu aritu ziren portugaletetarrak eta Barakaldoko Hala Dzipo taldekoak Alde Zaharreko kaleetan zehar.

50 bat lagun elkartu ginen ostiralean, urriak 27, azken ostiral guztietan bezala.

Hurrengoa azaroaren 24an, gorde eguna!



Santurtziko azaroko euskara agenda!!


Barreterapia tailerra

Portugaleteko Gazte Gelak Barreterapia lantegia antolatu du azaroko 4, 11, 18, 25 eta abenduko 2rako.

Izena eman lehenbailehen, urriren 28a baino lehen!

Familia tailerra

Tailer elebiduna disfrutatzeko aukera izango dute gurasoek eta 3-7 urte bitarteko umeek: "Gorputzaren ABC berria".

Eguna: urriak 27, ostirala

Ordua: 17:30

Lekua: Santa Klara

Uxue Alberdiren "Janisjoplin" Irakurzale Klubean


King Kong teoria-kronika


Aurreko astelehenean hasi genuen ikasturte berria Irakurzale Klubean eta “King Kong Teoria”ren inguruan jardun genuen.
Virginie Despentesen saiakera liburu honetan, patriarkatu kapitalistarekin inposatzen diren genero ereduen kontra aritzen dena da King Kong. Bortxaketaren inguruan hitz egiten digu, sufritutako emakumeek ez dute gertatutakoaz hitz egin nahi, ezkutatu egiten da. Emakumeak biktima izatetik haratago, kaletik aske joateko aldarria egiten du, emakumeak ahaldunduz. Prostituzioaz ere ari zaigu, bere esperientzia kontatuz eta bizitakoa plazaratuz. Jendartean dagoen iruditegiaz haratago, berak langile sexuala izateko autua egin zuen; behartuta ez dauden langile sexualak ikustarazten dizkigu. Hemen sortzen dira jendartean zein egungo feminismoan dauden eztabaida sakonak, abolizionismoa bai ez, prostituzioa legalizatu, langile sexualek euren eskubideak aldarrikatu, etab. Pornoa ere du hizpide, gizonek sortu eta euren kontsumora bideratuta doa egun ekoizten den porno gehiena. Beste behin ere emakumeen desioak ez dira existitzen, ez dute garrantzirik, sexua gizonen gozamenerako da bakarrik. Hala ere, hau aldatuz doa eta emakumeek emakumetzat egindako pornoa ekoizten da gaur egun.
Ikuspegi feminista eta erradikalez idatzia dago, barru barrutik datorkion putak, proletarioak, punkak dira hizlariak; heteroarauaren bazterrik datozenak eta muineraino heldu nahi dutenak lotzen gaituzten kateak apurtzeko. 

Garazi Tobar Eguzkitza 

Mendi irteera: Eretza

Mendia gustatzen bazaizu, eta euskara praktikatu nahi baduzu, Eretza mendira egingo dugu txango bat. Animatu eta etorri!

Eguna: urriak 29, igandea

Ordua: 08:30

Lekua: Metroko geltokia (Carlos VII)

Aldez aurretik izena eman: portugalete_berba@aek.eus / 600 482 022


Pandero tailerra

Pandero jotzen ikasi nahi duzu? Etorri datorren larunbatean, urriak 28, Portugaleteko Merkatura eta hasiko zara, inolako arazorik gabe.

Han egongo gara 12:30etik 14:00etara.

Apuntatu aldez aurretik portugalete_berba@aek.eus edo 600 482 022

PORTU KANTARI

2017-2018 ikasturteko lehen irteera izango da hau; horretarako Barakaldoko Hala Dzipo taldeko trikitilariak gurekin egongo dira.

Eguna: urriak 27, ostirala

Ordua: 20:45

Lekua: Merkatua

Euskaraz abestu eta euskara praktikatu nahi baduzu, animatu eta etorri!

Kike Amonarrizen hitzaldia

Portugaleteko (H)ARITUZ euskara elkarteak Kike Amonarrizen hitzaldi bat antolatu du "Euskararen transmisioa: hizkuntza irautearen gakoa" izenburupean.

Interesgarria eta animatua izango da, gonbidatuta zaudete:

Eguna: urriak 26 (osteguna)

Lekua: Portugaleteko Merkatuan

Ordua: 19:30

Anima zaitezte!



OPEN topaketa Portugaleteko EUSKARA PLANA

Portugaleteko 2018-2021 EUSKARA PLANARI buruzko HAUSNARKETA ESTRATEGIKOA egingo du Udalak.

Eguna: urriaren 21ean, larunbata

Ordua: 10:00 - 13:00

Lekua: Santa Klara

Eman izena hemen, urriaren 19a baino lehen:  

https://goo.gl/forms/2XxnaRqgGxx5XinE2

Barakaldoko berbalagunok Sasiburu mendilerrora goaz

Zer: Txangoa Sasiburu mendilerrora
Noiz: Urriak 22, igandea
Ordutegia: 09:30-13:00
Non: San Bizenteko elizaren aurrean
Jakingarriak: ogitarteko bat, ur botila eta oinetako zein arropa egokiak eraman behar dira.

Barakaldoko Berbalagun programa abian da

Barakaldoko Berbalagun programak prentsaurrekoa egin zuen, 2017-2018 ikasturtea martxan dela gogorarazteko. Izena eman nahi baduzue, jo guregana:

Tfnoa: 678 62 65 67
Emaila: barakaldo_berba@aek.eus
Facebook: Ezkerraldeko berbalagunak

"Euskal tresnekin jolasean" kontzertu didaktikoa Hala Dziporen eskutik

Datorren asteburuan “MUNOA BIZI” programaren barruan, Hala Dzipo Euskal Musika Eskolak proposamen bikaina du familientzat:
 
Noiz: Urriak 14, larunbata
Zer: “Euskal tresnekin jolasean” kontzertu didaktikoa (Hala Dzipo musika eskola)
Zer ordutan: 18:00etan
Non: Munoa parkean
 

Ez dok hiru antzezlana Santurtzin

"Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz?

Ziur gaude uste duzuna baino askoz geihago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak ezagun egingo zizkizu.

Kanta Kopuru ederra erabili dugte, baina aipatu gabez utzi dituzte beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatu egiten dituzte, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere.

“EZ DOK HIRU”, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario." (www.serantes.com)

Eguna: azaroak 16, osteguna
Ordua: 20:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 5 euro (Berbalaguna eta euskaltegiko ikaslea bazara)
Deskontua lortzeko modua: azaroaren 13a baino lehenago eskatu eta ordaindu beharko duzu sarrera. Santurtziko AEKn edo Berbalagun dinamizatzaileekin kontaktuan jarri 678 422 573 telefono zenbakian. Sarrerak, antzezlana hasi baino lehen banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren kanpoaldean.

Obabakoak antzezlana Santurtzin

"OBABAKO unibertso literarioan barneratzen gaitu, Macondo, Yoknapatawpharekin ahaidetutako lurraldea, edo Eskualdea, non pertsonaia desberdinen istorioak gertatzen diren, besteak beste: bere gutunen bidezko amodio  istorioa gogora ekartzen duen geografiako irakaslea, bakardadeari aurre egiten ikasi behar duen andereño gaztea, kalonje eta basoan galdutako haur baten arteko harremana, edo eskolako argazki zahar bat handiagotzerakoan xehetasun harrigarri bat aurkitzen duen idazlea…

Calixto Bieito egokitzapen aske honetan, pertsonaiak amodioz, desioz, oroigarriz, beldurrez eta zalantzez beteriko giza pertsonaia bezala agertzen dira. Haurtzaroaren urrutiko eta antzinako mundu horretan gertatzen diren istorioak, non Freud izena ez zegokion gure hiztegiari. Mundu bat fantasiaz, ikuskizunez beteta, irudiak memoriaren gauean, eta gure izakiaren txoko ezkutuenetan gordeta.

Obabakoak konposizio poetikoa, bisuala eta fisikoa izango da, eta bertan animaliak gizakiekin eta basoak gure kideekin nahastuko dira. “Gesamtkunstwerk” txiki bat." (www.serantes.com)

Eguna: azaroak 9, osteguna
Ordua: 20:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 100 minutu
Prezioa: 5 euro (Berbalaguna eta euskaltegiko ikaslea bazara)
Deskontua lortzeko modua: azaroaren 6a baino lehenago eskatu eta ordaindu beharko duzu sarrera. Santurtziko AEKn edo Berbalagun dinamizatzaileekin kontaktuan jarri 678 422 573 telefono zenbakian. Sarrerak, antzezlana hasi baino lehen banatuko dira Serantes Kultur Aretoaren kanpoaldean.

Asteburu pasa Mundakan Barakaldoko Gazte Bulegoari esker


Barakaldoko Gazte Bulegoak asteburu pasa antolatu du Mundakan:
Zer: Asteburu pasa Mundakan (Gazte Bulegoak antolatua)
Noiz:urriak 21 eta 22
Irteera:urriaren 21ean, goizeko 08:30ean
Prezioa eta izen ematea:
      • Barakaldarrak – 41,98€
      • Barakaldotik kanpokoak – 62,98€  
      • urriaren 13ra arte
      • Gazte Bulegoa (San Juan 17)
      • 94 478 95 96 / 688 639 935
      • gaztebulegoa@barakaldo.org

"Maddi eta txalaparta" ipuin musikatua familian gozatzeko Barakaldoko Munoa parkean


Datorren asteburuan “MUNOA BIZI” programaren barruan, Hala Dzipo Euskal Musika Eskolak proposamen bikaina du familientzat:

Noiz:Urriak 14, larunbata
Zer:“Maddi eta txalaparta”ipuin musikatua (Hala Dzipo musika eskola)
Zer ordutan:13:00etan
Non:Munoa parkean

Beurko-Bagatzako jaiak izango dira urriaren 11tik 15era



Datorren astean Beurko-Bagatzako jaiak hasiko dira, eta, aurten gainera, 50. urteurrena ospatuko dute:
  • Urriak 11, asteazkena
    • 22:30 – DJ Mark Markos “Parranda gaua”
       
  • Urriak 12, osteguna – Txikitxuen eguna
    • 11:00 – Diana txistulariekin
    • 11:00 – Bizikleta tailerra (AKERRAK MBT taldea) – Boulevard de Beurko plazan
    • 12:00 – “Toni de la Sal” txotxongiloak (SASIBURU) – plazan
    • 13:30 – Umeen pintxo lehiaketa
    • 14:30 – Umeen herri bazkaria (Mandarina Garden-en izena eman!!)
    • 16:00 – Umeentzako jolasak plazan
    • 18:00 – Garagardo dastaketa (SUGOI tabernaren eskutik) – Ibarra-Kalduren lokalean
      • Izena eman: CIRO’S tabernan
    • 18:30 – Umeentzako DJ Mark Markos – plazan
    • 19:00 – Pailazoak – Sollube tabernan 
    • 19:30 – Txokolatada (GERNIKA gozotegiari esker) – plazan
    • 20:00 – Zinea euskaraz – Argalario tabernan (manta bat eramatea komeni)
    • 20:00 – Pintxo-Karrito paseoa – auzoko tabernetatik plazara
       
  • Urriak 13, ostirala
    • 18:30 – “Txatarra” zirko ikuskizuna (Malas Compañias taldea) – plazan
       
  • Urriak 14, larunbata
    • 11:00 – Nekazal eta artisautza azokaren irekiera
    • 11:00 – VII. Txistulari topaketa – Ibarra-Kalduren lokaletik abiatuta
    • 11:30 – Txalaparta – Bodeguilla La Cepa-n
    • 11:30 – Herri kirolak – Xake plazan
    • 12:00 – Txikien txokoa: puzgarriak, tailerrak… – Bagatza ikastetxean
    • 13:00 – Harrizulatzaileen txapelketa mistoa – Xake plazan
    • 18:00 – Erromeria parte-hartzailea (Ibarra-Kaldu) – Xake plazan
    • 20:00 – SAKATU elektrotxaranga
    • 22:00 – Kontzertuak (LINDANE + TXIMELETA ERROMERIA) – Xake plazan
       
  • Urriak 15, igandea
    • 11:00 – Nekazal eta artisautza azoka
    • 13:00 – Lutxanako dultzaineroak
    • 13:00 – Haur dantza agerraldia (Danetarako Danok, Laguntasuna, Erreka-Ortu, Amaia, Mendi Harana eta Ibarra-Kaldu taldeak) – Xake plazan
    • 16:30 – Haurrentzako jolasak – Argalario tabernan
    • 18:00 – Dantza agerraldia (Ibarra-Kaldu taldea) – Xake plazan
Beurko-Bagatza egitaraua

Garagardo dastaketa Beurko-Bagatza jai egitaruaren barruan


Garagardoa duzu gustuko? Garagardoa zelan egiten den, zenbat garagardo mota dauden… jakin nahi duzu? Ba… aukera ederra izango duzu datorren astean, Beurko-Bagatza jai egitarauaren barruan:

Zer:Garagardo dastaketa (SUGOI tabernaren eskutik)
Noiz: Urriak 12, osteguna
Zer ordutan: 18:00etan
Non: Ibarra-Kalduren lokalean
Zenbat: 10 €
Plaza mugatuak
Izena emateko:CIRO’S tabernan

Hala Dzipok Gazte Topaketa antolatu du


11 urtetik gorakoa zara? Ze plan duzu ostiral arratsalderako? Zinea duzu gustuko? Eta sorpresak? Hala Dzipo Euskal Musika Eskolak planik onena du zuretzat:

Zer: Gazte topaketa
Zer: Zinea eta …
Noiz:urriak 6, ostirala
Zer ordutan: 19:00etan
Non:Hala Dzipo musika eskolan(El Rosario z/g – San Bizenteko garagardotegi ondoan)

Euskal Jaia asteburu honetan San Bizenten


Asteburu honetan Laguntasuna elkarteak San Bizente auzoan II. Euskal Jaia ospatuko du
  • Urriak 6, ostirala
    • 20:00 – Ikurrina jaso eta agurra – Elizateko plazan 
    • 22:00 – Folk Session (Laguntasuna) – Atari tabernan
       
  • Urriak 7, larunbata 
    • Euskal Herriko Dantzari Eguna
      • 10:00 – Nekazaritza Azoka – San Bizente parkean
      • 12:00 – Kalejira: erraldoiak, dultzaineroak, txistulariak… – Herriko Plazatik San Bizentera
      • 13:00 – Kantu-dantza – Elizateko plazan
      • 16:30 – 21:00 – Artisauen folklore azoka – Union Sport plazan
      • 18:00 – Kalejira Barakaldoko kaleetan zehar
      • 18:30 – 20:00 – Dantza agerraldia (Euskal Herri osoko dantza taldeak) – Elizateko plazan
      • 20:00 – 22:00 – SAKATU elektrotxaranga
      • 21:00 – Afaria
      • 22:00 – LAIOTZ taldearen Erromeria
         
  • Urriak 8, igandea 
    • II. Euskal Jaia (Errosario 2017)
      • 10:00 – Nekazaritza Azoka – San Bizente parkean
      • 10:30 – Elkartasun azoka – Gernikako Arbola (Gallery-Andoni parean)
      • 10:30 – Diana txistulariekin
      • 11:00 – Auzoko denden merkatua – Elizako atarian
      • 11:00 – Umeentzako puzgarriak, tailerrak… – Union Sport plazan
      • 11:30 – Kantujira eta jauziak
      • 12:oo – Dultzaineroak eta erraldoiak kalejiran
      • 12:00 – Aizkolariak (Larreatarrak) – Sorgiñe tabernaren plazan
      • 12:30 – Txikien eta ertainen dantza erakustaldia – Elizateko plazan
      • 13:00 – Zanpantzarrak, Oinarineko joaldunak (Usansolo)
      • 14:00 – FAR WESTeko bertsolariak – Elizateko plazan
      • 15:00 – Koadrilen bazkaria
      • 16:00 – Familientzako antzerkia “ALDAPA KALEAN” – Elizateko plazan
      • 17:00 – Koadrilen Olinpiada – Elizateko plazan
      • 18:15 – Zezen puzgarrien entzierroa – Alkartu ikastola aurrean 
      • 18:45 – Sari banaketa eta Sasiaren zozketa – Elizateko plazan
      • 19:00 – Euskal DJa – Elizateko plazan
      • 21:00 – Ekitaldien amaiera

Errepelega Kantari

Ikusgarri dantza taldeak, bere 50. urteurrena ospatzeko, ERREPELEGA KANTARI ospatzen du hilaren lehen ostiralean.

Urrikoa, gaur, urriak 6, egingo du. 

20:00etan, Jose Maria Martinez de la Rivas plazan (Ikusgarri taldearen egitzan) elkartuko dira, eta auzoan zehar abestuko dute.

Zuek ere gonbidatuta zaudete.

Animo!



Lantegia familientzat


Familientzako lantegia Santurtzin

"Santurtzi Itsasoa museoan Santurtziren eta itsasadarraren ingurunearen aldaketa ulertzeko ibilbide labur bat egin ostean, familiako sormen-jarduera batez gozatuko dugu. Elkarrekin, iraganeko Santurtziko maketa bat egingo dugu. Horretarako, ontziak, marinel elementuak (sare-zatiak, pisuak, etab.), kartoiak eta beste material asko erabiliko ditugu, gure maketa kolektiboa fabrikatze aldera." (turismo bulegoa)

Tokia: Turismo bulegoa
Egunak: urriak 8 eta 22 (igandeak)
Ordua: 11:30etan
Informazioa eta erreserbak: 94 483 94 94- turismo@santurtzi.net
Lekuak: mugatuak dira
Antolatzailea: Santurtziko Udala. Turismoa eta Kultura

Agurtza atunontziari bisita gidatua


Pikadero filma bihar!!

"Espainia krisi ekonomikoan bete-betean dagoela, baliabide eskaseko bikote hasiberri batek gorriak ikusiko ditu gurasoen etxean larrua jotzeko. Gero eta etsiago eta hotel bat ordaintzeko sosik gabe, gazteek sexu-harremanak izateko erabiltzen dituzten toki publikoak bilatu beharko dituzte, pikaderoak hain zuzen. Baina ezer ez da antzeman bezain erraza, eta euren arteko harremanak proba ugari gainditu beharko ditu, hondamendirantz doan ekonomia baten kateak apurtzen saiatzen diren bitartean."(www.serantes.com)

Eguna: urriak 5
Ordua: 18:00 eta 20:30
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: 3 euro

Folk Session Barakaldoko San Bizente auzoan


San Bizente auzoko II. Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, Laguntasuna elkarteak bere ohiko Folk Session eskainiko digu:

Zer:Folk Session
Noiz: Urriak 6, ostirala
Zer ordutan:22:00etan 
Non:Atari tabernan

Erromeria dantzak ikasteko ikastaroa Barakaldon


Erromeria dantzak ikasteko aukera, Ibarra-Kaldudantza taldearen eskutik:

Zer:Erromeria dantzak – ikastaroa
Noiz: Hasiera: urriak 5, osteguna
Zer ordutan:20:00etan
Non:Ibarra-Kalduren lokalean (San Jose kalea z/g, Bagatza)
Doan

Euskal Herriko Dantzari Eguna Barakaldon

Datorren larunbatean Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko da Barakaldon. 

Zer: Euskal Herriko Dantzari Eguna
Noiz: Urriak 7, larunbata
      • 10:00 – Nekazaritza Azoka – San Bizente parkean
      • 12:00 – Kalejira: erraldoiak, dultzaineroak, txistulariak… – Herriko Plazatik San Bizentera
      • 13:00 – Kantu-dantza – Elizateko plazan
      • 16:30 – 21:00 – Artisauen folklore azoka – Union Sport plazan
      • 18:00 – Kalejira Barakaldoko kaleetan zehar
      • 18:30 – 20:00 – Dantza agerraldia (Euskal Herri osoko dantza taldeak) – Elizateko plazan
      • 20:00 – 22:00 – SAKATU elektrotxaranga
      • 21:00 – Afaria
      • 22:00 – LAIOTZ taldearen Erromeria