pestañak

Portu Kantariren kronika

2017. urteko azken PORTUGALETE KANTARI egin genuen atzo, abenduak 29.

70 pertsona inguru bildu ginen, Alde Zaharreko kaleetan. Lagunen arteko oso giro ona izan zen, gozo-gozo pasatu, abestu eta EUSKARAZ BIZItzeko aukera izan genuen.

Datorren urtera arte! Urtarrilaren 26an berriro elkartuko gara.

Urte Berri on!







Mikroipuinen Festa

Asteazken honetan, abenduak 27, MIKROIPUINEN LEHIAKETAren sariak banatu dira Portugaleteko Udaletxean.

300 mikroipuin baino gehiago aurkeztu dituzte Santa Maria, Asti Leku, Ballonti, Ruperto Medina, El Carmen, Udal Euskaltegia eta Xaribari AEK Euskaltegia zentroetatik.

Saridunen artean hainbat berbalagun izan dira: Nuria Garnika irabazlea eta Andrea Diez liburu baten sariduna.

Urtez urte, gero eta parte hartze handiagoa hartuz doa Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako festa hau; eskola, ikastola, ikastetxe, institutu eta euskaltegietako ikasleen aldetik gogotsu parte hartu dute-eta.



Portugalete Kantari

Hurrengo ostiralean, abenduak 29, 2017ko azken PORTUGALETE KANTARI egingo dugu.

Lekua: Merkatu aurrean

Ordua: 20:45

Etorri, disfrutatu eta EUSKARAZ ABESTU!

Pandero tailerraren kronika

Abenduaren 22an, ostirala, hamalau lagun bildu ziren Portugaleteko Merkatuan, Pandero Tailerrean aritzeko.

Asier Alcedoren eskutik, panderoa jotzen ikasi eta une ederra pasatu zuten.

Eta horrez gain, euskaraz PRAKTIKATU ETA BIZI!



Gabonak Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan


Olentzero Beurko-Bagatzan

    • Abenduak 23, larunbata
      • 11:30 – Auzoko zuhaitza dekoratzeko tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean
      • 13:00 – Zuhaitza plazan finkatu
    • Abenduak 24, igandea
      • 11:30 – Kalejira Olentzerorekin auzoan
      • 13:00 – Olentzerori gutuna eta argakiak – Plazan
      • 13:30 – Saskiaren zozketa – Plazan
      • 14:00 – Triki poteoa auzoan
      • 18:00 – Olentzerorekin kantari auzoan
      • 19:30 – Haurrentzako txokolatada
    • Abenduak 27, asteazkena
      • 18:00- Mari Domingiren buruzko tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean
    • Abenduak 29, ostirala
      • 19:00 – Zinema tailerra – Ibarra-Kalduren lokalean

Gabonak Barakaldoko Lutxana auzoan


Gabonak Lutxanan
    • Abenduak 24, igandea
      • 18:30 – Olentzeroren kalejira – Irteera: Serralta kultur gunea
    • Abenduak 26, asteartea
      • 18:30- Munduko dantzak – tailerra (Amaia Dantza Taldea) – Serralta kultur gunean
    • Abenduak 27, osteguna
      • 16:30 – 19:00 – Pintxo tailerra (Villamor, Casa Social) – Serralta kultur gunean
    • Urtarrilak 1, astelehena
      • 11:00 – Tun Tun-era igoera – Irteera: Zopinpa irratia
    • Urtarrilak 5, osteguna
      • 18:00 – Errege Magoen kabalgata – Irteera: Serralta kultur gunea

Gabonak Barakaldoko Arteagabeitia- Zuazo auzoan


Olentzero Urban-Galindo, Arteagabeitia-Zuazo eta Errekaortun


Olentzero Urban Galindo auzoan
    • 12:00 – Olentzeroren kalejira – Pasarelatik Desertu plazara
    • 12:30 – Olentzeroren agurra, gutunak, argazkiak…
Olentzero Arteagabeitia-Zuazon
    • Abenduak 24, igandea
    • 12:00 – Haur herri-kirol parte-hartzaileak – Extremadura kalean
    • 17:30 – Kalejira: Olentzero, Mari Xelebre iratxoa eta Poxpolin galtzagorria
    • 18:30 – Olentzerori harrera – Euskadi etorbidea 38
      • Txokolatea, gaztain erreak
      • Haur tailerrak, aurpegia margotu…
Olentzero Retuerton
    • Abenduak 24, igandea
    • 12:00 – 13:00 – Umeen txokoa
    • 17:30etatik aurrera:
      • MariDomingi kontu kontari – Galsua plazan
      • Badator Olentzero – kantak auzoan zehar
      • Olentzerorekin dantzan – Kiosko plazan
      • Olentzeroren agurra
      • Txokolate eta gazta dastaketa


Txirri. Mirri eta Txiribiton Barakaldon egongo dira


Gabonaldiaprogramaren barruan aukera ugari izango ditugu, familia giroan, euskaraz gozatzeko eta dibertitzeko; lehendabizikoa, larunbatean bertan:

Zer: “Zoro gaitezen!” – Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak
Noiz: Abenduak 23, larunbata
Zer ordutan: 18:30ean
Non: Herriko plazako karpan

Zer izpiño bat umeentzako antzezlana Hala Dziporen eskutik


Laburpena: Miren aspertu egiten denez, gurasoei “zeru izpiño bat” eskatzea erabaki du. Zeru zati bat? Hori ezinezkoa da, ezta? Ala ez?

Zer: Zeru izpiño bat – ikuskizun musikatua
Nork: Hala Dzipo Musika Eskolaren produkzioa
Noiz: Abenduak 30, larunbata
Zer ordutan:18:30ean
Non:Barakaldo Antzokian
Sarrera solidarioa:3€ – “La Cuadri del Hospi”rentzat

Dastaketaren kronika

Hainbat berbalagun joan ginen Portugaleteko Udalaren Kultura Sailak antolatu zuen ardo eta gazta dastaketara.

Han bertan, asko ikasi genuen Euskal Herriko gai horiei buruz: txakolina, Arabako Errioxako ardoa eta Idiazabalgo gazta.

Mikel Garaizabal enologoak eman zizkigun azalpenak, modu argian eta umoretsuan.

Oso ondo pasatu genuen eta EUSKARAZ BIZI izan ginen.



Gabonetako apaingarri-tailerraren kronika

Ostiralean, Santurtziko AEKn, 15 lagun elkartu ginen Gabonetan etxea dotore-dotore uzteko. Olga berbalagunak eskulan tailerra gidatu zuen, Arrate dinamizatzailearen laguntzaz. Ume zein heldu aritu ziren jo ta su apaingarriak egiten, eta hona hemen prozesua zein emaitzak:



Hainbat berbalagunek etxeko atean daukate jarrita dagoeneko. Hurrengo urtean berriz ere elkartuko garelakoan, Eguberri eta Urteberri on!

Negu Eguna larunbatean


Barakaldoko berbalagunon topaketari buruzko kronika: bideoa eta argazkiak

Hala Dzipoko musikariek girotuta ia 100 lagun elkartu ginen abenduaren 15ean giro ezin hobean. HerriKolorek egindako lanari esker, ospakizunari buruzko bideo eta argazkiak ikusgai ditugu.
















Artxipielago ikuskizun aparta Barakaldoko Antzokian


Gabonaldi programaren barruan ikuskizun paregabea aurkeztuko digute Barakaldo Antzokian

Zer:Artxipielagoa
Noiz:Abenduak 27, asteazkena
Zer ordutan: 20:00
Non: Barakaldo Antzokia
Nork:Andoni Egaña bertsolaria narratzailea, Ainhoa Garmendia sopranoa, German Ormazabal pianoan, Garikoitz Mendizabal txistuan eta Pello Ramirez txeloan
Prezioa:
      • Patioa – 12€
      • Anfiteatroa – 10€
      • Deskontua Antzokiko lagunentzat
Sarrerak erosteko:


Zoru pelbikoari buzurzko hitzaldi-tailerra Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean


Barakaldoko Clara Campoamor zentro zibikoak, Osakidetzarekin elkarlanean, hitzaldi-tailer benetan interesgarria antolatu du:

Zer:Zoru pelbikoa – Hitzaldi-tailerra
Nork:Gurutze Eguskitza / Isabel Artieta / Iratxe Charterina emaginak
Noiz: Abenduak 19, asteartea
Non:Clara Campoamor zentro zibikoan
Zer ordutan: 19:00etan
Izen-emateko:

Itsasoa museoaren Gabonetako ekintzak


Argazki tailerraren kronika

Interesgarria, dibertigarria eta oso didaktikoa. Horrelakoa izan zen abenduaren 12an egin genuen ARGAZKI TAILERRA.

Asier Arroita argazkilariak eman zizkigun azalpenak bertaratu ginen 15 berbalagunei.

Eskerrik asko berari eta guri aurrera jarraitzeko gogoa EUSKARAZ BIZI izateko.