pestaƱak

Barakaldoko Berbalagunon topaketa abenduaren 15ean

Barakaldoko berbalagunek, dagoeneko, hitzordua finkatu dute elkar ezagutu eta euskaraz mintzatzeko. Hala Dzipok musika jarriko dio ekimen honi eta elkar ezagutzeko jolasak egoteaz gain, sariak ere izango dira partaideentzat.

Zer: Berbalagunon topaketa. Musika, poteoa, jolasak eta opariak
Non: Gran Parada tabernan, San Bizente kalean AEK euskaltegiaren ondoan
Noiz: Abenduak 15, ostirala
Zer ordutan: 19:00

Txangoa Durangoko azokara Barakaldoko Gazte Bulegoarekin


Abenduaren 6tik 10era Durangoko Azoka egingo da, euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetarikoa. Egon zara inoiz? Musika, tailerrak, giro ezin hobea…
Animatzen bazara, Barakaldoko Gazte Bulegoak egun pasa antolatu du!


Zer: Gazte busa Durangoko Azokara
Noiz:Abenduak 7, osteguna
Irteera:10:00etan Landetako bus geltokitik
Itzuli:Durangotik 17:00etan
Adina: 18 – 35 urte 
Barakaldarrak– 5,25€ / Barakaldotik kanpokoak – 8,40€
Izena emateko:


Kaput antzezlana familian gozatzeko Barakaldon


Aste honetan, berriz ere, Arte eszenikoen programa, familian kulturaz gozatzeko aukera aparta!

Noiz: Abenduak 2, larunbata
Nork eta zer: “Kaput” Ganso&Cia.Keinu antzerki mutua
Non: Clara Campoamor zentro zibikoa
Zer ordutan: 18:00etan
Adin gomendatua: 5 – 11 urte
Sarrerak kultur etxeetan:
        • Helduek 3€
        • Haurrek, gazteek eta 65 urtetik gorakoek 2€


Euskal tradizioei buruzko hitzaldia Ibarra-kalduren eskutik

Ibarra-kaldu kultura elkarteaHerrien arteko XXI. folklore jaialdiaren programazioaren barruan hausnarketa ezin interesgarriagoa proposatuko digu aste honetan:

Noiz: Abenduak 1, ostirala
Zer: “Gureak ote… betikoak omen?”, Patxi Laborda
Gaia: Euskal kulturaren eta tradizioen inguruko hausnarketa
Zer ordutan: 20:00etan
Non: Ibarra-Kalduren egoitzan (San Jose kalea, Bagatza)

Iturria: euskara.barakaldo.eus

Kantulagunak lau haizeetara


Igandean, azaroak 26, hilean behin egiten duten legez, kantulagunak parke nagusian elkartu ziren musikaz gu alaitzeko prest. Eguraldia gora-behera, gure neskek gitarra eta guzti, ohi bezala, Eguzkia tabernaren ondoan bi orduko emanaldia eman ziguten atzo eta gaur egungo abestiak joz, gogoaren baitan euskaraz, zergatik ez, mendian gora izarretaraino loretxoei arantzak kenduz, putzuetatik itsasoraino negua lagun, baratzean lili bila euskara bizigai bilakatu arte.

Hasieran jende gutxi bageunden ere, berehala, oharkabean lagun talde polita osatu genuen, zahar eta gazte, euskaldun nahiz euskaltzale, musikaren inguruan. Helarazten dituzten maitasun, grina, zirrara, alaitasunari esker Santurtzi berotzen dute eta hori hilaren azken igandean ikusten da 12:30etik 14:30era.

Beraz, badakizue, hilean behin, azken igandean, euskara eta musika uztartu nahi izanez gero, hitzordu ezin hobea duzue Santurtziko parke nagusiko oinezko bidean 12:30ean. Bestalde, ostiral honetan, abenduak 1, 19:30ean, Txitxarran zehar ibiliko gara kantu-poteoan (Galegoen plazan hasita).

Anima zaitezte!!



Portugaleteko berbalagunen Topaketaren kronika

Urtero bezala, Portugaleteko berbalagunak elkartu ginen, eta ikuskizun baten laguntzaz, pintxoak jan, zozketaren bat eta pote batzuk edanda, EUSKARAZ PRAKTIKATU genuen.

Aurten, TOR MAGOA izan dugu gurekin. Horren kariaz, ume pilo eta gurasolagunak hurbildu zitzaizkigun LA PERDIZ tabernara.

Une dibertigarriak disfrutatu genituen, eta barre egin genuen nahi beste.








Portu Kantariren kronika

Pasa den ostiralean, azaroak 24, Portugalete Kantariren hileroko saioa izan genuen Alde Zaharreko kaleetan.

50 lagun inguru bildu ginen, eta Sestaoko trikitilarien laguntzarekin, hainbat euskal kanta abesteaz gain, EUSKARA PRAKTIKATZEKO aukera izan genuen.

Hurrengoa abenduaren 29an, ez ahaztu.





Sexualitatea eta tupper sex ekimenak Barakaldoko gazte Bulegoan


Sexuaz berba egiteko aukera paregabea izango duzu aste honetan Gazte Bulegoari esker!

Zer: Sexualitatea eta Tupper Sex
Noiz:Abenduak 1, ostirala
Non:Gazte Bulegoan
Adina:18 – 35 urte 
Zer ordutan:19:00 – 20:30
Izena emateko:

Elikagaiak manipulatzeko tailerra Barakaldoko Gazte Bulegoaren ekimenez


Elikagaiak manipulatzen lan egin nahiko zenuke? Formaziorik behar? Nahi izanez gero, aukera paregabea duzu Gazte Bulegoariesker!

Zer:Elikagaien manipulazio tailerra
Noiz: Abenduak 1, ostirala
Non:Gazte Bulegoan
Zer ordutan:10:30 – 13:30
Zenbat:10€-ko fiantza
Izena emateko:


Udazkeneko tailerra Barakaldoko Parke Botanikoan


Zer egin daiteke udazkeneko hostoekin? Zer iruditzen zaizu eskulan bereziren bat egitea hosto horiek aprobetxatuta? Barakaldoko Naturgelak lagunduko digu:

Zer:Udazkeneko tailerra. Imajinatuko ez zenituzkeen eskulanak hostoak erabilita
Noiz: Azaroak 30, osteguna
Zer ordutan:11:30ean
Non:Naturgelan (lorategi botanikoan)
Zenbat:Doakoa
Izena emateko:naturgela@barakaldo.org, 94 437 58 05 edo 695 748 832


TOR magoa

Portugaleteko berbalagunen 2017ko Topaketan TOR MAGOAren ikuskizunaz disfrutatzeko parada izango dugu.

Ez galdu. Horrez gain, pintxoak, jokoak, musika eta zozketak egongo dira-eta!


Argazkilaritza tailer basikoa – Kronika

Azaroak 17 larunbatean Barakaldoko Berbalagunek beren ezagutza fotografikoak zabaltzeko aukera ezin hobea izan zuten, Berbalagun Egitasmoak antolatutako Argazkilaritza Tailer Basikoan.

Kamerak soinean, hainbat berbalagun bildu ziren 11.30ak aldera Errekatxon, herriko “birika berdean”. Ekintza eskola teoriko batekin hasi zen, HerriKolore eta Tele7ko kamera profesional Arkaitz Buron berbalagun barakaldarraren eskutik. Argazkilariak oinarrizko kontzeptu batzuk azaldu ostean (esaterako, diafragma, enkoadraketa eta argiztapena), parte-hartzaileak aurki egon ziren uneko argazkiak hartzeko prest.

Horietako batzuk galeria honetan dituzue ikusgai. Ederrak, benetan!
























Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emankizuna Barakaldoko Antzokian


Barakaldoko Udalak antolaturikoGabonaldi programaren barruan berriz ere izango ditugu gurean Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

Zer:“Borobilean”, Pirritx, Porrotx eta Marimots
Noiz:Abenduak 21, osteguna
Zer ordutan:17:00 // 19:30
Non:Barakaldo Antzokia
Prezioa: 6€. Dirua Merkatu Txiki Solidarioaren egitasmora zuzenduko da: La Cuadri del Hospi
Sarrerak erosteko:

Itsas zaldiak egiteko umeentzako tailerra Errekatxon


Barakaldoko historia eta ingurumena interpretatzeko CIHMA zentroak, hilero bezala, IgandEROAK tailerra eskainiko digu aste honetan. Hara zer prestatu duen oraingoan:
ITSAS ZALDIA
Noiz: Azaroak 26, igandea
Non: CIHMA Luis Choya Almaraz – Errekatxo auzoan
Zer ordutan:12:00 – 14:00
Gomendatutako adina:6 – 12 urte
Doan
Saio honetan kartoizko platerak erabiliz itsas zaldiak egingo dituzte haurrek.

"Kontu kantari 2, Mendian ibiltari" haurrentzako ikuskizuna eta "Xalbadorren mintzoa Sound system" emanaldia Barakaldon Euskararen Eguna ospatzeko


Datorren abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horretarako Barakaldoko Udalak 2 ikuskizun prestatu ditu: 
  • 13:00etan – Kontu Kantari 2, Mendian ibiltari
    • Txotxongiloak, euskal kantak…
    • Barakaldo Antzokian
    • Sarrera doan – Gonbidapena behar da!!!
    • Gonbidapenak:
      • Azaroaren 23tik aurrera Antzokiko takillan
         
  • 20:00etan – Xalbadorren mintzoa Sound system
    • Musika, dantza, bertsoak, raperoak, breakerrak…
    • Barakaldo Antzokian
    • 19:30ean – Antzokiko sarreran, musika eta dantza kalean
    • Sarrera doan – Gonbidapena behar da!!
    • Gonbidapenak:
      • Azaroaren 26ra arte, igandea – erreserbatzeko aukera:
      • Azaroaren 28tik aurrera, Antzokiko takillan

Garagardo dastaketa-kronika

Azaroaren 10ean izan genuen Euskal Herriko garagardo artisaua dastatzeko aukera, Bogaren eskutik. Hainbat lagun elkartu ginen AEK euskaltegian ikasteko eta dastatzeko asmoz. Enekoren azalpenek garagardoaren prozesua ulertzen lagundu ziguten eta horren atzean lan handia dagoela ohartu ginen.
Azalpenen ondotik, dastatzeko unea heldu zen. Lau izan ziren ekarritako garagardoak eta horiek edan aurretik, ezaugarrien berri eman zigun Enekok.
Dastaketa interesgarria izan zen, benetan.
Eskerrik asko Boga eta Enekori!!